B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Ja, beitu ze topatu deten. ETB3n botatzen duten, Nickdutnik saioan, Euskaltuberi buruz Haritz Rodrigez-i, egindako erreportaian, Harri jaiaren “kameoa”…. Maiatzaren 28an dela jartzea bakarrik falta zen.

Publicidad encubierta ote da… 6:30 mintutik 6:42era, Eletxeko Martin, Illorreta, Harri jaie,… ikusi, ikusi.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Ni kitarrazale eta flamenkozale amorratua naizenez, bideo hau hemen publikatzea behartua sentitu naiz. Bideoa, Gaztelumendiren blogean ikusi det, ta Youtuben arrakasta haundie izaten ari da, beraz besterik gabe, gustokoa badezue, gozatu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Atzo abenduaren 27a, larunbata, herri honek inoiz izan ez duen bixita izan zuen, izan ere Juan Jose Ibarretxe, Autonomi Erkidegoako Lehendakari Jauna, bertan izan zen.
BedaiGOLf proiektua aurkeztu zuten, eta Ibarretxek hitz batzuk eskeñi zizkion proiektu honi. Herritarek harriduraz jarraitu zituzten bere hitzak, kanpoan golf zelaiaren kontrako konzentrazioa izan zen. Euskadi 2012 proiektu estrategikoaren barruan kokatu zuten, Hacienda bedaiGOLf Hotel & Country Club-a. Inbertsio haundiak egingo dira eta herriaren itxuraldaketa nabarmena ekarriko du. Azpiegitura berriak egingo dira, adibidez, estrazarra konpondu eta Eskoletxen Bearnetik barrena garai bateko bidea berreskuratuko da, parking gune zabalak eraikiko dira, Bizakten urtegi txiki bat egingo da (aurrerantzean ur kirolak eskeintzea aurreikusten da), zezen plaza txiki bat eraikiko da Larrañetako zelaietan, 800 bifamiliar egitea ereaurreikusten da, Spa, Zaldi Club-a, eta gauz gehio aurreikusten dira, baino faseka egingo denez, hauek proiektuan daude oraindik.
Planoaren xehetasunak.
A) Arrupeko kruzean Country Clubera sarrera. (Herrikoek ez dute peajerik pagatuko).
B) Club etxea. (Ez galdetu zer den).
C) Lote residentzialak.
D) Praktika Tee-a/ Putin green.
E) Urtegia. (Bizkateko bordatik ikuspegi paregabeak)
F) Hotela.
G) Spa (oraindik proiektuan).
H) Eliza (oraingoa honera mugituko dute, egie esan, ez nuen ulertu zergatik)
I) Zaldi Klub-a (oraindik proiektuan).
J) Zezen plaza (Larrañetako zelaian, Itziarko zezentxoentzako plaza txiki bat eraikitzea estudiatzen ari dira. Despedidetako etab.)
Irudia haundiagoa ikusteko, klikatu gañean.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Ba ez da zuek pentsatzen dezuena, izan ere, atzo Bizkateko sastin honako sagar errezille ale hau topatu nuen. Ez nuen sekulan halakorik ikusi. Kuriosoa iruditu zait eta horregatik argitaratu det. Gar bertan bibisekzioa egin eta jan egingo det, je, je, je!
Haundigon ikusteko klikatu iridiaren gañen.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Teknika bitxi hau, mush-up edo bastard rock-a berria ez den arren, oso kuriosoa da. Bi kanta edo gehiago hartu, nahastu, eta collage moduko bat eginez, kanta berriak sortzen dituzte.
Asko daude sarean, Madonna vs. Sex Pistols, Snoop Dogg vs. Jimmi Hendrix, Green Day vs. Nirvana, RATM vs. Beasty Boys, Britney Spears vs. Linkin Park, REM vs. Cher, Queen vs. AC/DC…
Hona hemen adibide pare bat, imaginatzen Michael Jackson vs. Laboa, Benito Lertxundi vs. Iron Maiden, baten batek zeozer egiten badu, kaso egin…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)