B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Creative Search bilatzailearen berri heranegun izan nuen Zabaldun irakurri nuen eta segituan probatu nuen. Lehenengo bilaketa, nola ez, “Bedaio”, ta hara nere sorpresa: Google blogs bilatzailean blog hau ez da agertzen ;-(

Bromak aparte, oso interesgarrie iruditu zait bilatzalle berri hau, bilaketa bakarrarekin Wikipediako sarrerak, Google eta Flickreko irudiak, Youtubeko bideoak, Google blogs, news eta webgunea, iTuneseko abestiak… dena orri berdiñean.
Porzierto, Frantzesesko Wikipedian, Amezketa sarreran “à l’ouest avec le petit village de Bedaio ” irukurri daiteke, jejej.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | OpenStreetMap proiektua aurkeztuko da Alegian azaroaren 20.enean.
Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak nola sor daitezke azalduko digute Tagzaniako lagunek; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa erabilpen librekoa ez denez, ekimen honekin edozein erabiltzailek lagun dezake mapa osatzen eta bere lizentziari esker (CC-SA-BY) berau berrerabili. Dagoeneko herri askotara zabaldu da ekimen hau.
Ekimen interesgarria, dudarik gabe, Bedaion tokien izenak ugariak dira, zergatik ez jaso mapa libre batean? Auzolan digitalak osatzen joateko aproposa.
Ez galdu aukera, etorri ekimen hau ezagutzera. Izena eman.
Ikusi tamainu haundian
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Sygic, symbian sistema eragilean, besteak besta, oinarritutako GPS nabigatzaile aplikazio bat da. Aplikazio hau GPS barne antena duten mugikorretan instalatu, eta kotxeek erabiltzen duten bezelako GPS nabigatzaile bat edukiko dugu gure mugikorrean. Aplikazio hau, erosi edota, harrigarria bada ere, interneten aplikazio hau “bakunatuta” aurkitutko dezue.
Nik erostea gomendatzen det, zuek ikusi… dirurik xahutzeko gogorik ez badezue, hona hemen segitu beharreko pausoak:
Zer egin behar da Sygic nere mobilean instalatzeko?
(Nik proba, Nokia 5800 Xpressmusic batean egin dut, honek Symbian sistema eragilea du)
DESKARGATU
1. Lehenik eta behin beharrezkoak diren artxiboak deskargatuko ditugu. Mapa eta radarrak izan ezik, beharrezko guztia artxibo honetan dago.
INSTALATU
1. Deskargatutako artxiboak kopiatu zure mogikorraren memori txartelan (aurretik beste bertsioren bat izan ezkero, ezabatu lehenik).
2. .Sis artxiboa instalatu, exekutatu.
3. Behar dituzun mapak deskargatu, MAPS karpetaren barruan sortu beste karpeta bat, Espainiako mapa jeixten badezu adibidez, ESP karpeta sortu, honela geratuko zaizu MAPS/ESP. Espainiako mapa edota Europakoak eskuratu.
MAPA NOLA AKTIBATU
Sygic-en bertsio hau TRIAL moduan 30 urtez erabil dezakegu, nahikoa ezta?
Honela, programak ze aktibazio mota nahi degun galdetuko digu, MANUAL aukeratuko degu, orduan programak kodigo bat ematen digu eta aktibazio kodigoa eskatuko digu, hau da : TRIALKJPWLWQZ
Hau egin eta gero, aplikazioa TRIAL moduan aktibatuta degu, eta nabigatzailean “trial” hitza aterako zaigu, hau ekiditeko, deskargatu artxibo hau eta, memoria txartela:/Res/Skin karpetan kopiatu, aurretik dagoena ordezkatuz.
Dagoeneko GPS aplikazioa zure mugikorrean erabiltzeko moduan beharko luke.
Sarrianet blogean ikusia.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | 
Larunbatean estreinikoz, Tele Artubbik, (dagoeneko izena aldatu badiote ere… Artubi Telebista aurrerantzean) bere zuzeneko lehenengo saioa egin zuen. Irudiak ondo ailegatu ziren, baño audioa nonbait saturatuegie ailatzen zen, beraz batek baño gehiagok ezpainak irakurtzen saio politte egingo zuen.
Bai, bai, batek baño gehiagok, zeren momentu batean 6 lagun zeuden batera Artubi Telebista ikusten, eta 4 ikusleren media izan genuen saio osoan. Tarte horretan, Bedaioko giza serara partaide berri bat gehitu zen. Horregatik ,merezi izan zuela esan dezakegu. Gustora geratu giñen, bai hoixe.
Hemendik, hau posible izatea lagundu duten guztiei nere esker beroena, Oskar, Iñigo eta bere portatilleari, Julen, Ana eta bere pazientziari, Txolarrekoei, eta zuri. Ta nola ez, lau protagonistei! Eskerrik asko!
Umorez beteriko saioa izan zen, ondo pasa genuen gerturatu giñen guztiok, 2 ordu pasatako saioa izan bazen ere.
Aimar, Herri txiki honetan bataiatu zen harrijasotzaile bezela, lau urtekin egin zuen bere lehenengo exibibizioa, Barriolak, ez zen inoiz heldu Bedaiora baño harritute geratu zen. Iñakek lehendik ere ezaugtzen zuen bedaio eta Goikok Donostia eta Bedaioren artean aukeratu behar eta Bedaio aukeratu zuen…

