Hasiera Agenda Fitxategiak Menura jetsi MEDIAteka Iruzkinak

Hona hemen Fermin Muguruzak eta konpañiak, Gelditour-erako prestatu zuten abestia. Hementxe ondoan, Askaten grabatu zuten.


Eta hemen Bruce Springsteen-en bertsioa, Uztailean Brucek Donostian egingo ote dio bertsioa bere bertsioari?

bedaioko mendi martxa bedaio artubi 2008Eguna iristear dago, ekainaren 8an izango da Bedaioko mendi martxa, aurreko post batean idatzi nuen bezala.
Aurtengoan berrikuntza batekin dator gainera, ibilbidea oinez edo bizikletaz egiterik izango da.
Ibilbidea ia berdiñe da, bizikletaren kasuan Artubira igo beharrik ez da izango.
Oinezko ibilbidea 6-8 ordutan egin daiteke, eta bizikletan aldiz 3-4 ordutan.
Oinezkoari hasiera goizeko 7.30eta emango zaio eta bizikletakoari 8.30etan.

ARTUBI ELKARTEAK antolatu du eta honako araudia prestatu dute:

ARAUAK:

* Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
* Izen ematea Ekainaren 8an irteera baino ordu ½ lehenago.
* Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
* Kontrol txartela 10 € truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
* Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
* Zakarrak kontrol guneetan bota.
* Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
* Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
* Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.

Beraz, herria ezagutu eta naturaz eta paraje ederrez gozatu nahi duenak, ekainaren 8an du zita, izena hemen eman dezakezu.

Eguraldi onak hasi eta dagoeneko balkoi baratzak kolorez betetzen ari dira. Gu dagoeneko neguan landatutako letxuak, tipulak, batxuriak, marrubiak etab, dastatzen ari gera. Udarari begira tomate landare pare bat jarri ditut (beste gauzen artean, noski), ez badituzue landatu oraindik garaiz zabiltzate, bihar maiatzak 22, ostegune, 14:00etatik igandea 25, 02:00etara egun aproposak dira egutegi biodinamikoaren arabera tomateak eta fuitu landareak landatzeko, jun bibero batea ta ekarri landarek…

Animatu ezkero ez ahaztu tomateak fruitu gehiago emateko kimatu egin behar direla, nola?
Ikusi bideoa [ERD].

Aurten ere Ausa Gaztelura mendi martxa egingo da, maiatzaren 18an, goizeko 10etan Larraitzen. Iaz bezela Nafarro osoaren batasuna aldarrikatuz. Goierri eta Tolosaldeko Nafarrek antolatuta, honako egitarau hau prestatu dute:

EGITARAUE

*10:00 Ausa-Gaztelura abiatu.
*11:30 Tontorrean bildu.
*11:30-12:00 Bandera zutitu gazteluan.
Txistuz Nafarroako Gorteen ereserkia jo.
Komunikatua irakurri.
Bertso para bat abestu.

*13:30 Larraitzen bildu berriro, bertako tabernetan zerbait hartu.

*14:30 Lagunarteko bazkaria. Bazkaltzen geratu nahi duenak deitu maiatzaren 15a baino lehen telefono honetara: 607 111 202

Argazkiak: Eduardo Arrayet -

Lehengo ostiralean, 2008ko apirilaren 25an alegia, Iruñean, manifestu bat aurkeztu zuten. Kultur eta gizarte arloko hainbat lagunek bat egin dute Nabarralde elkarteak Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoratzeko kaleratu duen manifestuarekin, horien artean Pablo Antoñana, Nestor Basterretxea, Jean Louis Davant, Pedro Esarte, Mikel Sorauren eta Txaro Arteaga. Aurtengo ekaina eta 2012 bitartean ekimen ezberdinak egingo dira, 5. mendeurrena dela eta.

nafarroaren konkista 1512-2012
1512-2012 Nafarroaren konkista Manifestua
Nabarralde (Pablo Antoñana, Tasio Agerre, Néstor Besterretxea, Jean Louis Davant, Pello Esarte, Iñaki Perurena*)

