B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bueno, ikusgarrie izaten da eguraldi ona egiten duenean, nola irabazten duten gure etxeko landareek ikustea. Lastima egun on bat egin eta lauzpa bost txar egiten dituen jarraian.
Ala ere, terraza kolorez betetzen hasi zaigu pixkanaka, erregadio automatiko ere martxan jarri degu, baina tenporizadorea busti eta izorratu egin zaigu. Datorren inbertsioa… ![]()
Badirudi aurten sagarrak dastatzeko moduan izango garela, non eta kazkabarrak edo jotzen ez baditu behintzat. Marrubiek ere eguzki pixkat egiten duenean gorri gorri jarriko dira, arakatzak ere itxura ederra dute. Kuia (kalabaza) laixter baratzean aldatu beharko ditugu, eta azamorearen hazik jaso…
En fin, hoberena argazkiak ikustea izango da ezta?
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Aurten ere ba degu balkoi baratza martxan jartzeko asmoa. Eguraldiak orain arte gehiegi lagundu ez badu ere. Iazko azelga eta perrejillek negue gainditu dute, eta oraindik gure sabela asetzen jarraitzen dute. Espinaka eta kalabaza hazia Eñautek egin ditu. Espinaka balkoian uzteko asmotan eta kalabaza gero baratzean aldatzeko.
Sagarrondoa loretan dago, ea zenbat sagar ematen dituen aurten.
Aurten, lehengo aldiz, arakatzak (grosellero) lorea eman eta fruituak ditu, ikusiko degu zertan geratzen den.
Marrubiak ere eguzki eske daude dagoeneko.
Negue nozitu duena, Aloea izan da, “pasara” ederra eman dio.
Printzesita larrox-en loreak ere roxa-roxa daude.
Oraingoz, argazki hauek dauzkat erakusgai.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Udaberrian jarri nuen/genuen martxan balkoi baratza, eta bere fruituak eman ditu. Kolore biziez beterik dugu terraza. Kolore eta laguntxo berriak, animalitxo txiki horiek ze erreztasuna duten ugaltzeko. Aurten gehien ugaldu dena, elbi txurie (mariposa blanca) izanda, seguro botika asko daudela honekin akabatzeko, baina denak toxikoak dira.
Guk, “Ghostbusters” (Cazafantasmas) izenarekin batailatu degun teknika erabili dugu, hau da, etxeko aspiradora hartu, landarea astindu eta ahal ditezun elbitxo gehien zurgatu.
Zorria ere izan degu azelgetan, oso ondo krontolatu degu, etxeko txikiak arduratu dira horretaz, kalean edo jolas parkean amona mantangorri pare bat bildu, azelgatan askatu ta listo. Amona mantangorrien gustokoen platera zorri beltza bait da.
Erdoillak ere bixitatu gaitu, tomateek nozitu dute gehien bat, eta arrosaren batek ere. Arrosa mahastietan “txibato” gisa erabiltzen da, erdoillek segituan atakatzen bait dio. Horrela badakite tratamendua noiz hasi, kobre sulfatoaren neurriko erabilera bat egin nahi duenarentzat beste aukera bat da (nik sulfatorik ez det erabiltzen).
Argazki sorta hauek zintzilikatu ditut, bertan balkoiaren billakaera zein izan den ikus daiteke.
Apirillen
Maiatzen
Ekañen
Uztaillen
Orain arte bildutakoak: Tomateak, batxuriak, marrubiak, azelgak, tipule, letxugak, brokoliak, aza, patata (errusiar entsaladilla baterako…), berbena belarra, salbia, perrexille, espinakak, …
Zain: Limoia, azamorea, aza, piperrak, berenjenak, tomatea, azelga, perrexille,…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Eguraldi onak hasi eta dagoeneko balkoi baratzak kolorez betetzen ari dira. Gu dagoeneko neguan landatutako letxuak, tipulak, batxuriak, marrubiak etab, dastatzen ari gera. Udarari begira tomate landare pare bat jarri ditut (beste gauzen artean, noski), ez badituzue landatu oraindik garaiz zabiltzate, bihar maiatzak 22, ostegune, 14:00etatik igandea 25, 02:00etara egun aproposak dira egutegi biodinamikoaren arabera tomateak eta fuitu landareak landatzeko, jun bibero batea ta ekarri landarek…
Animatu ezkero ez ahaztu tomateak fruitu gehiago emateko kimatu egin behar direla, nola?
Ikusi bideoa [ERD].
