B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Iaz martxan jarritako Bedaio kontu-kontari proiektua aurrera doa. Lehengo igandean, Ahotsak.com-eko kidea den Miren Artetxe izan genuen Bedaion, eta 14 bat edadetuekin solasean egiteko aukera izan genuen. Giro ederrean, salda goxoarekin barrenak berotuta.
Honen antzeko argazki gehiago bilatu Bedaio(e)n
Aste honetan zehar banakako elkarrizketekin hasi da Miren, dagoeneko burutu ditu grabazio batzuk eta datorren astean gehiago egingo ditu.
Bildutako materiala editatu eta gero lan polit bat egiteko aukera edukiko degu eskuartean. Materiala pilatzen ari gara, argazki zaharrak, duela 25-30 urte grabaturiko bideo bat, Sarasola txistulariari egiñiko elkarrizketa bat,… ikusentzuneko polit bat egiteko moduan izango gara.
Bitartean ez galdu aukera ta ikusi grabazio hauek. Egin klik
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Hil honen zehar Bedaiora hurbiltzen den orok, aukera izango du kultura eta herrialde desberdinetako jendea topatzeko eta ezagutzeko, ez harritu jendea ingelesez entzun ezkero. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegian ari dira jo ta ke munduko herrialde desberdinetatik etorritako gazteak. Italia, Belgika, Korea, Turkia, Espainia, Euskalerria, etab. Jo ta fuego ari dira lanean, eta hori begi bistakoa da, bazterrak ederki garbitu dituzte, lana eta bromak uztartuz ematen dute goiza, arratsaldeak inguruko parajeak ezagutzeko probesten dute.
Hona hemen bideotxo hau.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Ja, beitu ze topatu deten. ETB3n botatzen duten, Nickdutnik saioan, Euskaltuberi buruz Haritz Rodrigez-i, egindako erreportaian, Harri jaiaren “kameoa”…. Maiatzaren 28an dela jartzea bakarrik falta zen.

Publicidad encubierta ote da… 6:30 mintutik 6:42era, Eletxeko Martin, Illorreta, Harri jaie,… ikusi, ikusi.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Aurten ere ospatuko da Ganadu eta Barazki azoka berezie. Igande hontan, Abenduak 14, izango da. Azken egun, aste eta ilabetetako eguraldia ikusi eta gero, iazkoa errepikatzea zaila izango da. Bitartean iazko argazkiekin gozatu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Atzo izan zen Bedaion 1. zaldi raid-a. Dena ondo atera zen, eguraldia, parte hartzea, giroa, mondejuk ta kroketak, sagardoa ta txakoliñe,…
Zorionak antolatzalleei, Artubi elkartea, Belen, Marian, Txus, Narziso, etab, etab. Egun ederra igaro genuen behor eta zaldi artean.
Bukaeran denak gustora, zaldun bakoitzak Diva pentsu zaku bat eta EKI produktu sorta bat jaso zuen.
Nik ere nere ekarpena egin nahi izan det, argizki sorta hau, zaldun batzuek ala eskatuta.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Hemen argazki sorta txiki bat, ume jolasak eta Bizikleta igoerakoak dira, Miss Bedaio 2008 eta guzti.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Bearne, Gurbille txiki, Bittarte ta Errota baserriak.
Noizkoak ote dira argazki hauek?
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Denen ahotan izan zen lokatzaren kontue, izan ere azken egun, aste eta hilabeteetako eurien ondorioz, ez zen harritzekoa atzo Bedaioko mendi martxan lokatza topatzea. Euskalerri tropikala…
140 lagun inguru bildu ziren, batzuk oinez ta beste batzuk bizikletan.
Hona hemen argazki sorta txiki bat. (Datorren urtean ea beste toki batetik ateratzen ditudan, animatuko ote naiz???)
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Bedaion, Larrañeta baserritik behera, Ezkolborro aldera abiatu gara. Errekara iristean zubi txiki bat topatu dugu eta, hara gure atsekabea, zubi txiki polita erortzeko arriskuan dago, hau zoritxarra.
Aurrera jarraitu dugu eta errekara begira goazela han behean iturri bat dirudien zerbait bistatu dugu. Berehala bueltatu eta bertara jeitsi gara. Zoragarria, arropako jotzeko harria, putzua, iturria, benetan liluragarria. Hemen ere nahigabea, hau ere erabat utzia eta kaltetua bait dago.
Gure atsekabe eta nahigabe guztiarekin gorantz abiatu eta Amona Mariari galdetu diogu paraje horietaz. Gure harridura eta lilura haundituz doaz berak kontatutakoa entzutean.
Zubi txiki polit hartatik, gurdiak pasatzen omen ziren. Sinest eziña.
Iturrian berriz arropa garbitzen omen zuten, eta neguan ur epel epela izaten zuela kontatu digu, iturriko ura paregabea zela dio.
Berriro ere denok hori ikusteko aukera izateko, ezin dugu horrela utzi paraje hau, berreskura dezagun denon artean, auzolanean, edota Amezketa eta Tolosako Udalei gonbitea zuzenduta, zerbait egin dezaten.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | Igande goizean bazebilen gazte kuadrilla bat ezin erretiraturik, aitzakie estropadak ikustea zen. Hitza bete zuten, eta hamaiketako ederra, mondejuk, txoixoa, haragi egosie ta sagardo pixka bat, egin eta gero estropadak ikusi ta lotara joan ziren. (Hori sasoia, hori).
Hurrengo zita arratsaldean zen, iaz apostua galdu zuten Joxemai ta Aitor aittu zien aizkoran, arte pixka bat badutela erakutsi zuten (ajea kentzeko modu earra…). Aizkolari profesionalak ere izan ziren herriko sasi-aizkolariez (ejem) aparte, Izetak ere erakustaldi ederra aman zuen harriekin.
Ta nola ez Bedaioko ingurutxoa (bideoa prestatutakoan beste post bat egingo det Bedaioko ingurutxoari buruz) eta Arratiako jota.
Bitartean ikusi argazkiak.
Album hau BubbleShare-rekin egin da
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed |
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)