B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Aspaldian kontsulta asko izan ditugu Blogsomeren ingurukoak, beraz, tutorial moduko bat egitea bururatu zaigu. Horrela gure ezagupenak, ez dira asko baño tira, denon eskura jarriko ditugu.
Aurreneko honetan, izenburuak dihoen bezala, blogsomeko txantilloiak nola kopiatzen diren azalduko dugu. Blogsomen lekututako blog baten diseinua gustokoa badezu, eta askotan egileak txantilloia jeixteko aukerarik ematen ez duenez, hurrengo pauso hauek lagungarri izango dituzue:
1. CSS-aren diseinua kopiatu nahi badegu: http://blogaren_izena.blogsome.com/templates/wp-layout.css
2. Index-a kopiatu nahi badegu: http://blogaren_izena.blogsome.com/templates/index.html
3. Posten itxura kopiatzeko: http://blogaren_izena.blogsome.com/templates/post.html
4. eta iruzkinetarako: http://blogaren_izena.blogsome.com/templates/comments.html
Orri bat ireki eta gero, Ikusi—> Orriaren iturburua ikusi beharko duzu, eta artxibo hori gorde. Beste hiru artxiboekin berdin egin ezazue.
Lau artxiboak prest ditugunean, gure blogera joan eta kudeatzea besterik ez zaigu faltako, Menage—> Files—> eta kopiatu eta itsatsi lau artxiboak.
Batzuetan, kopiatu nahi dugun blogeko irudiak, blog bertan alojatuta daude( “{$siteurl}/images/icon.gif” adibidez), bi aukera ditugu:
1. “{$siteurl}/… jartzen duen tokian,—> blogaren_izena/… jartzea. Edota
2. Irudi hori kopiatu eta zure blogera igo.
Besterik gabe, zorte on.
Ez ahaztu badazpadere artxiboen segurtasun kopia bat egitea, eta aldaketak ondo ikusi ahal izateko katxea garbitu beharko duzuela.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)