Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Irailean zabaldu zituen bere ateak Abaetxe Jatetxeak, Gurdillaundiko Jaokin eta Izaskun Jauregi anai-arrebak dira arduradunak. Dagoeneko 2 hilabete pasa dira zabaldu zuenetik, eta beraiekin elkartu gera ea nola dijoakien jakiteko.
Kontatu digutenez, ia 2 urte pasatu dira anai-arrebak tabernaren ardura hartzeko prest zeudela esan zutenetik, baino irailean, herriko festetan zabaldu zituen ateak Abaetxe Jatetxeak. Harrera ezin hobeagoa izan duela aitortu digute, asteburuan bakarrik dago irikita, eta orain arte, egunero beteta. Beraz, aldez aurretik mahaia erreserbatzea ezinbestekoa da, bertaratu eta sorpresarik ez izateko.
Baina zer eskeintzen du Abaetxe-Jatetxeak?
Batipat, bertako jeneroa. Tokian tokiko eta garaian garaikoa eskeintzen degu. Orain udazkenean, babarrunak, aza eta odolkiekin, eta baserriko oilaskoa; mondujuak eta ardi gisatua. Eta harrera oso ona izan duten, Bakailoa saltsa berden kokotxakin, eta Txuleta Zaharrarena. Karta ere badegu.
…ta postreak?
Postreak ahal dan neurrian guk egindakoak eskeintzen ditugu, “petit suisssak”, sagar tartak, mamia eta horrelakoak etxean egiten ditugu, gazta guk egin ez baino Bedaiokoa da!
Gaztain erreak eskeini genituen aurreko asteburuan…
Kartatik aparte jatekorik bai?
Bai, bai, eguardietan egie da kartarekin edota aldez aurretik egindako eskaerekin ari garela lanean, baino iluntzeetan plater konbinatuak jateko aukera dago. Plater konbinatuak ere kalitatezko jeneroarekin osatzen ditugu, xolumo, hirugiarrea, etab. ere kalitate onekoak izaten dira.
Beraz, gustora ari zarete lanean?
Hasi berrik gera oraindik, baino orain arte gustora, jende asko dabil eta gustora.
Etorkizunari begira?
Logelak alokatu, bizikletak ere, … ikusiko degu.
Zuekin harremanetan jartzeko?
Ba, deitu lasai zenbaki honetara: 630114215 edo 943650234
Beraz, ez dago aitzakiarik, Bedaiora inguratzen den edozeinek trago, pintxo, kafe edota bazkari edo afari eder bat egiteko aukera du eta.
Nagusietxe edo Abaetxe bezela ezagutu degun eraikina, Jauntxo eta Abadeen bizileku izandakoa, orain Herriarena, bi Bedaiotarrek kudeatuta.
Zorte on pareja!
zabaldu |
del.icio.us | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2010/11/30/abaetxe-taberna-jatetxea/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
E-posta ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> , 'Smart' Smileys.
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)
Kiana(e)k zera dio:
This has made my day. I wish all psotigns were this good.
219 days/egun igaro d(ir)a mezua idatzi zenetik.Eagle(e)k zera dio:
Gee wililekrs, thats such a great post!
219 days/egun igaro d(ir)a mezua idatzi zenetik.wqvqmtmah(e)k zera dio:
UdihgX ntbzowffrabs
220 days/egun igaro d(ir)a mezua idatzi zenetik.