Hasiera Agenda Fitxategiak Menura jetsi MEDIAteka Iruzkinak

Denen ahotan izan zen lokatzaren kontue, izan ere azken egun, aste eta hilabeteetako eurien ondorioz, ez zen harritzekoa atzo Bedaioko mendi martxan lokatza topatzea. Euskalerri tropikala…
140 lagun inguru bildu ziren, batzuk oinez ta beste batzuk bizikletan.
Hona hemen argazki sorta txiki bat. (Datorren urtean ea beste toki batetik ateratzen ditudan, animatuko ote naiz???)

Hitzaldi erakustaldi ederra jaso genuena atzo, Marian (Zaldi Federazioa), Narziso (Hezitzallea) eta Txusen (Albaiteroa) eskutik. Irailaren 28n ospatuko den Raidaren nondik norakoak azaldu zizkguten bertaratutakoei.
Lehengo zatian arauak zeintzuk diren ikusi genituen, kaskoa erabiltzea, federatuta egotea (nahiz ta Bedaioko kasuan beharrezkoa ez den izango),etab. Eta bigarrengo zatia praktikoa izan zen. Mendi lasterketa hauetan kontrol gune batzuk izaten dira, bertan zaldi-behorrak nola dauden aztertzen du albaitariak. Hidratazioa, pultsometroaren erabillera, herrenik baduen ikusi etab.
Jendearen zalantzak ere argitu zituzten.
Bedaioko I Raid honen helburua, inguruko zaldun afizionatuak, Raidak nolakoak diren ezagutzea da, eta zaldi zaletasuna bultzatzea.
Hitzaldi erakustaldiaren ondoren Taloak janez giro polita sortu zen.

zaldiak raid hipica horse zaldiaIrailean ospatuko den Zaldi raid-ari lotuta, larunbat honetan, Ekainak 6, arratsaldeko 4 t´erdietan, hitzaldi-erakustaldi bat izango de Artubi Elkartean. Bertan, Marian Guridi epailea eta Narziso Arrillaga zaldi hezitzaile eta hazitzailea izango dira.
Raid edo mendiko karrera hauetan, zaldiekiko hartzen diren neurriak edo kontrolak zeintzuk diren azalduko dute, pultsazioak, hidratazioa,…bi zaldi eramango dituzte eta erakustalditxo bat egingo dute. Gehien bat raid-ean parte hartuko dutenei zuzenduta badago ere, edozein gerturatu daiteke, ekitaldi irekie da. 2 orduko saioa izango da.
Ta nola ez, ondoren talo jatea izango da,taloa, txoisoa, irugiarrea, txokolatea, …, beraz badakizue, han izango gea.

Hona hemen Fermin Muguruzak eta konpañiak, Gelditour-erako prestatu zuten abestia. Hementxe ondoan, Askaten grabatu zuten.


Eta hemen Bruce Springsteen-en bertsioa, Uztailean Brucek Donostian egingo ote dio bertsioa bere bertsioari?

bedaioko mendi martxa bedaio artubi 2008Eguna iristear dago, ekainaren 8an izango da Bedaioko mendi martxa, aurreko post batean idatzi nuen bezala.
Aurtengoan berrikuntza batekin dator gainera, ibilbidea oinez edo bizikletaz egiterik izango da.
Ibilbidea ia berdiñe da, bizikletaren kasuan Artubira igo beharrik ez da izango.
Oinezko ibilbidea 6-8 ordutan egin daiteke, eta bizikletan aldiz 3-4 ordutan.
Oinezkoari hasiera goizeko 7.30eta emango zaio eta bizikletakoari 8.30etan.

ARTUBI ELKARTEAK antolatu du eta honako araudia prestatu dute:

ARAUAK:

* Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
* Izen ematea Ekainaren 8an irteera baino ordu ½ lehenago.
* Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
* Kontrol txartela 10 € truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
* Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
* Zakarrak kontrol guneetan bota.
* Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
* Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
* Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.

Beraz, herria ezagutu eta naturaz eta paraje ederrez gozatu nahi duenak, ekainaren 8an du zita, izena hemen eman dezakezu.

Bedaion, Larrañeta baserritik behera, Ezkolborro aldera abiatu gara. Errekara iristean zubi txiki bat topatu dugu eta, hara gure atsekabea, zubi txiki polita erortzeko arriskuan dago, hau zoritxarra.
Aurrera jarraitu dugu eta errekara begira goazela han behean iturri bat dirudien zerbait bistatu dugu. Berehala bueltatu eta bertara jeitsi gara. Zoragarria, arropako jotzeko harria, putzua, iturria, benetan liluragarria. Hemen ere nahigabea, hau ere erabat utzia eta kaltetua bait dago.
Gure atsekabe eta nahigabe guztiarekin gorantz abiatu eta Amona Mariari galdetu diogu paraje horietaz. Gure harridura eta lilura haundituz doaz berak kontatutakoa entzutean.
Zubi txiki polit hartatik, gurdiak pasatzen omen ziren. Sinest eziña.
Iturrian berriz arropa garbitzen omen zuten, eta neguan ur epel epela izaten zuela kontatu digu, iturriko ura paregabea zela dio.
Berriro ere denok hori ikusteko aukera izateko, ezin dugu horrela utzi paraje hau, berreskura dezagun denon artean, auzolanean, edota Amezketa eta Tolosako Udalei gonbitea zuzenduta, zerbait egin dezaten.

mendi martxaAurten ere ospatuko da iaz estrenekoz egin zen mendi martxa.
Ekainaren 8an izango da, ibilbidea iazko berdiña izango da, Tagzanian ibilbidea ikus dezakezue.
24.83 km-tako luzera du eta ondo bidez 6-8 ordutan egiten da (iaz bakarren batek 5 ordu azpitik egin bazuen ere).
Ea aurtengoan, iazko 162 partaideak gainditzen diren.

