Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Definizioz, giza sarea, “grafo bat edo gehiagoren bidez irudikatu daitekeen gizarte egitura da. Grafoaren nodoetan indibiduak jartzen dira eta ertzetan beraien arteko erlazioa. Erlazio horiek adiskidetasuna, sexu harremanak, finantza-harremanak, eta beste hainbeste modukoak izan daitezke… “ (eu.wikipedia)
Askotan, teknologia berriei lotutako kontzeptu bat dela iruditu zait, internet giza sareak sortu, kudeatu eta komunikazioa errazteko erraminta egokia da/ditu… baño ba dago bizia internetetik at, eta giza sareak ere sortzen dira.
Horren adibide garbia, Manillares Iturriaga musika taldea da. Duela 6 hilabete, hiru lagunek jarri zuten martxan, Julen Goikoetxea eta Manex Elola, alegitarrak, eta Unai Iraola bedaiotarrak hain zuen.
Eta hiru lagunen proiektua hazten joan da, ahoz aho, auzoz auzo, herriz herri, … horrela larunbat honetan, abenduak 18, gaueko 11etan Alegiko Gaztetxean 26 lagun izango gara oholtza gainean. Instrumentu berriak, estilo berriak, aurpegi berriak, musika eta herria, herria eta musikaren inguruan sortutako sare soziala da Manillares Iturriaga.
Badakigu’ta kantatzen duen herria ez dela inoiz hilko.
Bibak zuek!
(Eskerrikasko Manex, Julen eta Unai, plazer haundia izan da zuek ezagutu eta musikaz disfrutatzea elkarrekin, badezue meritue gu aguantatzen
)
zabaldu |
del.icio.us | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2010/12/16/giza-sareak-2/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
E-posta ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> , 'Smart' Smileys.
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)
manillares iturriaga(e)k zera dio:
Eskerrak hiri Txarli!! Zuek gabe Manillares Iturriaga ez huan existituko. Kantatzen dun herria ez da inoiz hilko!!
15 hours/egun igaro d(ir)a mezua idatzi zenetik.