Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Asteburu honetan ospatuko da Bedaioko zaldi raid-a, irailak 26 igandea, goizeko 9:30 eta 10:00 bitartean, beraz, albaitari kontrola pasatu ahal izateko ordu erdi bat lehenago egotea izango litzateke egokiena, 9:00ak aldera, alegia.
Zaldi lasterketa hau ez du federazioak antolatzen, baina baldintza minimo batzuk eskatzen dituzte antolatzaileek, hala nola zaldunak kaskoa eraman dezala, zaldiaren identifikazio liburua izatea (diputazioko liburu berdea), txertaketak eguneratuta edukitzea eta nola ez zaldia osasuntsu egotea.
Lasterketaren ondoren, bazkari herrikoia egingo da, hori dela eta, lasterketa baino egun batzuk lehenago deitzea eskatzen dute antolatzaileek, bazkarira gelditu nahi dutenak izena emateko eta zenbat lagun etorriko diren jakiteko. Horretarako, raid-a baino 2 egun lehenago telefono zenbaki honetara deitzea gomendatzen dute: 943650234
Bazkariaren prezioa: 20€
Izen ematea: raid@bedaio.com
Datuak:
* Kilometroak denera: 30.4
* Bi fase. Fase bakoitzak: 15.2 Km
* Ura: karteletan adieraziko da.
* Seinaleak: zintak
* Gehienezko abiadura: 12 Km/h
* Gutxienezko abiadura: 6 Km/h
* Errekuperatzeko denbora: 30 minutu
* Atsedena: 30 minutu
* Gehienezko bihotz taupadak: 56 ppm
* Kanporatzeko arrazoiak:* Zaldia herren egotea
* Gehienezko edo / eta gutxienezko denbora ez errespetatzea
* 56 taupada baino gehiago izatea 30 minutu ondoren
* Azkeneko helmuga zaldi gainean ez pasatzea* Erreinspekzioa: helmugatik vet-gatera sartzeko momentuan 20-30 minutu behar duen edozein zaldik, derrigorrez pasa beharko du erreinspekzioa berriro lasterketara bueltatu baino 10 minutu lehenago, zela eta burukorik gabe
* Perratzailea: Aitor 610633893
Info gehiago hemen.
zabaldu |
del.icio.us | Igande honetan, irailak 12, eguerdiko 13:00etan ospatuko da Bedaioko 21. igoera. Ugartetik Bedaiorako igoeran, iaz, Angel Mari Acedok errekor berria ezarri zuen, 14 minutu eta 41 segundutan.
Federatu gabekoentzat da, eta partehartzaile guztientzat zeozer izaten da.
zabaldu |
del.icio.us | Aurten ere hemen dira herriko festak, irailak 8 eta 10, 11 eta 12 bitartean.
Ikusi egitaraua.
EGITARAUA:
![]()
* Irailak 8, asteazkena:
o Suziriak eta Kanpaiak.
o 12:00etan: Nagusietxe jatetxe tabernaren irekiera. Mañukorta eta Zeberio bertsolariak eta Laja eta Landakanda arituko dira soinua jotzen.
o 14:00etan: Jubilatuen omenez bazkaria, ondoren bertsolari eta trikitilariak arituko direlarik.
o 17:00etan: Pilota partidua, Bedaioko eta Alegiko pilotari gazteen artean.
o 19:00etan: Toka txapalketa.
o 21:00etan: Afari herrikoia.
* Irailak 10, ostirala:
o 20:00etan: Zahagi Ardoa, elkartearen eskutik.
o 23:00etan: Elustondo anai arrebekin erromeria.
o Goizaldera: Eta indarrak hartzeko, baratxuri zopa eta txokolatea.
* Irailak 11, larunbata:
o 14:00etan: Ume jolasak, jokoak, buruhandiak eta txokolatada.
o Ondoren: Ipuin kontalaria.
o 21:00etan: Herri afaria.
o 23:00etan: Erromeria, Ansorregi eta Larrañaga eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
o Goizaldera: Baratxuri zopa eta txokolatea banatuko dira.
* Irailak 12, igandea:
o Eguardian: Hamaiketakoa.
o 13:00etan: 21. Bedaioko txirrindulari igoera.
o 16:00etan: Herri kirol jaialdia.
+ Harria jasotzen: Aimar Irigoien.
+ Aizkoran: Larretxea eta Nazabal.
o Ondoren: Bedaiotarren eskutik INGURUTXOA dantza.
o Tartean: Xanti eta Katxo trikitilariak.
o 21:00etan: Afaria, Mondejuak eta ardi gisatua.
o 24:00etan: Suziria botako dute, Bedaioko festei amaiera emateko.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)