Zuzenean segitzeko aukera izan ez zenuteneontzat bideotxo hau, Artubi telebistan gehiago izango dituzue, pixkanaka gehitzen jaongo naiz:
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Dagoeneko martxan dagoela esan dezakegu, naiz eta beta eran (probetan) egon. Maiatzaren 30ean, larunabata, Bedaioko “liburutegia” inauguratuko da. Horretarako ekitaldi berezi bat antolatu da, eta Kultur eta Kirol arloko hiru lagunen bixita izango degu. Abel Barriola, Aimar Irigoien eta J.M. Goikoetxea “Goiko” izango dira bertan, emakumezkorik lortzea ezinezkoa izan da. Herriko haur eta gazteek galderak egingo dizkiete. Tertulin aitzeko aukera earra!
Ekitaldia irratiz eta internetez emango da. Neri internetez emateko prestakuntza lenen erantzunkizuna egokitu zait.
Horregatik sortu degu Bedaioko Telebista digitala, “Tele Artubbi”.
Horretarako Teketen-en bitartez, Patxi Gaztelumendirekin, irratia.com-eko kidea, jarri nintzen harremanetan. Hilara hauek probestuz, Patxik hasieratik laguntzeko izan duen borondatea publikoki eskertu nahi det. Berari esker ezagutu det livestream, bideoa internetez zuzenean eskeintzeko webgunea. Nahikoa da PC bat, webcam edo bideo kamara bat eta interneterako konexio txukun bat izatea, internetez zuzenean emititzeko.
Horregatik, gauzak guk nahi ditugun bezela irtetzen badira, egun horretan prest izango gera Bedaiotik zuzenean mundu guztira bertan gertatzen ari dena erakusteko.
Blog honetan eskubiko zutabean aurkituko duzue, ae zer iruditzen zaizuen.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Herraminta berri bat gehitu diot blogari, IKTerokoen blogean ikusi dut, Apertium du izena. Apertium, itzulpen automatikoak burutzeko sistema bat da, Espainiako Gobernua eta Kataluniako Generalitateak diruz lagunduta. Motorea Alacanteko Unibertsitatean eta Prompsit Language Engineering enpresan garatu da, eta datu linguistikoak beste unibertsitateek, beste enpresek, eta mundu osoko garatzaileek garatzen dituzte. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.
2008ko azaroaren 13an euskara eta gaztelaniaren arteko lehen itzultzailea aurkeztu zen. Aurreragorako ingelesa ere txertatzeko asmoa dago.
Postaren bukaeran aurkituko duzue
ikonotxoa, bertan klikatu ezkero, orria gazteleraz irakurtzeko aukera izango duzue. Itzulpena kaxkarra izan daiteke batzuetan, izan ere euskara batua du oinarritzat itzultzaile honek. Euskalkiren bat erabili ezkero, itzulpenak halakoxeak izaten dira.
*Herraminta Un nuevo le he aumentado al blog, *IKTerokoen en el blog he visto, *Apertium tiene el nombre. *Apertium, Un sistema para cumplir la traducción automática es, el Gobierno de España y de Cataluña *Generalitateak por dinero acompañado. *Motorea *Alacanteko En la universidad y *Prompsit *Language *Engineering en la empresa ha desarrollado, y dato *linguistikoak las otras universidades, las otras empresas, y los desarrolladores del mundo entero desarrollan. El software libre es, GNU GPL *lizentziapean *argitaratutakoa.
en 13 del noviembre de 2008 de euskera y el castellano hasta el primer traductor presentó. *Aurreragorako inglés también *txertatzeko la intención está.
*Postaren En el final encontraréis apertium *ikonotxoa, allí *klikatu *ezkero, la hoja para leer por el castellano la opción tendréis. La traducción *kaxkarra puede ser a veces, de hecho el euskera unido tiene como base este traductor. *Euskalkiren Un utilizar *ezkero, las traducciones *halakoxeak son.
Probar a ver qué os parece que.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Aurten ere udaberriarekin batera blogari itxura aldatzea erabaki det, pena pixka bat ematen dit bañan nostalgia alde batera utzita, aurrera egiteko ordua allatu da. Diseñu hau praktikoagoa iruditzen zait, oraindik akats batzuk baditu, adibidez eskubitako nabigazio taula hau ez dijoa ondo, baño tira, estreñatzeko irrikaz nengoen eta!
Batenbatek nabigazio taularekin laguntzeko prest egon ezkero utzi mezu bat, zuen gustokoa izango delakoan…

