Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Duela lau urte, gaurko egunez idatzitako post honekin jarri nuen martxan Balerditik bloga. Egie esan ez nekien non sartzen nintzen, ez nekien blog bat zer zen, eta hare gutxiago nola kudeatzen zen. Lau urteren bueltan ikaragarri ikasi dudala esan beharra dauket, baino “ikasketa” mota hau ez da inoiz bukatzen…
Ez det laburpenik egingo, dena hemen dezue. Blog hau jaio zen helburutako zati haundi batekin bete dudala iruditzen zait. Informazioa bilatu eta biltzea zen asmo horietako bat. Bilatu eta biltzeaz gain, sortu ere egin degu, beraz gustoa egoteko arrazoiak ditugula iruditzen zait.
Lehengo larunbatean BAP! taldearen “Atzera Begira” kantaren bertsio egin genuen, baino orain, aurrera begiratzeko momentua da, erronka eta proiektu berriak. Ilusio eta ametsak.
Blog sarreren etenaldi iraunkor baten aurrean gaude beraz, seguru nago nonbaitean ikusiko dugula elkar, bitartean…
Ondo bizi!
PD. Eskerrikasko bidai honetan bidelagun izan zareten guztioi, bihotzez, Tx4rLi.
zabaldu |
del.icio.us | Definizioz, giza sarea, “grafo bat edo gehiagoren bidez irudikatu daitekeen gizarte egitura da. Grafoaren nodoetan indibiduak jartzen dira eta ertzetan beraien arteko erlazioa. Erlazio horiek adiskidetasuna, sexu harremanak, finantza-harremanak, eta beste hainbeste modukoak izan daitezke… “ (eu.wikipedia)
Askotan, teknologia berriei lotutako kontzeptu bat dela iruditu zait, internet giza sareak sortu, kudeatu eta komunikazioa errazteko erraminta egokia da/ditu… baño ba dago bizia internetetik at, eta giza sareak ere sortzen dira.
Horren adibide garbia, Manillares Iturriaga musika taldea da. Duela 6 hilabete, hiru lagunek jarri zuten martxan, Julen Goikoetxea eta Manex Elola, alegitarrak, eta Unai Iraola bedaiotarrak hain zuen.
Eta hiru lagunen proiektua hazten joan da, ahoz aho, auzoz auzo, herriz herri, … horrela larunbat honetan, abenduak 18, gaueko 11etan Alegiko Gaztetxean 26 lagun izango gara oholtza gainean. Instrumentu berriak, estilo berriak, aurpegi berriak, musika eta herria, herria eta musikaren inguruan sortutako sare soziala da Manillares Iturriaga.
Badakigu’ta kantatzen duen herria ez dela inoiz hilko.
Bibak zuek!
(Eskerrikasko Manex, Julen eta Unai, plazer haundia izan da zuek ezagutu eta musikaz disfrutatzea elkarrekin, badezue meritue gu aguantatzen
)
zabaldu |
del.icio.us | Bi haundi joan zaizkigu, bi urteren bueltan. Bi maixu, haundi. Laboa duela bi urte eta atzo Xabier Lete.
Biak izan ditugu gogoan etxean, familian kantari, igande goiz hotz eta euritsu honetan, Xabierren hitzak, Mikelek musikatutako “Izarren hautsa” kantarekin.
Gugan bego Xabier!
…Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak…
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)