B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Eusko Jaurlaritzak, uztailean, Bedaioko garbitokia eta ur-aska errekuperatzea, bai eta bertara iristeko zubia eta bidea ere errekuperatzeko auzolandegi deialdia egin du .
Ba dirudi, iaz idatzitako postak bere fruituak emango dituela, eta auzolandegia aurrera ateratzen bada, Beko Itturie berriro eta inguruak berreskuratuko ditugula.
Hona hemen Martin Balerdiren hitzetan, Beko Itturiaren nondik norakoak, 1930.urte ingurkoa omen.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | 
Larunbatean estreinikoz, Tele Artubbik, (dagoeneko izena aldatu badiote ere… Artubi Telebista aurrerantzean) bere zuzeneko lehenengo saioa egin zuen. Irudiak ondo ailegatu ziren, baño audioa nonbait saturatuegie ailatzen zen, beraz batek baño gehiagok ezpainak irakurtzen saio politte egingo zuen.
Bai, bai, batek baño gehiagok, zeren momentu batean 6 lagun zeuden batera Artubi Telebista ikusten, eta 4 ikusleren media izan genuen saio osoan. Tarte horretan, Bedaioko giza serara partaide berri bat gehitu zen. Horregatik ,merezi izan zuela esan dezakegu. Gustora geratu giñen, bai hoixe.
Hemendik, hau posible izatea lagundu duten guztiei nere esker beroena, Oskar, Iñigo eta bere portatilleari, Julen, Ana eta bere pazientziari, Txolarrekoei, eta zuri. Ta nola ez, lau protagonistei! Eskerrik asko!
Umorez beteriko saioa izan zen, ondo pasa genuen gerturatu giñen guztiok, 2 ordu pasatako saioa izan bazen ere.
Aimar, Herri txiki honetan bataiatu zen harrijasotzaile bezela, lau urtekin egin zuen bere lehenengo exibibizioa, Barriolak, ez zen inoiz heldu Bedaiora baño harritute geratu zen. Iñakek lehendik ere ezaugtzen zuen bedaio eta Goikok Donostia eta Bedaioren artean aukeratu behar eta Bedaio aukeratu zuen…

Zuzenean segitzeko aukera izan ez zenuteneontzat bideotxo hau, Artubi telebistan gehiago izango dituzue, pixkanaka gehitzen jaongo naiz:
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Goierri eta Tolosaldeko Nafarrek, Ausa Gaztelura mendi martxa antolatu dute aurten ere, 3. urtez jarraian. Bertan, “Euskal Herri osoak Europako Nafar Estatua berreskuratzeko duen zilegitasuna” aldarrikatuko dute. Zita, maiatzak 31ean izango da, goizeko 10etan Larraitzen bildu eta Txindoki aurrean dagoen eta hain ezaguna ez den 904 metroko mendixka igoko dute. Bertako gazteluaren aztarnak bisitatu, Nafarroako bandera ipini eta komunikatu bat irakurriko dute. Hona hemen egun horretarako prestaturiko egitaraua.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Festa honen jatorriak aurkitzeko, ehun urte baino gehiagoko jauzia eman behar degu denboran atzera, XIX. menderaino iritsi arte. Hiru urtez jarraian harria bota zuen udaberrian, eta urte haietako uzta guztia galdu zuten.
Eguraldiaren kapritxoen aurrean ezer handirik egiterik ez eta, otoitzari ekin zioten bedaiotarrek, halako zori gaiztorik berriz ere errepika ez zedin. Otoitz haiek dira, hain zuzen ere, gaur egun Asintxio egunaren bueltan (hala bota baitzuen harria bi urtetan) Artubi Elkarteak antolatuta Bedaion ospatzen den Harri Jaiaren jatorria. Aurten, maiatzaren 28an ospatuko da.
Hona hemen Maria eta Martiñek nola bizitzen zuten “Harri Jai Eune”.
EGITARAUA 2009/05/28
Meza ondoren, hamaiketakoa plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Artubi elkartean.
14:00ak aldera. Bazkaria Artubi elkartean. Bertsolariek lagunduta.
21:00. Afaria Artubi elkartean.
Egun osoan zehar. Trikitilarien saioa noiznahi.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Martin Balerdik kontatzen digu nola telefonoa, argi indarra baño lehenago allatu zen Bedaiora.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | 2007ko irallen, herriko pestetan, aukera izan genun Arratiako jota nola dantzatzen den ikusteko. Dantzan Nekane Izagirre (Errota) eta Jon Balerdi (Bearne) aitu zien, musike jotzen Nagore Maiza (Errota) eta Ibon Otaegi (Bitarte).