2007ko I. mendi martxako argazkiak ikusgai - Argazkiak: Xa2

transgenikoakAste hontan, Greenpeacek, Elikagai transgenikoen gida berdea eta gorriaren 4. edizioa aurkeztu du. Honek, Hego Euskalerriko dendetan aurkituko ditugun elikagaien osagaien jatorria zein den erakusten du.
Europear Batasunean orokorrean artoa eta soiaren genetikoki manipulatutako deribatuak erabiltzen dira elika-katean.

* Soia: iriña, proteina, olioa eta koipea (askotan olio/koipe begetala bezela “izkutatzen” dira), lezitina E-322, azido koipetsuen mono eta diglizeridoak (E471), azido koipetsuak.
* Artoa: Iriña, almidoia*, olioa, semola, glukosa, glukosa xarabea, fruktosa, dextrosa, maltodextrina, isomaltosa, sorbitola (E420), gozokia (E150), grits.

*“almidoi modifikatuak” ez du zertan transgenikoa izan beharrik, modifikatu honek almidoiak jasaten duen aldaketa fisiko-kimiko bati erantzuten dio.

Gida hau baliagarria izan daiteke elikagaiak aukeratzerako garaian.

P.D. Galdera bat sortarazten dit honek, artiriñe, taloak,… zein jatorriko artoa darabilgu eskuartean?

TRANSGENIKOAK STOP!


View Larger Map
Hona hemen ahtgelditu-k prestaturiko mapa, bertan, AHT-k zeharkatuko lituzkeen udalerriak nahiz “Euskal Y”ren eraikuntza lanek eragingo lituzketen hondakindegiak kokatu dituzte, baita haiei buruzko informazio zehatzak, hala nola, udalerri bakoitzean AHT-ren ibilbideak izango lituzkeen ezaugarri nagusiak, eragingo lituzkeen kalte nagusiak, etab. Urdiñez tunelak, horiz biadukto edo zubiak eta gorriz lur azal gaineko zatiak dira.
Egie esan behar ba dut, hitzik gabe geratu naiz hau ikusterakoan, a zer nolako… potrok!
Bedaioko kasuan mapan ikus daiteken bezela Ugarten lur azpin sartu eta Esolas Aroztegin paren ateratzen da lur azalera, Saberri baserriaren gainetik biadukto baten bidez errepidea eta gero erreka pasatu ta berriz lur azpin sartzeko, azkenik eskoletxe paren biaduktoa eta berriz lur azpira kasi Beteluraino, ta hori dena zertarako?

Beste aukera bat mapa ikusteko Google Earth programa deskargatu eta fitxero hau zabaltzea izango litzateke, bertan 3D moduan ikustea dago.

Proxima estación Esperanza.

Ibarretxe, gure, lehendakari jauna egunero aditzen dut, Espainiak herri honen erabakia errespetatu beharko duela, hori dela demokrazia. Kontsultaren emaitzak onartu eta errespetatu beharko direla… horrelako hitz politez betetzen du bere ahoa. bla, bla, bla…

Alegi eta Itsasondok eman zuten bere iritzia, baña beraien eskabadora eta makiñekin gañetik pasako dira. Bost inporta herriek kontsultetan esandakoa, horri hipokresia deitzen zaio ezta?
Gure inguruetako herriak mehatxupean daude, baina gurea ere bai. Euskal Y-arekin lotzeko Nafarroako korridorea aurrera atera nahi dute, eta horietako aukera bat Alegitik abiatu eta Bedaiotik pasatuz Irurtzun aldera joango litzateke. ( F alternatiba edo H2)

Noski, kontsulta bat egingo dute, a! ez, ez nahastu naiz.

Nafarroako erriberako aiton batek esan zuen bezala:
“El que tenga prisa, que se joda y madrugue, pués”.

Deskargatu “AHTren inpaktua Aralarren” dossierra.


Azken Mezuak:

Azken Iruzkinak

Atalak:

Fitxategiak

Egutegia:

Abuztua 2008
Al At Az Og Or Lr Ig
« Uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Bilatu blogean:

Sindikazioa:

E-postaz harpidetu:

Identifikatu:

ecoestadistica.com
    e-posta

Argazkiak

Argazki zaharrak

Zergatik?

Balerditik, Bedaio mundura. Udalik gabeko herrien aldeko garraxia. Jarraitu irakurtzen...

Bedaioko estekak:

Blogrolla:

Zabaldu.com-eko azken berriak:


Hasierara igo