Gertu dago armada gaztelar eta aragoarrek Nafarroako Erreinua konkistatu zuteneko bostehungarren urtemuga. Espainia zabalkunde garaia bizitzen ari zen lurraldeari zegokiola.
Nafarroa herri askea zen, erregea, gorteak, kontseilua eta armada zituen, baita Europan enbaxadoreak ere. Gainera bere gortea garaiko kulturaren gune garrantzitsua izan zen. Herri txikia, baina Pirinioetako bi aldeetan estrategikoki kokatua bera, Espainia eta Frantzia bizilagunek berau desio zuten (orduko Gaztela eta Aragoa). Bizilagun hauek agramondar eta beaumondarren arteko borrokak sustatu zituzten eta ondorioz, herriak lur joarazi zituzten.
Hain justu nafar erregeek gerra zibil horiei bukaera eman zietenean, Fernando Katolikoak, 1476an jada nafar Erreinuarekiko bere eskubide-asmo sendoa erakutsia baitzen, inbasioa agindu zuen.
Espainiar armada, Albako Dukearen agintepean, su eta gar sartu zen eta Luis Correak idatzitako konkistaren gaineko historian Villalva Koronelaren hitzetan jarria da armada inbaditzaileak erabili zuen basakeria: “herriak erre ziren, ehunka nafarrek alde egin zuen, emakumeak bortxatu zituzten, ondasunak konfiskatu zituzten, erbesteratzeak izan ziren, exekuzioak, …”.
Gazteluak suntsitu ziren, nafarrentzat bakarrik izan zitezkeen karguetan espainolak sartu ziren. Herriek okupazio-armadaren gastuak ordaintzen zituzten “gerra gastuak” bailiran. Okupazio militarrak 100 urte iraun zuen, eta gaur arte luzatu da.
Hala ere, mende luze hartan gaztelarren kontrako konspirazioak ere izan ziren eta hauei erregeordeek “euren lurraren aurkako erreboltariak” deitzen zieten; erregeorde hauek espainiar Gorteari txostenak bidaltzen zizkioten “nafarren frantses egiteko nahiaz” eta “hala egiten ez badira armadak galarazten duelako da”. Felipe II.ak berak gotorlekuak eraikitzeko agindua eman zuen (Iruñeko harresi eta gotorlekua) “nafarrak eusteko” eta erresistentzia izan zela eta, Biltzaileak herriz herri ibili ziren “jende alferra, iheslaria eta estaltzailea”.
Honela, konkista eta ondorengo garaia gogorra izan zen, kezka handikoa, eta ez baketsua. Honek kontraesanean jartzen du “berdinen arteko hitzarmena” izan zela dioen bertsioa, “bat egite zoriontsua” asmo txarreko interpretazio historikoa da, azken batean, egungo Nafarroaren egoera legezkotzat eman nahi baitu.
Okupazioari erresistentzia etengabekoa izan zen; egitandi gogoangarriak izan zirelarik, Amaiur defendatu zutenena kasu. Honez gain, geroztik eta egun arte herri honen estatusaren hondaketa-prozesuak aitzina segitu du, probintzia bihurtzeraino eta egun, Autonomia Erkidego, ia-ia Nafarroa izena desagerraraziz.
Gaur, Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren aitzinean, 2012an Espainia Nafarroa konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri nahi dugu, data hura giltzarri izan zen gure estatua indarrez hondarazteko. Bitartean, XXI. mendeko Europan herri berriek independentzia lortzen dute, batzuek lehenbiziko aldiz beren historian, guk hala, gure mendeetako ibilaldia erakutsi nahi dugu eta kendu ziguten hura berreskuratzeko eskubidea dugula garbi adierazi; burujabetza galdu izana gure herriarentzat galbidea izan da.
Gauzak honela, 1512ko konkista XVI. mendean oraino askeak ziren nafar lurraldeen inbasio bortitzaren emaitza izan zela, eta, ondorioz, gure herria espainiar eta frantses kolonia dela ezagutzea beharrezko deritzogu.
Historiak independente izan ginela erakusten digu, eta izateari utzi geniola, ez gure arbasoen nahiaz, baizik eta espainiar eta frantses nahikeria dela eta. Eta, hain zuzen ere, gure interes nagusia ez baita iraganean, orainean eta geroan baino, memoria historikoa berreskuratu nahi dugu askatasunerantz pausoa emateko eta gure eskubideak defendatzeko.
Ziur gara nafar gehienek ez dutela orain bost mende gertatua ezagutzen. Ezagutuko balute, egungo errealitatearekiko beste jokaera bat biziko genuke.
1512 hartatik ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik da, Obanosko Infantzoien aldarria gaurkoa ere bada, indarrean da:

PRO LIBERTATE PATRIA, GENS LIBERA STATE

1512-2012 Nafarroa bizirik!

* Manifiestu hau sinatzen degu:
Pablo Antoñana (escritor)
Nestor Basterretxea (escultor)
Tasio Agerre (Nabarralde)
Jean Louis Davant (escritor)
Iñaki Perurena (artista y deportista)
Txaro Arteaga (Emakunde)
Pedro Esarte (escritor, historiador)
César Krutxaga (Osasuna)
Patricia Amigot (kazetaria)
Estitxu Fernández (kazetaria)
Floren Aoiz (escritor)
José Luis García Falces
Gabirel Ezkurdia
Iñaki Sagredo (historiador)
Joxe Erramun Bustillo Kastrexana (periodista)
Josu Mirena Ezkurdia Goienetxe
BASQUE POWER (Gernika)
Tasio (dibujante)
Mikel Sorauren (escritor, historiador)
Fredi Paia (bertsolaria)
José Mari Esparza (Txalaparta)
Koldo Martínez Garate (Nabarralde)
Angel Rekalde (Nabarralde)
Zelai Nikolas (Euskaria)
Iñaki Zabaleta Urkiola (UPV, irakaslea)
Joseba Felix Tobar-Arbulu (UPV, irakaslea)
José Mari Lorenzo Espinosa (UPV, irakaslea)
Dionisio Amundarain
Josu X. Udaondo B.
Federico de los Ríos Marín
Urtzi Sertutxa (Mamarigako Kultur Etxea, albokaria)
NABARRAKO HERRITARREN EKHIMENA
Iñigo Saldise Alda
Txarli Gesteira
………

