B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bihar larunbata, hilak 28, urtero bezela Errioxara irteera antolatu du Artubi Elkarteak. Plana zein den ez dago zalle jakitea ezta?
Bueltakon ez galtzeko Bedaioko mapa hementxe dezue.
View Larger Map
Openstreetmaps-en egina dago, zuk ere osatu dezakezu, beraz, zeozer faltan ikusi ezkero, ez eduki beldurrik, mapa editatu, osatu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Iaz martxan jarritako Bedaio kontu-kontari proiektua aurrera doa. Lehengo igandean, Ahotsak.com-eko kidea den Miren Artetxe izan genuen Bedaion, eta 14 bat edadetuekin solasean egiteko aukera izan genuen. Giro ederrean, salda goxoarekin barrenak berotuta.
Honen antzeko argazki gehiago bilatu Bedaio(e)n
Aste honetan zehar banakako elkarrizketekin hasi da Miren, dagoeneko burutu ditu grabazio batzuk eta datorren astean gehiago egingo ditu.
Bildutako materiala editatu eta gero lan polit bat egiteko aukera edukiko degu eskuartean. Materiala pilatzen ari gara, argazki zaharrak, duela 25-30 urte grabaturiko bideo bat, Sarasola txistulariari egiñiko elkarrizketa bat,… ikusentzuneko polit bat egiteko moduan izango gara.
Bitartean ez galdu aukera ta ikusi grabazio hauek. Egin klik
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Azaroaren 15ean, goizeko 11etan degu hitzordue. Nagusietxean hasiko ditugu grabaketak.
Uda aurretik jarri giñen harremanetan Ahotsak, Balerditik bloga eta Artubi Elkartea, eta uda pasa ondorenen gaia berriro eutsi eta dagoeneko lanean hasteko moduan gera. Larrañetako Maria eta Eletxeko Martiñen bideoekin hasitako lanari, orain kalitate eta profesionaltasun ikutu bat emango diogu, izan ere Ahotsak-eko lagunak hortan badute eskarmentu haundie, ikusi Ahaotsakekoek orainarte egindako lanen datuak: Herriak, 92; hizlariak: 1475; zintak: 1914; pasarteak: 14088; transkribatutakoak: 3322; audioak: 1589; bideoak: 2038. Zorionak eta eskerrikasko!
Bedaio Kontu Kontari, proiektu honen helburuak bi dira, batetik Bedaioko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; eta bestetik adiñekoen euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea. Beraz, badakizue, Bedaioko garai bateko kontuak jakin eta kontatzeko gogoa duen norbait ezagutu ezkero azaldu!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Creative Search bilatzailearen berri heranegun izan nuen Zabaldun irakurri nuen eta segituan probatu nuen. Lehenengo bilaketa, nola ez, “Bedaio”, ta hara nere sorpresa: Google blogs bilatzailean blog hau ez da agertzen ;-(

Bromak aparte, oso interesgarrie iruditu zait bilatzalle berri hau, bilaketa bakarrarekin Wikipediako sarrerak, Google eta Flickreko irudiak, Youtubeko bideoak, Google blogs, news eta webgunea, iTuneseko abestiak… dena orri berdiñean.
Porzierto, Frantzesesko Wikipedian, Amezketa sarreran “à l’ouest avec le petit village de Bedaio ” irukurri daiteke, jejej.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Bihar estrinatzen du Galtzaundik, Zintzilik atal berria. Udako oporretatik bueltan egindako itxura, eduki etab.en aldaketekin batera dator atal berri hau, nik idatziko dut bertan.
Bertan, internet eta tekonologiei buruz arituko naiz.
Blog hontan ere, Zintzilik atala jarrai eta osatzeko tartea izango degu, hemen ere publikatuko bait da, honela iruzkiñak, kriktikak, zorionak, ideiak, etab uzteko moduan izango zarete.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | OpenStreetMap proiektua aurkeztuko da Alegian azaroaren 20.enean.
Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak nola sor daitezke azalduko digute Tagzaniako lagunek; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa erabilpen librekoa ez denez, ekimen honekin edozein erabiltzailek lagun dezake mapa osatzen eta bere lizentziari esker (CC-SA-BY) berau berrerabili. Dagoeneko herri askotara zabaldu da ekimen hau.
Ekimen interesgarria, dudarik gabe, Bedaion tokien izenak ugariak dira, zergatik ez jaso mapa libre batean? Auzolan digitalak osatzen joateko aproposa.
Ez galdu aukera, etorri ekimen hau ezagutzera. Izena eman.
Ikusi tamainu haundian
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | 
Igande hontan, irailak 27, ospatuko da, irteera goizeko 9etan izango da baina aurretik, raid batek eskatzen duen betebearretako bat burutuz, albaitari kontrola izango da, zaldiaren osasuna aztertzeko, denean zaldia baita protagonista. Zaldi raid lasteketak, normalean, 40 eta 120 kilometro bitartekoak izaten dira, baino Bedaion 25 kilometroko zirkuitoa prestatu dute, federatu eta ez federatuentzako, raid baten teknika eta baldintzak ikuspegi arinago batetik ezagutarazteko eta kirol honetan trebatzen hasteko.
Informazio gehiago hemen.
Iazkoak arrakasta haundia izan zuen, jendea orokorrean pozik joan zen, hona hemen iazkoaren irudi batzuk (nik editatutako lehenengo bideoa!)
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Astelehen gauean jaso nuen albistea, aspaldian ez nuen beraren berri eta etxean, bere belauna nola zegoen galdetzen genion gure buruari, badirudi errekuperaketa behar bezala ez doala, mugikortasun pixka bat falta zaiola, honela artroskopia egingo diote datorren astean.
Apirilaren 5ean egin zuen Abelek min, eta maiatzaren 30ean Bedaion izan genuen makulu eta guzti, umeekin (eta helduekin) solasean, umoretsu, alai, beti bezala.
Lerro hauek probestuz, besarkada haundi bat bidali nahi diot berari eta bere familiari, animo Abel!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
Giro polita zegoen Bedaioko plazan, Aimarrek ondo ezagutzen duen plaza da hau, bertan “bataiatu” zen harrijasotzaile bezala. 4 urterekin izan zen, ordu ezkero askotan izan da bertan, baino aurten marka bat egiteko asmoarekin etorri zen, baita lortu ere.Marka berria lortu du Bedaion, bere aitonaren herrian, Aimar Irigoien, 23 urteko harijasotzaile errezildarrak.
137.5kgko harria 21 aldiz jaso zuen 3 minutuetan, aurreko marka Izeta II.enak egin zuen 1996. urtean, 20 jasoaldiekin.
Familiak eta Bedaioko herriak eskeinitako bi oroigarri jaso zituen.
Baino hau ez zen egunean lortutako errekor bakarra, eguerdi partean, Angel Mari Acedo ikaztegietarrak Bedaioko igoeran marka berria ezarri zuen, Ugarteko plazatik Bedaioko plazara 14 minutu eta 41 segundutan igo bait zen, beraz zorionak bioi!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Harriaren herria da Bedaio. Harri erauntsi latzak ezagututakoa, eta hortik, harri festa. Harriak, ordea, goitik behera ez ezik behetik gora ere askotan egin izan du hemen, harrijasotzaileen bizkar gainera.
Aurten ere festen aitzakian ikuskizun polita dago antolatua. Bizi izan balitz hutsik egin gabe han izango zen Ramon Jauregi Zubillaga “Bedaio”, bere biloba Aimar Irigoienen lana gertutik jarraitzen.
Aimar bezain ezagun edo ezagunago izango dute bedaiotar askok bere aitona zena. 1931ko martxoaren 1ean Larrañeta baserrian jaio zen, Patxi eta Joxepa Iñaxiren zazpi seme-alabetan seigarrena. Zortzi urte inguru zituela morroi joan zen Saberri baserrira.
