B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Azaroaren 15ean, goizeko 11etan degu hitzordue. Nagusietxean hasiko ditugu grabaketak.
Uda aurretik jarri giñen harremanetan Ahotsak, Balerditik bloga eta Artubi Elkartea, eta uda pasa ondorenen gaia berriro eutsi eta dagoeneko lanean hasteko moduan gera. Larrañetako Maria eta Eletxeko Martiñen bideoekin hasitako lanari, orain kalitate eta profesionaltasun ikutu bat emango diogu, izan ere Ahotsak-eko lagunak hortan badute eskarmentu haundie, ikusi Ahaotsakekoek orainarte egindako lanen datuak: Herriak, 92; hizlariak: 1475; zintak: 1914; pasarteak: 14088; transkribatutakoak: 3322; audioak: 1589; bideoak: 2038. Zorionak eta eskerrikasko!
Bedaio Kontu Kontari, proiektu honen helburuak bi dira, batetik Bedaioko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; eta bestetik adiñekoen euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea. Beraz, badakizue, Bedaioko garai bateko kontuak jakin eta kontatzeko gogoa duen norbait ezagutu ezkero azaldu!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | 
Igande hontan, irailak 27, ospatuko da, irteera goizeko 9etan izango da baina aurretik, raid batek eskatzen duen betebearretako bat burutuz, albaitari kontrola izango da, zaldiaren osasuna aztertzeko, denean zaldia baita protagonista. Zaldi raid lasteketak, normalean, 40 eta 120 kilometro bitartekoak izaten dira, baino Bedaion 25 kilometroko zirkuitoa prestatu dute, federatu eta ez federatuentzako, raid baten teknika eta baldintzak ikuspegi arinago batetik ezagutarazteko eta kirol honetan trebatzen hasteko.
Informazio gehiago hemen.
Iazkoak arrakasta haundia izan zuen, jendea orokorrean pozik joan zen, hona hemen iazkoaren irudi batzuk (nik editatutako lehenengo bideoa!)
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Astelehen gauean jaso nuen albistea, aspaldian ez nuen beraren berri eta etxean, bere belauna nola zegoen galdetzen genion gure buruari, badirudi errekuperaketa behar bezala ez doala, mugikortasun pixka bat falta zaiola, honela artroskopia egingo diote datorren astean.
Apirilaren 5ean egin zuen Abelek min, eta maiatzaren 30ean Bedaion izan genuen makulu eta guzti, umeekin (eta helduekin) solasean, umoretsu, alai, beti bezala.
Lerro hauek probestuz, besarkada haundi bat bidali nahi diot berari eta bere familiari, animo Abel!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Giro polita zegoen Bedaioko plazan, Aimarrek ondo ezagutzen duen plaza da hau, bertan “bataiatu” zen harrijasotzaile bezala. 4 urterekin izan zen, ordu ezkero askotan izan da bertan, baino aurten marka bat egiteko asmoarekin etorri zen, baita lortu ere.Marka berria lortu du Bedaion, bere aitonaren herrian, Aimar Irigoien, 23 urteko harijasotzaile errezildarrak.
137.5kgko harria 21 aldiz jaso zuen 3 minutuetan, aurreko marka Izeta II.enak egin zuen 1996. urtean, 20 jasoaldiekin.
Familiak eta Bedaioko herriak eskeinitako bi oroigarri jaso zituen.
Baino hau ez zen egunean lortutako errekor bakarra, eguerdi partean, Angel Mari Acedo ikaztegietarrak Bedaioko igoeran marka berria ezarri zuen, Ugarteko plazatik Bedaioko plazara 14 minutu eta 41 segundutan igo bait zen, beraz zorionak bioi!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Hil honen zehar Bedaiora hurbiltzen den orok, aukera izango du kultura eta herrialde desberdinetako jendea topatzeko eta ezagutzeko, ez harritu jendea ingelesez entzun ezkero. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegian ari dira jo ta ke munduko herrialde desberdinetatik etorritako gazteak. Italia, Belgika, Korea, Turkia, Espainia, Euskalerria, etab. Jo ta fuego ari dira lanean, eta hori begi bistakoa da, bazterrak ederki garbitu dituzte, lana eta bromak uztartuz ematen dute goiza, arratsaldeak inguruko parajeak ezagutzeko probesten dute.