Bedaion, Larrañeta baserritik behera, Ezkolborro aldera abiatu gara. Errekara iristean zubi txiki bat topatu dugu eta, hara gure atsekabea, zubi txiki polita erortzeko arriskuan dago, hau zoritxarra.
Aurrera jarraitu dugu eta errekara begira goazela han behean iturri bat dirudien zerbait bistatu dugu. Berehala bueltatu eta bertara jeitsi gara. Zoragarria, arropako jotzeko harria, putzua, iturria, benetan liluragarria. Hemen ere nahigabea, hau ere erabat utzia eta kaltetua bait dago.
Gure atsekabe eta nahigabe guztiarekin gorantz abiatu eta Amona Mariari galdetu diogu paraje horietaz. Gure harridura eta lilura haundituz doaz berak kontatutakoa entzutean.
Zubi txiki polit hartatik, gurdiak pasatzen omen ziren. Sinest eziña.
Iturrian berriz arropa garbitzen omen zuten, eta neguan ur epel epela izaten zuela kontatu digu, iturriko ura paregabea zela dio.
Berriro ere denok hori ikusteko aukera izateko, ezin dugu horrela utzi paraje hau, berreskura dezagun denon artean, auzolanean, edota Amezketa eta Tolosako Udalei gonbitea zuzenduta, zerbait egin dezaten.

mendi martxaAurten ere ospatuko da iaz estrenekoz egin zen mendi martxa.
Ekainaren 8an izango da, ibilbidea iazko berdiña izango da, Tagzanian ibilbidea ikus dezakezue.
24.83 km-tako luzera du eta ondo bidez 6-8 ordutan egiten da (iaz bakarren batek 5 ordu azpitik egin bazuen ere).
Ea aurtengoan, iazko 162 partaideak gainditzen diren.

2007ko I. mendi martxako argazkiak ikusgai - Argazkiak: Xa2


Ez dut tutik ere ulertu!?

Zorionak!!!

free blog, crea tu blog, bloga sortu, Bizitzan hiru gauz egin behar omen die:

1.- Familie euki.
2.- Zuhaitz bat landatu.
3.- Blog batean idatzi (liburuarena pixka bat zaharkituta dago…)

Baño nundik hasi?

Oso errexa eta merkea (debalde) da, gaur egun ba dadue plataformak, non blog bat sortu eta kudeatzea oso errexa dena.
Euskeraz baditugu hainbat, gero eta gehiago:Blogak, blogari, nireblog, mundua,
Erderaz kudeatzen direnak: blogspot, blogia,…
edota inglesez: blogsome, wordpress, blogates,…

Ni pertsonalki blogsome-zalea naiz, hori gomendatu zidaten eta egie esan oso gustora nago, aukera asko ematen ditu, baño noski dena inglesez dago, ala ere IKTeroei esker oso erraza da bloga euskeratzea.

Ez dago aitzakirik, hasi lanean!
Ni bitartean astebeteko oporrak hartuko ditut.
Ondo izan.

ning sare sozialaDuela urtebete baño gehiago bada Ning sortu zela, giza sareak debalde sortzeko aukera ematen du. Irakasle talde batek, tartean Ordiziako Jakintza Ikastolakoak, zIriKTeroak txokoa sortu zuten duela 2 hilabete edo eta lilluratuta geratu nintzen. Orain Ning-ekin blog bat sortzea bezain erraza billakatu da sare sozial bat sortzea. Sarean erortzen (sartzen) denak, bere profilla sortu eta argazkiak, musika, bideoak igo, foroetan parte hartu, blog bat sortu etab egin ditzake, oso era errexean. Blogari komunitateentzat ere oso erabilgarria izan daiteke.

*Bertsio zuzendua.


Azken Mezuak:

Azken Iruzkinak

Atalak:

Fitxategiak

Egutegia:

Abuztua 2008
Al At Az Og Or Lr Ig
« Uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Bilatu blogean:

Sindikazioa:

E-postaz harpidetu:

Identifikatu:

ecoestadistica.com
    e-posta

Argazkiak

Argazki zaharrak

Zergatik?

Balerditik, Bedaio mundura. Udalik gabeko herrien aldeko garraxia. Jarraitu irakurtzen...

Bedaioko estekak:

Blogrolla:

Zabaldu.com-eko azken berriak:


Hasierara igo