Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Asteburu honetan ospatuko da Bedaioko zaldi raid-a, irailak 26 igandea, goizeko 9:30 eta 10:00 bitartean, beraz, albaitari kontrola pasatu ahal izateko ordu erdi bat lehenago egotea izango litzateke egokiena, 9:00ak aldera, alegia.
Zaldi lasterketa hau ez du federazioak antolatzen, baina baldintza minimo batzuk eskatzen dituzte antolatzaileek, hala nola zaldunak kaskoa eraman dezala, zaldiaren identifikazio liburua izatea (diputazioko liburu berdea), txertaketak eguneratuta edukitzea eta nola ez zaldia osasuntsu egotea.
Lasterketaren ondoren, bazkari herrikoia egingo da, hori dela eta, lasterketa baino egun batzuk lehenago deitzea eskatzen dute antolatzaileek, bazkarira gelditu nahi dutenak izena emateko eta zenbat lagun etorriko diren jakiteko. Horretarako, raid-a baino 2 egun lehenago telefono zenbaki honetara deitzea gomendatzen dute: 943650234
Bazkariaren prezioa: 20€
Izen ematea: raid@bedaio.com
Datuak:
* Kilometroak denera: 30.4
* Bi fase. Fase bakoitzak: 15.2 Km
* Ura: karteletan adieraziko da.
* Seinaleak: zintak
* Gehienezko abiadura: 12 Km/h
* Gutxienezko abiadura: 6 Km/h
* Errekuperatzeko denbora: 30 minutu
* Atsedena: 30 minutu
* Gehienezko bihotz taupadak: 56 ppm
* Kanporatzeko arrazoiak:* Zaldia herren egotea
* Gehienezko edo / eta gutxienezko denbora ez errespetatzea
* 56 taupada baino gehiago izatea 30 minutu ondoren
* Azkeneko helmuga zaldi gainean ez pasatzea* Erreinspekzioa: helmugatik vet-gatera sartzeko momentuan 20-30 minutu behar duen edozein zaldik, derrigorrez pasa beharko du erreinspekzioa berriro lasterketara bueltatu baino 10 minutu lehenago, zela eta burukorik gabe
* Perratzailea: Aitor 610633893
Info gehiago hemen.
zabaldu |
del.icio.us | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2010/09/24/bedaioko-3-zaldi-raid-a/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
E-posta ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> , 'Smart' Smileys.
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)