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Lehenengo landaketa proposatu nahi dizuet, datorren ostirala Otsailak 29, URA eguna da, egun aproposa da HOSTOAK landareentzat, adibidez letxugak eta porruak landatzeko.
Dagoeneko ontziak eta lurra prestatuta ditugu, bestela hasi lanean…
Mazeta borobilletan banaka ederki hazten dira letxugak, mazetak ia goraino bete ( zentimetro pare bat utzi libre), ez ahaztu drenaje on bat egiteko mazeta betetzerakoan harri edo telle pusketa batzuk sartzea azpikaldean.
Mazeta karratuetan ere ederki etortzen dira, juntu antzean jarri, bestela zabaldu egiten dira eta burue egitea gehiago kostatzen zaie.
Porru batzuk tartekatzeko aprobetxatu, letxuak eta porruen elkarketa ondo dijoa. Porruak etzanda landatu, horrela zati zuria luzegoa izango da, eguzkia ikusten duen zatia berdetu egiten bait da, ontzi sakonagoa eskatzen du porruak, gogoratu.
Beraz, bibero batera joan, perira…, landarek erosi, eta probatu, ikusiko duzue…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Lehengoan huerto urbano edo balkoi baratzei buruz hitzegingo nuela esan nuen eta hemen doa lehendabiziko posta.
Balkoi jangarri bat landatzea erreza eta polita da, elikagaiak zuk zeuk ekoizten bai dituzu, era naturalean iñungo pozoi kimiko erabili gabe. Garrantzitsuena zaintza, gogoak eta lana dira.
Barazki, tuberkulu, landare usaindunak… landatu daitezke.
Bizitzarik ez duten tokiak dira askotan balkoiak, eta hauek kolorez beteko dira. Biodibertsitatea bultzatu, landare mota desberdinak landatuz, ekosistema osasuntsu eta orekatua sortu.
Etxeko ondakin organikoeekin, berdure, frute, kafe ondarrak… etab.ekin konposta egin daiteke lur emankor bat izateko. Praktika pixka bat besterik ez da behar.
Momentuz ontziak prestatu , lurra, zein barazki landatu eta pentsatzen joan, aurrerago noiz, zer, nola etab. egin behar diran ikusiko ditugu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Josu Naberan idazleak, Aintzinako euskaldunen ilargi egutegian, erakusten digu zer nolako esanahia izan duen ilargia euskaldunon bizitzetan. Baina ilargiari eta izarrei begira egutegiaz aparte ere; zein egunetan komeni den landatzea, noiz erein, noiz ximaurtu, jakin dezakegu… ilargi egutegiaz baliatuko gara.
Azken hilabete hauetan Egutegi Biodinamikoa delakoaren laguntzaz, nekazaritza mota honekin, nekazarizta biodinamikoa alegia eta Lunario egutegiarekin probetan nabil. (Oso hantzekoak dira biak).
Era labur batean azalduko dizuet zertan datzan:
Lau elementu ditugu Sua, Lurra, Haizea eta Ura.
Izarren posizioa ilargiarekiko, honen egoera, eta itsas marearen arabera, elementu-landare mota bat erein, aldatu edo landatuko degu. Askotan aditu degu, hau ilgoran, besta ilberan,… ba badu bere arrazoia. Landare motaren arabrea lau landare famili sailkatzen dira.
Sua-Fruttuk:
Berenjena, pepinoa, Kuia(kalabaza), baba, babarruna, artoa, piparra, illarrak, tomatea, zerealak,…
Lurra-Zañek:
Batxurie, erremolatxa, zainhorie, patata, arbie, tipule,…
Haizea-Loreak:
Alkatxofa, brokolie, azalorea, ta gañontzeko lore guztiak.
Ura-Hostoak:
Apioa, eskarola, espinaka, hinojoa, letxue, perrexille, zierba, porrue, albahaka,…
Bakoitzak du bere garaia, bai landatzeko eta baita biltzeko, pixkanaka hemen azaltzen saiatuko naiz.
Adibide gisa esan Otasilak 8, ostirala 01:00tik; Otsailak 9, larunbata, 15:00ak arte, Urano ilargiarekin konjuntzioan dago, egutegi honen arabera egun-tarte oso aproposa Haizea-Loreak ereiteko, egin porba ta komentetuko didazue. Gar, beste batzuen hartean, kalendula erein dugu Alegiako Eskolako Errekondo baratzean, jungo gara komentatzen.
Azken fiñean aintzinako euskaldunek bezela esperientziak erakustsiko digu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)