Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Igande honetan, Ekainak 6, Zizurkilgo Aundinibar baserriko belardian egingo diote omenaldia.
Jose Mari Zulaika, Paskualtxo, Zarautzen jaio bazen ere, Bedaioko Eletxeko Pakita Balerdirekin ezkondu eta Bedaiora etorri zen bizitzera.
Herri kirolen munduan 50 urtetik gora eman ditu lanean, lotura estua du herri kirolekin. Lehenik kirolarik bezela: harri-jasotzaile, segalari, idi-apostutan, etab, eta gero maisu bezala, tartean, Erasun-en laguntzaile bezela aritua da Paskualtxo.
Omenaldian ordea, herri kirolez gain, musika ere izango da. Nola ez, trikitixa ere bertan izango da. Dantzarako afizio haundia dute Eletxen. Bertsoek ere tartea izango dute. Beraz, badakizue, ekainak 6 Zizurkilen, goizeko 11.30etatik aurrera:
Harrijasotzaileak.
Perurena aita -semeak, Saralegi, Goenatxo, Zelai, Izeta II, Ostolaza aita-semeak, Landarbide, Gibitegi eta Aimar Irigoien.Aizkolariak.
Nazabal, Larretxea, Olasagasti, Arrospide, Lopez, Otaegi, Arria II, Arria V, Oihan Larretxea, Olano eta Mudertza II.Segalariak.
Lizaso, Mendizabal, Urki, Erasun, Gabirondo eta Garin.Korrikalariak.
Garin anaiak, Eneko Garin, Aimar Agirresarobe, Bixente Artola eta Iruntxinberri.Trontzalariak.
Bi bikote: Aitor Esnaola eta Josune Gorostidi; eta Igor Esnaola eta .Bertso eta trikitixarekin bazkaria, 14:00etan
Bertsolariak.
Jesus Mari Irazu eta Jokin Sorozabal.Trikitilariak.
Epelde eta Iturbide, Astiazaran aita-alabak eta Tapia eta Leturia.
zabaldu |
del.icio.us | Iaz martxan jarritako Bedaio kontu-kontari proiektua aurrera doa. Lehengo igandean, Ahotsak.com-eko kidea den Miren Artetxe izan genuen Bedaion, eta 14 bat edadetuekin solasean egiteko aukera izan genuen. Giro ederrean, salda goxoarekin barrenak berotuta.
Honen antzeko argazki gehiago bilatu Bedaio(e)n
Aste honetan zehar banakako elkarrizketekin hasi da Miren, dagoeneko burutu ditu grabazio batzuk eta datorren astean gehiago egingo ditu.
Bildutako materiala editatu eta gero lan polit bat egiteko aukera edukiko degu eskuartean. Materiala pilatzen ari gara, argazki zaharrak, duela 25-30 urte grabaturiko bideo bat, Sarasola txistulariari egiñiko elkarrizketa bat,… ikusentzuneko polit bat egiteko moduan izango gara.
Bitartean ez galdu aukera ta ikusi grabazio hauek. Egin klik
zabaldu |
del.icio.us | Harriaren herria da Bedaio. Harri erauntsi latzak ezagututakoa, eta hortik, harri festa. Harriak, ordea, goitik behera ez ezik behetik gora ere askotan egin izan du hemen, harrijasotzaileen bizkar gainera.
Aurten ere festen aitzakian ikuskizun polita dago antolatua. Bizi izan balitz hutsik egin gabe han izango zen Ramon Jauregi Zubillaga “Bedaio”, bere biloba Aimar Irigoienen lana gertutik jarraitzen.
Aimar bezain ezagun edo ezagunago izango dute bedaiotar askok bere aitona zena. 1931ko martxoaren 1ean Larrañeta baserrian jaio zen, Patxi eta Joxepa Iñaxiren zazpi seme-alabetan seigarrena. Zortzi urte inguru zituela morroi joan zen Saberri baserrira.
Garai haietan herri kirolek, eta nola ez, harrijasotzeak afizio handia sortzen zuten. Bedaio, Ugarte eta inguruetan baziren orduan ere kirolari bikain askoak: Artola, Agirre… Tolosako Migel Anton Jauregi eta Bedaioko Eletxeko Juan Bautista Balerdi osabek zirikatuta heldu zion harriari lehenengo aldiz Ramonek; askorik pentsatu gabe, harriarekin sekula etengo ez zuen lotura hasi zuen orduan, 16 bat urte zituela.

Jende aurreko emanaldiak eta apustuak etorri ziren gero. 1957ko apirilaren 22an Tolosako zezen plazan 227 kiloko harria bizkarreratu zuen, artean inork jaso gabeko harritzarra. Orduko harriek ez zuten gaurkoen antzik. Ez ziren harrijasotzaile- aren neurrira egiten; harrijasotzaileak moldatu behar izaten zuen harriaren formara eta horregatik, baziren harriak atzetik aurrera bakarrik jaso zitezkeenak. Nahiz eta ariketa zailagoa izan, ondo moldatzen zen Ramon lurrean belaunikatu, harriari bizkar aldetik heldu eta sorbalda gainera eramaten.