Garai haietan herri kirolek, eta nola ez, harrijasotzeak afizio handia sortzen zuten. Bedaio, Ugarte eta inguruetan baziren orduan ere kirolari bikain askoak: Artola, Agirre… Tolosako Migel Anton Jauregi eta Bedaioko Eletxeko Juan Bautista Balerdi osabek zirikatuta heldu zion harriari lehenengo aldiz Ramonek; askorik pentsatu gabe, harriarekin sekula etengo ez zuen lotura hasi zuen orduan, 16 bat urte zituela.

Jende aurreko emanaldiak eta apustuak etorri ziren gero. 1957ko apirilaren 22an Tolosako zezen plazan 227 kiloko harria bizkarreratu zuen, artean inork jaso gabeko harritzarra. Orduko harriek ez zuten gaurkoen antzik. Ez ziren harrijasotzaile- aren neurrira egiten; harrijasotzaileak moldatu behar izaten zuen harriaren formara eta horregatik, baziren harriak atzetik aurrera bakarrik jaso zitezkeenak. Nahiz eta ariketa zailagoa izan, ondo moldatzen zen Ramon lurrean belaunikatu, harriari bizkar aldetik heldu eta sorbalda gainera eramaten.
Bere bizitzako apusturik ederrena, berriz, 1956ko otsailaren 2an egin zuen, Lidia Galarraga errezildarrarekin ezkontzean. Ezkonberritan Larrañetan jarri ziren bizitzen eta bertan hiru seme izan zituzten. 1962ko urriaren 6an gertaera gogorra bizi behar izan zuten: su hartu zuen baserriak eta etxean bizi ziren lau familiak soinean zutenarekin geratu ziren. Ramonek familiarekin Errezilera jo zuen orduan. Denboraldi bat egin zuten han, emaztearen jaiotetxean, ( bertakoa da Aimar) eta azkenik Belauntzan jarri ziren bizitzen.
Ez gaur eta ez orduan, harria jasotzetik bizitzerik ez da sekula izan. Zer esanik ez, sei seme-alaba izanez gero. Horregatik, bedaiotarra hainbat lanbidetan aritu zen: Alegiko sosa fabrikan, Albizturko harrobian, Berrobiko papeleran eta Tolosan taxista bezela 25 urtetan.
Bere bizitzako trantzerik okerrenetakoa ez zuen harriaren azpian pasatu, Tolosako kaleetan, baizik. Manifestazio baten ondoren poliziak kargatu eta bera taxiaren ondoan zela, bala batek hanka harrapatu zion. Egun batzuk larri pasa bazituen ere, onik ateratzea lortu zuen.
Ramonen zaletasunak familian segidarik izango ote zuen ala ez zegoen batere argi… Aimar jaio zen arte. 4 urte zituela aitonak 16 kiloko egur tronkoa jarri zion aurrean eta bilobak helduko ote zion begira geratu zen. Txikiak zer egin zuen esan beharrik ez dago: urte hartan bertan jende aurreko lehen saioa egin zuen, non eta aitonaren jaioterrian. Elkarrizketa batean bere bilobaren etorkizunari buruz galdetuta, “si sigue será maravilloso” erantzun omen zuen aitonak bere erdera traketsean.
Ramon Jauregik beti oso maitea izan zuen Bedaio. Harria jasotzen ez ezik, dantzan ere hamaika aldiz aritu zen bertan. Ingurutxoa, harri festa… Bere-bereak zituen eta hutsik egin gabe urtero joaten ahalegintzen zen. Herritarrek ere omenaldi goxo askoa egin zioten behin. Dantzaria, festazalea eta lagun artekoa zen Ramon, bere goitizenak zioen moduan, bedaiotar peto-petoa.
PD. Post hau Maider Jauregi alegiarrak eta balerditik bloga elkarlanean egiñikoa da. Egie esan Maiderri, bere aitonari buruz idaztea eskatu nion, eta baietz erantzun zidan, textua berea da.
Eskerrik asko Maider, lan polita egin dezu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)