Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Gar goizean jakin det, ta kasualitatez edo, atzo berarekin gogoratu nintzen. Izan ere tarteka galdetzen zidan ea noiz atera behar genuen liburua… Bedaioko historiaren liburua.
Gizon hizlaria, hizlari ona, memori haundikoa, alaia, oso alaia, karriken hazitakoa, Eletxe baserrian.
Martin Balerdi, Bedaioko historiaren liburua bera, dagoen tokian dagoela, bere kontu, ixtori eta pasarteak atsegin haundiz entzuten jarraituko degu.
zabaldu |
del.icio.us |
Argazkiak lekutzeko eta partekatzeko hainbat toki aurkituko ditugu interneten, hala nola Flickr, Picassa, Panoramio edota Euskal Herrian garatutako Nirudia, Argazkiak.org, azken hau dohainik eta argazki kopuru mugarik gabekoa gainera…
Nahiz eta agian lokalagoa suertatu daitekeen proiektua izan, GureGipuzkoa proiektua aurkeztu nahi nizueke (ezagutzen ez baduzue behintzat), Gipuzkoako ondare grafikoa sarean libre.
GureGipuzkoa (http://www.guregipuzkoa.net) argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta bultzaturikoa. Iaz jarri zuten martxan, hasiera batean, Indalecio Ojanguren eta Sigfrido Koch-en bildumak publikoaren eskura jarri ziren, aldi berean erabiltzaile orok bere edukiak webgunean partekatzeko aukera zuen.
Urtebete geroago, Juan San Martin eta Jesus Elosegi-ren bildumak gehitu dituzte, Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinaturiko elkarlan hitzarmen bati esker. Bertan aurki dezakegu, Kutxako Fototeka, 1.300.000 argazkiz osatua. Hauen artean, Marin Funtsa, Foto Marin-en bilduma eta Car Funtsa, Foto Car-en bildumak aurkituko ditugu. Argazki ikusgarriak topatzeko aukera ederra dago, Agirre Lehendakaria Atotxan 1933, urtean, Tolosako Iñauteriak 1927. urtean, Eibarko mendizale talde bat Balerdi mendiaren tontorrean 1960. urtean…
Bilduma hauekin batera, edozein erabiltzaile igotako argazkiak ere topatuko ditugu. Honela, GureGipuzkoa-ko argazkiek bi jatorri nagusi dituzte, alde batetik Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen dituen argazki edo bildumak eta bestetik erabiltzaile partikularrek beraien kontuetan erakusten dituzten argazkiak. Gipuzkoako iragana eta oraina irudien bidez uztartuz.
Alde teknikoan ere, argazkien eskuragarritasuna errazteko hainbat tresna garatu dituzte. Ikusienak, bisitatuenak, … tag edo etiketen bidez ere topatu ahal ditugu guk nahi ditugun argazkiak. Eta baita, oso praktikoa den geokokapenaren bitartez. Argazkiak igotzerakoan, kokapen geografiko bat gehitzeko aukera dugu, hau da, argazkia ateratako tokiaren informazioa gehituko diogu. Honela mapan bilaketa bat egin nahi dugunean, mapan bertan gerturatzen goazen heinean, inguru horretan ateratako argazkien zerrenda izango dugu ikusgai. Zenbat eta gehiago gerturatu mapan, orduan eta bilaketa zehatzagoa izango da.
Argazkien lizentziak Creative Commons lizentziapean daude, edozeinek erabili ahal ditu, beti ere jatorria aitortuz, partekatuz.
Gipuzkoako historia eta oraina ezagutzeko modu bat gehiago, Joxe Migel Barandiaranek esan zuen moduan: Herritik jasoa herriari itzuli.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)