Bere bizitzako apusturik ederrena, berriz, 1956ko otsailaren 2an egin zuen, Lidia Galarraga errezildarrarekin ezkontzean. Ezkonberritan Larrañetan jarri ziren bizitzen eta bertan hiru seme izan zituzten. 1962ko urriaren 6an gertaera gogorra bizi behar izan zuten: su hartu zuen baserriak eta etxean bizi ziren lau familiak soinean zutenarekin geratu ziren. Ramonek familiarekin Errezilera jo zuen orduan. Denboraldi bat egin zuten han, emaztearen jaiotetxean, ( bertakoa da Aimar) eta azkenik Belauntzan jarri ziren bizitzen.
Ez gaur eta ez orduan, harria jasotzetik bizitzerik ez da sekula izan. Zer esanik ez, sei seme-alaba izanez gero. Horregatik, bedaiotarra hainbat lanbidetan aritu zen: Alegiko sosa fabrikan, Albizturko harrobian, Berrobiko papeleran eta Tolosan taxista bezela 25 urtetan.
Bere bizitzako trantzerik okerrenetakoa ez zuen harriaren azpian pasatu, Tolosako kaleetan, baizik. Manifestazio baten ondoren poliziak kargatu eta bera taxiaren ondoan zela, bala batek hanka harrapatu zion. Egun batzuk larri pasa bazituen ere, onik ateratzea lortu zuen.
Ramonen zaletasunak familian segidarik izango ote zuen ala ez zegoen batere argi… Aimar jaio zen arte. 4 urte zituela aitonak 16 kiloko egur tronkoa jarri zion aurrean eta bilobak helduko ote zion begira geratu zen. Txikiak zer egin zuen esan beharrik ez dago: urte hartan bertan jende aurreko lehen saioa egin zuen, non eta aitonaren jaioterrian. Elkarrizketa batean bere bilobaren etorkizunari buruz galdetuta, “si sigue será maravilloso” erantzun omen zuen aitonak bere erdera traketsean.
Ramon Jauregik beti oso maitea izan zuen Bedaio. Harria jasotzen ez ezik, dantzan ere hamaika aldiz aritu zen bertan. Ingurutxoa, harri festa… Bere-bereak zituen eta hutsik egin gabe urtero joaten ahalegintzen zen. Herritarrek ere omenaldi goxo askoa egin zioten behin. Dantzaria, festazalea eta lagun artekoa zen Ramon, bere goitizenak zioen moduan, bedaiotar peto-petoa.
PD. Post hau Maider Jauregi alegiarrak eta balerditik bloga elkarlanean egiñikoa da. Egie esan Maiderri, bere aitonari buruz idaztea eskatu nion, eta baietz erantzun zidan, textua berea da.
Eskerrik asko Maider, lan polita egin dezu.
zabaldu |
del.icio.us | Hemen duzue Joan Antonio Sarasolari, Argia astekarian eginiko elkarrizketa, 1967ko martxoaren 12an egnikoa. Baita audioa ere.

Jon Andoni Sarasola txistulariari elkarrizketa Bedayo’tik.
Jon Andoni Sarasola, Larogei Urteko Txistularia. Bere Txistuak 32 urte ditu, Ta Danbolinak 47 Egiñak. “Bere Txistu Ta Tanboliñagatik Millaka Pezeta Eskeiñi Dizkidate”
Gipuzkoa probintzian ainbat erri txiki badira ta oietako bat degu noski Bedayo. Bedayo, Txindoki ta Balerdi mendien artean dagon erritxoa da. Bedayo erria, ez dago lurrez oso alkartua, oso sakabanatua baizik.
Baserri bat emen, bestea zelai artan, urrengoa gaintxo artan, boste batzuk elizaren inguruan bildurik; danetara 48 bizilapun edo abitante izango ditu. Erri ortan txistulari bat ba da. Laister larogei urte beteko dituana. Ta bere baserrira iritxi naiz berarekin alkar izketa bat egiteko. Oraindik, gizona oso sasoiko dago. Iritxi nintzanean ere, arbitara joana zan. Baño berealaxe gureganatu zan. Ta asi gera alkar izketan.
Bere izena ta abizena, Sarasola’tar Jon Andoni da. Zumizketa baserrian ikusi zuan lenengoz argia pizten eta eguzkia Balerdi atzetik sortzen. Datorren urteko epaillaren 31′an beteko ditu larogei urte.
-Noiz asi ziñan txistua ikasten, Jon Andoni?
-Txikitan aoko soñua ikasi nuan. Beti izan det musikarako gogoa. Ogeitabost urtekin ikasi nuan, txistua jotzen.
-Nor izan zan zure maixua?
-Nere maixua! Bi jaitan joan nintzan Arribe’ko txistulariarengana. Ta al nitun piezak danak, buruz artu nizkion ta gero batian eta bostian entzuten nituanak berealaxe ikasten nituan. Etxera etortzen nintzanean ere saiatzen nintzan, pieza alek gogoratzen; soroan lanean nebillela ere, beti pieza aiek gogoratzen aritzen nintzan.
