Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Irailean zabaldu zituen bere ateak Abaetxe Jatetxeak, Gurdillaundiko Jaokin eta Izaskun Jauregi anai-arrebak dira arduradunak. Dagoeneko 2 hilabete pasa dira zabaldu zuenetik, eta beraiekin elkartu gera ea nola dijoakien jakiteko.
Kontatu digutenez, ia 2 urte pasatu dira anai-arrebak tabernaren ardura hartzeko prest zeudela esan zutenetik, baino irailean, herriko festetan zabaldu zituen ateak Abaetxe Jatetxeak. Harrera ezin hobeagoa izan duela aitortu digute, asteburuan bakarrik dago irikita, eta orain arte, egunero beteta. Beraz, aldez aurretik mahaia erreserbatzea ezinbestekoa da, bertaratu eta sorpresarik ez izateko.
Baina zer eskeintzen du Abaetxe-Jatetxeak?
Batipat, bertako jeneroa. Tokian tokiko eta garaian garaikoa eskeintzen degu. Orain udazkenean, babarrunak, aza eta odolkiekin, eta baserriko oilaskoa; mondujuak eta ardi gisatua. Eta harrera oso ona izan duten, Bakailoa saltsa berden kokotxakin, eta Txuleta Zaharrarena. Karta ere badegu.
…ta postreak?
Postreak ahal dan neurrian guk egindakoak eskeintzen ditugu, “petit suisssak”, sagar tartak, mamia eta horrelakoak etxean egiten ditugu, gazta guk egin ez baino Bedaiokoa da!
Gaztain erreak eskeini genituen aurreko asteburuan…
Kartatik aparte jatekorik bai?
Bai, bai, eguardietan egie da kartarekin edota aldez aurretik egindako eskaerekin ari garela lanean, baino iluntzeetan plater konbinatuak jateko aukera dago. Plater konbinatuak ere kalitatezko jeneroarekin osatzen ditugu, xolumo, hirugiarrea, etab. ere kalitate onekoak izaten dira.
Beraz, gustora ari zarete lanean?
Hasi berrik gera oraindik, baino orain arte gustora, jende asko dabil eta gustora.
Etorkizunari begira?
Logelak alokatu, bizikletak ere, … ikusiko degu.
Zuekin harremanetan jartzeko?
Ba, deitu lasai zenbaki honetara: 630114215 edo 943650234
Beraz, ez dago aitzakiarik, Bedaiora inguratzen den edozeinek trago, pintxo, kafe edota bazkari edo afari eder bat egiteko aukera du eta.
Nagusietxe edo Abaetxe bezela ezagutu degun eraikina, Jauntxo eta Abadeen bizileku izandakoa, orain Herriarena, bi Bedaiotarrek kudeatuta.
Zorte on pareja!
zabaldu |
del.icio.us |
Azken bolada honetan, euskarak sarean duen presentziaren inguruan asko hitz egiten da, berrikuntza asko izan dira eta. Duela bi aste, Berria aldizkariak, aldaketa batzuk aurkeztu zituen. Bai paperean eta baita interneten, aldaketa eta berrikuntza horien artean, aipatu beharreko bat Berriketan sare soziala da. Euskarazko sare soziala, informazioaren eta albisteen topagune eta eztabaidagunea da. Irekia da, Berria eta Hitzako kazetariez gain, edozeinek parte hartu dezake, beraz, izena eman besterik ez dugu. Erabiltzaileak osatzen ditu sare honen edukiak.
Beste berrikuntza bat Umap.eu da, Codesyntax enpresa eibartarrak garatutakoa. Kasu honetan, Twitter sare sozialeko euskarazko mezuak jaso eta batu egiten ditu webgune batean. Hau da, Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea izango litzateke (katalanezko bertsioa, katalanez dauden mezuak biltzen dituena, ere jada martxan dago). Etorkizunean hizkuntza gehiagotara zabaltzeko asmoa dutela iragarri dute.
Aipamenekin segituz, ezin ahaztu Maite Goñik sortutako “Gaurko Hitza”, hil honetan 2 urte bete ditu. 2 urtez, egunero egunero, inoiz kalerik egin gabe, hitz bat aurkeztu eta bere esanahia zein den azaldu digu Maitek. Bigarren urtebetetze hau ospatzeko, Maitek berak proposatuta, hainbat lagunek hitz bat aukeratu, eta bere esanahiarekin bideo bat grabatu eta Youtubera (http://www.youtube.com/user/gaurkohitza) igo dute, 50 bideo baino gehiago daude dagoeneko.
Urtemugak aipatu ditugunez, irratia.com ere aipatu behar, izan ere azaroaren lehenean, 10 urte bete dira Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak lehenengo saio egin zutenetik. Internet bidez zuzenean eta euskaraz emititzen zuen lehengo irratia izan zen, muga geografikoak gainditu eta mundu osoan entzun ahal den euskarazko irratia. Irrati ireki eta parte hartzailea gainera.
Askoz ekimen eta proiektu gehiago daude euskaraz, baino ezin ba denak hemen sartu… (jarraituko du).
Euskara, sarea, teknologia berriak, komunikazioa, horiek denak eta gehiago hizpide izango ditugu gaur, azaroak 19, Txintxarrisferako kideak. Izan ere, gu ere ospakizunetan gaude. Txintxarrisferako 4, ardiki jatea ospatuko dugu Ugarten, urtero legez. Alegi eta inguruko herrietako blogari eta “sare”zaleak bertan elkartuko gara. Sarean euskaraz, lokalki pentsatuz eta globalki nola eragin eztabaidatuz.
Sarea ere euskaraz josi daiteke.
zabaldu |
del.icio.us | “Kalifornia aldean lau mille ardikin” aspaldian “ibilia” Pottoka, Pantxo Etxebere, berriro ere errepidean degu. Baztango Amaiur herriko musikari-artzaia berriro entzuteko aukera degu, nik azkena Alegiko Gaztetxean ikusi nuen, “Balerdi-Balerdi” taldearekin batera… pentsa noizko kontuak…
Andoni Tolosak, “Morau” eo “Talo” bezela ere ezaguna , Hernanin La Bodega tabernan emandako kontzertuaren bideoa eskegi du ta nik hona ekarri. “Ameriketara joan ginen paradisuen bile, ta eguzki bero bar bertzerik ez ginuen aurkitu…”
zabaldu |
del.icio.us | Bloglines-en itxiera iragarri zuten, Ask.com-ekoek zerbitzuarekin ez zutela jarraitu behar eta. Lagun batek ea zer aukera zeuden galdetu zidan, eta post-a prestatu baino lehenago, non irakurri det MerchantCricle-k bere gain hartu eta RSS zerbitzuarekin aurrera jarraituko duela, beraz, zuk ni bezela Bloglines erabiltzailea bazara… lasai, ez dago zertan beldurtu beharrik.
Ala ere Alesti ez da aukera txarra, gainera euskeraz dago, zuek ikusi!
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)