B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Atzean geratu dira internet informazio iturri edota denborapasa bezala erabiltzeko garaiak. Agur esan diogu ikusle hutsa izateari. Denborapasa eta informazio iturria izateaz gain, komunikaziorako tresna ere bada internet. Pertsonen arteko komunikazioa gauzatu eta bermatzen duen tresna. Erabiltzaileok edukiak sor ditzakegu, eta edukiak partekatzeko teknologiak ere sortu dira (blogak, sare sozialak, argazki-bideo partekatzeko guneak…). Erabiltzaileok hitza dugu. Internet, informazio eta ezagutza kolektiboaren espazioa izatera pasatu da. Lehen hartu egiten genuen, orain hartu eta eman egin dezakegu.
Gaur estreinatzen dugun Zintzilik atal hau ere, komunikaziorako tresna bat izatea espero dut, atal parte-hartzailea (horrela nahi nuke behintzat), horretarako nere blogera (balerditik.blogsome.com) egindako ekarpenak, iritziak, kriktikak, etab.ek neurri batean gidatuko dute atal berri hau. Atal kolaboratibo bat izango da. Bertan, internet, euskal blogosfera, software librea, sare sozialak, etab izango ditugu mintzagai.
Baino, zer da blog bat, zer da euskal blogosfera?
Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da, debaldekoa izaten da. Blogariak mezuak, egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Irakurleak ere, iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badu.
Gaur egun, blog bat euskeraz sortzeko hainbat plataforma ditugu, blogari.net, blogak.com, nireblog.com, mundua.com,… Ala ere, erderaz dauden blogak, norberak euskera ditzake. Erderaz ere hainbat plataforma ditugu, blogspot.com, wordpress.com, blogsome.com, blogia.com, blogger.com, etb.
Blogen harira, eskualdeko blog bat aipatu nahi nuke, Ibarrako Udal Liburutegiaren bloga, ibarrakoliburutegia.blogspot.com, bertan liburutegiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Ordutegia, agenda, zerbitzuak, etab. Baita gehien mailegatutako liburuak, sinopsiak, nobedadeak, gomendioak, … Interesgarria, Ibarrako liburutegiaren bloga.
Euskal blogosfera berriz, euskaraz idatzitako blogen “unibertsoa” da, 2001ean sortu zen lehengo bloga, Sustatu.com, eta 2007an euskal blogosfera 5,500 blogek osatzen zuten.
Euskal blogosfera, txikia baina oso aktiboa da. Sarea, itsaso haundi bat da, eta euskaldunok puntu txiki bat gara bertan, eta munduak puntu txiki hori ikus dezan sortu zen, puntueus.org ekimena. Katalunian .CAT domeinuarekin bezela Euskal Herrian .EUS domeinua lortzearen alde lan egiten du elkarte honek, …”ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .EUS domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu: .EUS domeinuak, Interneteko espazio birtualean, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen baitu. Are gehiago, .EUS domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bihurtzen du Interneten, mundu mailako aitorpena eskainiko baitio eta hura sustatzeko bitarteko eraginkor bihurtuko baita….” dagoeneko 2600 lagunek gure atxekimendua eman diogu ekimen honi, zeren zain zaude?
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Bihar estrinatzen du Galtzaundik, Zintzilik atal berria. Udako oporretatik bueltan egindako itxura, eduki etab.en aldaketekin batera dator atal berri hau, nik idatziko dut bertan.
Bertan, internet eta tekonologiei buruz arituko naiz.
Blog hontan ere, Zintzilik atala jarrai eta osatzeko tartea izango degu, hemen ere publikatuko bait da, honela iruzkiñak, kriktikak, zorionak, ideiak, etab uzteko moduan izango zarete.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(14)
(129)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(22)
(5)
(2)