Bedaion Ingurutxoa bakarrik dantzatzen dela pentsatzen dezute?, ba ez, to hemen Nekane eta Jon dotore asko Arratiako Jota dantzatzen!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Proiektu honen helburuak bi dira, batetik Bedaioko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; eta bestetik adiñekoen euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.
Ta helburu hoiek bete asmoz hasi nintzen iazko (2008) urrian elkarrizketak egiten. Momentuz, bi dira elkarrizketatuak, Maria Zubillaga eta Martin Balerdi.
Ikusiko degu proiektu honek aurre egiten duen, edo zertan gelditzen den, baño jakin ezazu proiektu irekie dala, ta zuk ere grabazioren bat badezu edota egiteko prest bazaude, hemen tokia dezula (proiektu honentzat eta datozenentzat sortutako wiki bat da). Beraz badakizue, animatu ezkero utzi mezutxo bat eta elkarren berri izango degu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Horrela ziren garai batean Egaurrik Bedaion, horrela kontatu zidan amona Mariak, eskerrikasko!
Urte berri on!
Hizlarie: Maria Zubillaga, Larrañeta baserrikoa. 84 urte.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Atzo abenduaren 27a, larunbata, herri honek inoiz izan ez duen bixita izan zuen, izan ere Juan Jose Ibarretxe, Autonomi Erkidegoako Lehendakari Jauna, bertan izan zen.
BedaiGOLf proiektua aurkeztu zuten, eta Ibarretxek hitz batzuk eskeñi zizkion proiektu honi. Herritarek harriduraz jarraitu zituzten bere hitzak, kanpoan golf zelaiaren kontrako konzentrazioa izan zen. Euskadi 2012 proiektu estrategikoaren barruan kokatu zuten, Hacienda bedaiGOLf Hotel & Country Club-a. Inbertsio haundiak egingo dira eta herriaren itxuraldaketa nabarmena ekarriko du. Azpiegitura berriak egingo dira, adibidez, estrazarra konpondu eta Eskoletxen Bearnetik barrena garai bateko bidea berreskuratuko da, parking gune zabalak eraikiko dira, Bizakten urtegi txiki bat egingo da (aurrerantzean ur kirolak eskeintzea aurreikusten da), zezen plaza txiki bat eraikiko da Larrañetako zelaietan, 800 bifamiliar egitea ereaurreikusten da, Spa, Zaldi Club-a, eta gauz gehio aurreikusten dira, baino faseka egingo denez, hauek proiektuan daude oraindik.
Planoaren xehetasunak.
A) Arrupeko kruzean Country Clubera sarrera. (Herrikoek ez dute peajerik pagatuko).
B) Club etxea. (Ez galdetu zer den).
C) Lote residentzialak.
D) Praktika Tee-a/ Putin green.
E) Urtegia. (Bizkateko bordatik ikuspegi paregabeak)
F) Hotela.
G) Spa (oraindik proiektuan).
H) Eliza (oraingoa honera mugituko dute, egie esan, ez nuen ulertu zergatik)
I) Zaldi Klub-a (oraindik proiektuan).
J) Zezen plaza (Larrañetako zelaian, Itziarko zezentxoentzako plaza txiki bat eraikitzea estudiatzen ari dira. Despedidetako etab.)
Irudia haundiagoa ikusteko, klikatu gañean.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Aurten ere Ausa Gaztelura mendi martxa egingo da, maiatzaren 18an, goizeko 10etan Larraitzen. Iaz bezela Nafarro osoaren batasuna aldarrikatuz. Goierri eta Tolosaldeko Nafarrek antolatuta, honako egitarau hau prestatu dute:
EGITARAUE
*10:00 Ausa-Gaztelura abiatu.
*11:30 Tontorrean bildu.
*11:30-12:00 Bandera zutitu gazteluan.
Txistuz Nafarroako Gorteen ereserkia jo.
Komunikatua irakurri.
Bertso para bat abestu.
*13:30 Larraitzen bildu berriro, bertako tabernetan zerbait hartu.
*14:30 Lagunarteko bazkaria. Bazkaltzen geratu nahi duenak deitu maiatzaren 15a baino lehen telefono honetara: 607 111 202
Argazkiak: Eduardo Arrayet -
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(13)
(127)
(30)
(1)
(3)
(28)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)