aio………………….
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Denon ahotan dabillen hitza da krisia…
Ño, zenbatetan errepikatu ote da esaldi hau azken asteetan?
Ba, gaurkoan tinta aurrezteko modu batekin nator (krisiari aurre egiteko
) oso errexa gañera.
Kartutxoen ordez, tinta litroka erosiko bagenu, litroa 1200 eta 1600 euro artean ordaindu beharko genuke (microsiervos). Ta gu gasoillarengatik kejan, tintarena bai dela atrakoa.

Holandako SPRANQ enpresak letra tipo bat asmatu du, ECOfont izendatu du (nola bestela). Zein letra tipo erabiltzen dugun arabera, tinta gehiago ala gutxiago gastatuko degu. Sortzalleen arabera letra mota honekin %20 aurreztu dezakegu.
Baño nola da posible? Letra mota hau zuloz beterik dago, eta tamañu normal batean (9-12 puntu) ez da atzematen.
Tipografia mota hau gañera debaldekoa da, eta Windows, Mac eta Linuxerako erabilgarri dago.
Ecofont behera kargatu (jetsi).
120% Linux-tik
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Post hau, bloga tuneatu nahi dutenentzat doa, aspaldian kontsulta bat baño gehio jaso det eta noski, ni afizionatua naiz, beraz zuk ere probatu, saltseatu ta galdetu, ta ahal degun neurrin erantzungo degu.
Tuneatzen hasi baño lehen, herraminta praktikoa izan daiteke Firebug. Firebug, Firefoxentzako plug-in moduan dator, beste nabigatzalleak ez dute onartzen, Firefox bexela hau ere Software librea da, hemen deskargatu dezakezu.
Baño zertarako balio du Firebug?
Firebugekin, web orri baten kode iturria, CSS-a(Cascading Style Sheets), HTML-a, (HyperText Markup Language) eta Java Script-a analizatu, editatu, monitorizatu eta depuratu (debugging) dezakegu, eta emaitzak momentuan, inline ikusi. Nabigatzailearen azpikaldean leihotxo bat zabaltzen da eta bertan guk nahi ditugun aldaketak egin ditzazkegu.

Hemen probatxo bat: ikusten den moduan (PD,: ez da hain garbi ikusten baño tira…), center colum-en kolorea aldatu det, #ffffff zegoen tokian #aaaaaa jarri det, blogaren erdiko zutabea grisa ikusten da, textu batzuk gorriz,…. Ba, aldaketa hoiek adibidez, zure blogaren CSS-an egin ezkero, emaitza hori lortuko zenuke.
Beraz, badakizu probatu, saltseatu ta bestela batenbati galdetu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Firefoxek duen folosofi berdiñarekin dagoeneko allatu da Songbird 1.0, Mozillaren erreproduktore multimedia dagoeneko eskuragarri dago. Interfaze erosoa, aukera asko ematen ditu.
Ezaugarri hauekin dator, beste askoren artean:
* GStreamer: C lengoaian idatzitako multimedia framework askea.
* mashTape: Songbird-en musika entzuterakoan, musikari edo talde horrek Flickeren dituen argazkiak ikusi, Youtubeko bideoak ikusi, last.fm-ko biografiak, Google-ko albisteak eta gehiago ikusi ahal izango ditugu.
* Last.fm Scrobbling: Last.fm-rekin integrazioa.
* Erreproduzio lista bizkorra (”inteligentea”).
* Kontzertuetarako sarrerak: Zure ordenagailuan dezun musikan oinarrituta, zure herrian edota inguruan dauden kontzertuen lista.
* Add-ons aukera zabala, eta askoz gehiago.
Eta EUSKERAZ ERE BAI. Gaur Euskeraren eguna izanik aukera ederra, jetsi, instalatu ta probatzeko. Zeñen zain zaude.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)