-Arribe’ko txistulari arek, ze izen zuan?
-Alponso Zuanbeltz.
-Benbat errietan ibilli zera zure txistuarekin?
-Ez ditut danak gogoan baño, emendik Naparrura bitartean dauden erri danetan, ni nintzan txistulari.
-Zenbat pagatzen ziruten jai bakoitzeko?
-Lau peseta. Gero bazkaldu ondoren, etxetik-etxe ibiltzen nintzan, beste sei edo amar peseta biltzen nituan, ta pozik etxera.
-Ta zure gurasoak uzten al zizuten, aste egunean da nunbaitera joaten txistuarekin?
-Aldi batzutan, amabost egun ere segiduan egiten nituan, txistuarekin kanpuan. Ta etxeratzen nintzanean, aitak esaten zidan; baño noiz egin bear dituk etxeko lanak? Baño nik, kanpotik etortzen nintzanean, ardo pixkat ekartzen nien engañatzeko ta alaxe uzten zidaten.
-Zure txistu orrek, zenbat urte ditu ta zenbat pagatu zenduan?
-Nere txistuak orain, 32 urte ditu, ta 25 edo 26 duron erosi nuan Bergara’n.
-Ta tamboliña zenbatian erosi zendun?
-Basaburuako txistularr bateri erosi nion amar pesetan. Tanboliñ onek nerekin 47 urte daramazki.
-Zenbat pieza jakingo dituzu jotzen?
-Ez dakit ba nik, 50 pieza errex.
-Orain batzuk joko aldizkiguzu?
-Bai orixe ta gustora gañera.
Bere txistua ta tanboliña artu ta bere barrenera bildua gelditu zan ta an jardun zuan jota jo. Ta nola jo ere. Larogei urte ta oraindik birikak oso sasoiko ditu. Amaika pieza eder erakutsi zigun. Zinta magnetofonikan artzen genizkion. Ta azkenean berari jo genizkion ta ala zion: Janugoiko maitea, oraindik zer ikusi boar ote da mundu ontan. Au deabrukerin bat izango da ez? Erabat txokatuta galditu zan. Iñoiz ere ez zuan entzun berak nola jotzen zuan, ta ara larogei urtera iritxi ta nola entzun dituan.
-Jon Andoni, zenbat seme-alaba izan dituzu?
-Amairu bataiatuak. Gaur amar bizi dira.
-Zure senide tartean txistularirik bai al da?
-Ez, penaz esaten det ezetz. Nere semeei amaika aldiz adierazi diet baño ez da iñor sortu.
-Zure txistua ta tanboliña norako dira orduan?
-Nere txistua ta tanboliña au, beti ementxe geldituko dira baserrian. Millaka peseta eskeiñi dizkidate, baño ez nijoa iñori ematera. Nere oroigarritzat emen geldituko dire. Gero, bear ba da baten bat ere sortuko da ikasteko.
-Aizu, orain gazte izango baziña, berriz ere txistua jotzen ikasiko al zenduke?
-Bai orixe. Nik txistua jo ta besteak alaitzen zirala ikustean, neu ere poztu egiten nintzan. Izan ere gizonak egin boar duan gauza da auxe: besteak zoriontsu egin ta ori txistulariak beti egiten du.
-Ta Jon Andoni, zer esango zenieke gaurko txistulariei?
-Ba, aurrera, segitzeko gure oltura ta dantzetan eta edozein tokitan ta noiznai txistua jotzeko, ori da ta Euskalerriko musika jatorrena.
Emen bukatu genun alkar izketa. Bera oso pozik geldita da.
Ta esan digu berriz ere nai degunian joateko orrelako gauzekin bizkortu egiten dela ta. Guk, gure aldetik, urte asko opa dizkiogu gure artean. Agur egin ta berriz ere illuntze aldera etxeratu giñan. Juan Antonio Sarasola, txistulari zintzo ta jatorra. Txistua zabaltzen, txistua soñua za. baltzen alegiñak egiña, euskotarrak alaitzen saiatua, bere izena Euskalerri kondairan ta txistularien artean, inguruko erri ta errietarren artean gogoan geldituko da noski.
Eta ainbeste erri ta ainbeste garte ta zaarren artean, poza ta alaitasuna zabaldu duan txistulari onek ez du merezi sarin bat mundu ontan ere? Gizonen umanismoa saritzen da gur noski, ta euskaldunak ere saritu bear noski gure txistulari onen umanismoa ere. Egiz, gaur txistulari bakoitza euskalerriaren ongille bat da, ta larogei urtera iritxi dan gure Sarasola txistularia berriz zer esanik ere ez. Bedayotarrak, alkar arturik, anaitasun batean bildurik ez ate diote zerbait eskeiñiko? Edo bedagotarrekin batera, ez ote dira besteen batzuk alkertuko, «zerbait ori» eskeintzeko?
Hauxe da Koxo´ko Bitor-ek eginiko elkarrizketa.
Zumizketa baserrian jaiotako txistulari honek berreskuratzen lagundu zuen Bedaioko Ingurutxo sonatua, laster izango dugu sarean ikusgai.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)