Hona hemen bideotxo hau.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Bedaiotik Azkaratera
San Fermin eguna gerturatzen ari da, egun haundia izango da Iruñean, baita Azkaraten ere. Bedaio eta Azkaratek nahiz eta elkarrekin muga egin, kotxez joan nahi izan ezkero, 31 km-ko ibilbidea egin behar da. Urtero bezela, Gurdillaundiko langa zabalik izango da, San Fermin egunez, eta kotxez (todoterrenoz hobe!), Azkaratera joateko aukera izango degu, honela 4,7 km besterik egin behar izango ditugu. Oinez egiteko ere ez da aukera txarra.
Egitaraue, Bedaion bezela urteroko antzekoa:
Hamaiketan erromeria herriko plazatik San Fermin ermitaraino eta jarraian meza. Eguerdian, herriko plazan Otsolar taldeko dantzariak. Bakaldu aurretik Zeberio eta Mañukorta bertsolarien saioa plazan. Ondoren Balerdi Elkarteak antolatuta, bertsolari eta trikitilariekin bazkaria. Arratsaldeko 7etan, afizionatu mailako pilota partidua Urmeneta- Insausti. Egun osoan zehar, Laja eta Landakanda trikitilariak.
Baño, Naparron ba al da festik entzierroik bare?
TO ENTZIERROA…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Eusko Jaurlaritzak, uztailean, Bedaioko garbitokia eta ur-aska errekuperatzea, bai eta bertara iristeko zubia eta bidea ere errekuperatzeko auzolandegi deialdia egin du .
Ba dirudi, iaz idatzitako postak bere fruituak emango dituela, eta auzolandegia aurrera ateratzen bada, Beko Itturie berriro eta inguruak berreskuratuko ditugula.
Hona hemen Martin Balerdiren hitzetan, Beko Itturiaren nondik norakoak, 1930.urte ingurkoa omen.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Dakizuenez, duela aste pare bat edo, ludotekaren inaugurazioa zela eta, Iñake Irastorza, JM Goiko, Aimar Irigoien ete Abel Barriolarekin kontu kontari aritzeko aukera izan genuen.
Saio irratiz, Txolarre Irratia, eta telebistaz, Artubi Telebista, jarraitzeko aukera izan genuen, baño seguro batenbatek ezin izan zuela saioa segitu, edota berriro ere pasarte batzuk berriro bizitu nahi dituela.
Ba hementxe dezu aukera, izan ere saio osoa dezu eskuragarri.
Artubi Telebistan saioa atalka ikusi dezakezu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Oso zaila da behor bat erditzen ikustea. Normalean guaez edota, izktuan egiten bai dute. Guk izugarrziko suerte izan genuen, ta gainera, beste lan bat egiteko, kamara soinean genuen. Irudiak zenbait momentutan ez dira oso onak, badakit, momentuko nerbioak. Gainera behorra lasai egotea ezinbestekoa zen, ez genuen enbarazorik egin nahi. Erditzen ikustea harrigarria bada ere, are eta gehiago, jaio eta handik bi ordutara behoka saltoka jolasean ikustea. Ta hau dena Balerdi mendiaren magalean…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | 
Larunbatean estreinikoz, Tele Artubbik, (dagoeneko izena aldatu badiote ere… Artubi Telebista aurrerantzean) bere zuzeneko lehenengo saioa egin zuen. Irudiak ondo ailegatu ziren, baño audioa nonbait saturatuegie ailatzen zen, beraz batek baño gehiagok ezpainak irakurtzen saio politte egingo zuen.
Bai, bai, batek baño gehiagok, zeren momentu batean 6 lagun zeuden batera Artubi Telebista ikusten, eta 4 ikusleren media izan genuen saio osoan. Tarte horretan, Bedaioko giza serara partaide berri bat gehitu zen. Horregatik ,merezi izan zuela esan dezakegu. Gustora geratu giñen, bai hoixe.
Hemendik, hau posible izatea lagundu duten guztiei nere esker beroena, Oskar, Iñigo eta bere portatilleari, Julen, Ana eta bere pazientziari, Txolarrekoei, eta zuri. Ta nola ez, lau protagonistei! Eskerrik asko!
Umorez beteriko saioa izan zen, ondo pasa genuen gerturatu giñen guztiok, 2 ordu pasatako saioa izan bazen ere.
Aimar, Herri txiki honetan bataiatu zen harrijasotzaile bezela, lau urtekin egin zuen bere lehenengo exibibizioa, Barriolak, ez zen inoiz heldu Bedaiora baño harritute geratu zen. Iñakek lehendik ere ezaugtzen zuen bedaio eta Goikok Donostia eta Bedaioren artean aukeratu behar eta Bedaio aukeratu zuen…

Zuzenean segitzeko aukera izan ez zenuteneontzat bideotxo hau, Artubi telebistan gehiago izango dituzue, pixkanaka gehitzen jaongo naiz:
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)