Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Bihar, ekainak 29, #grebaorokorra egiteko deialdia luzatu dute hainbat sindikatuk.
Grebaren jarraipen berezia egingo dute hainbat hacktibistak, eta sarean jarraitu ahal izango degu.
Telebista-gizarte eredu berrien adibide bat gehio!
Sentitu, pentsatu eta ekin!
zabaldu |
del.icio.us |
Ikus-entzunekoen munduan aldaketa handiak ematen ari dira. LTDak (lurreko telebista digitalak) bazirudien iraultza ekarriko zuela telebistaren mundura, baina ez da horrela izan. Momentuz aldaketa teknikoa besterik ez du ekarri. Sarean ordea aldaketak ematen ari dira, eta hauek bultzatu beharko lukete telebista kateek formula berritzailegoetara jauzi egitera. Gaur egun daukagun telebista zaharkitua dago.
Bestalde, edozein momentu eta edozein tokitan, oso baliabide gutxirekin eta irudimen askorekin, edozeinek informazioa bildu, sortu eta zabaldu dezake sarean barna.
Sarean lan txukunak eta interesgarriak aurkituko ditugu, adibide gisa, duela hilabete pare bat edo, albistegi moduan sortutakoa. Internet eta teknologia berrien albistegia. Albisteak 2.0 telebista saioa. http://albisteak.euskalherrian.info helbidean topatuko duzu. Saio motxak dira, 10 minutu ingurukoak, astean behin sareratzen direnak, baino saio interesgarriak benetan. Euskal komunitatean sortu eta garatzen diren proiektuak hartzen dituzte gaitzat, eta sareko eztabaiden hariak oinarri, sorkuntzari boza ematea dute helburua. Telebista partehartzailea izan nahi du. Ikusleak mandoa utzi eta bertan parte hartzera bultzatu nahi duena. Albisteak 2.0, Hamaika Telebistaren egoitzan grabatzen dituzte saioak.
Hamaika Telebista, LTD eta internetez bidez emititzen du, euskaraz. Hainbat enpresak sustaturiko egitasmoa da Hamaika Telebista. EKHE (GARA eta “Le Journal”), CMN TV, EKT, Euskaltel, Elkar eta Bainet TV, eta Euskal Herriko tokiko hainbat telebistarekin sare bat osatzen du. Sare horretan dira Goiena (Arrasate), Goierri (Beasain), Erlo (Zarautz), 28 kanala (Tolosa) eta Oizmendi (Gernika), baino sarera hedabide gehiago batuko dira laster. Proiektu sendoa bilakatzen ari da. Bilbo inguruan sortu zen, baino Euskal Herri guztira zabaltzen ari dena http://www.hamaikabilbo.tv/
Estudioetatik kanpo ere, edozeinek baliabide gutxiekin ere emititu dezake, eta zuzenean gainera. Zuzenean emititzeko aukera ematen duten hainbat gune daude, Livestream (www.livestream.com) eta Ustream (www.ustream.tv) dira ezagunenetakoak. Bertan erabiltzaile bezela izena eman eta gero, kamera eta internetera konexioa duen ordenagailu bat izan ez gero, zuzenean emititzeko moduan izango gara. Irudi horiek zure web edo blogean txertatu ditzakezu gainera.
Sakeleko telefonoarekin ere emititu dezakegu, horretarako, qik.com helbidetik aplikazio bat deskargatu zure sakeleko telefonora eta listo! Zuzeneko irudiak emititzeko prest egongo gara.
zabaldu |
del.icio.us | Aurtengo edizioan berrikuntza bat gehitu dute Bedaiotarrek. Mendi martxa eta BTT hutsez aparte, nahi duenak biak baturik mendi duatloia egiteko aukera izango du. Honela Duatloia egiteko asmoa azaltzen dutenek (8:30etan bizikletaz abiatuko dira, lehenengo kontrol gunean bizikleta utzi eta igoera bertikalari ekingo diote Artubi mendira, jetsiera azkarra egin ondoren, bizikleta berriro hartu eta markaturiko bidea burutu beharko dute.

Aurreko urteetan bezala goizeko 7:30etan abiatuko dira Bedaioko Frontoitik 6 -7 ordu bitarteko martxa hau burutzeko. Mendi martxa honek oso bide desberdinak jorratzen ditu. Frontoitik (389m) abiaturik segituan Aralar Parkean sartzen gara, Amezketa aldera jotzen dute mendizaleek eta Larrondo (720m) aldera abiatu, handik Tolosako mendirik gailurrena den Artubi (1244m)mendira igoaz. Mallo Zaharra (Balerdi) ondoan izanik.
Artubitik behera eginez gero esan daiteke mendi martxaren zatirik fuertena pasa dugula baina oraindik bada zer ikusi eta disfrutau noski.
Urdilleko lepora (717m)jeitsiko gara Larrrondtik bueltan berriro. Urdilleko lepoa Gipuzkoa eta Nafarroa muga dugu eta Azkarate herrira jeitsiko gara (449m).
Hemen bigarren zati batean sartuko gara mendia alde batera utzirik pagadi sakonetan sartuz, eta zuhaitzek utzitako argiuneak aprobetxatuz igotako Artubi mendiaren beste ikuspegi bat izango delarik.
Txirrindulariek ibilbide paretsutik joaten dira, noski ezin dute Artubi mendira bizikletan igo. Aurten agian izango da norbait , bizikletan ez, korrika edo oinez igoko denik, nahi duenak Mendi Duathloia egin dezake, hau da, lehenik bizkletan hasi, Larrondotik Artubira eta buelta oinez edo korrika egin eta ondoren bizikleta harturik gainontzeko bidea burutu. Lehenengo urtea izanik ez dago denbora markarik baina antolatzaileek diotenez zaila izango dute 3 ordutik jeistea.
Azken edizioan txirrindularien bidea murrizturik suertatu bazen ere, aurten luzeagoa izango da. .
Bedaio ezagutzeko asmotan antolatu zuten Mendi eta BTT martxa hau, iraileko zaldi raidarekin batera inguruaz ikasi eta gozatzeko modu desberdinak daudela erakutsiaz.
Bedaioko Mendi martxa honetan hainbat laguntzaile hartzen dute parte, dirurik ez baina mota desberdinetako materialak biltzen saiatzen dira gero denen artean zozketa egiteko asmoz. Agian goiz pasa polit bat egin ondoren mendiko bota, bizikleta maillota edo Bedaio bertako gazta batekin etxera bueltatzeko aukera izango da.
Izen ematea egunean bertan egin badaiteke ere komeni da aurretik egitea, zenbait bide dago izena emateko. Internetez hemen. E-postaz mendimartxa[abildua]bedaio.com edo 620199166 telefonoan.
Izen ematea 10euro (goizeko kafea, bukaerako pintxoak eta zozketa barne).
Mendizaleen irteera goizeko 7:30etan Bedaioko frontoitik eta txirrindularia eta duatloian parte hartu beharrekoak goizeko 8:30etan irtengo dira.
Artubi Kultur elkartekoek Mendi egun honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta animo natura eta kirola atsegin duzuen guztiei!!!!.
zabaldu |
del.icio.us | Ostiral honetan, Alegin, 3. urtez jarraian, Blogs&beers-a ospatuko da. Blogak, zerberzak, hizpide. Blogaria, blog irakurlea izan edo tekonologia berriak edota zerbezak gustoko badituzu, azaldu!
Hitzordua: Ekainak 11, ostirala.
Lekua: Tontokalen (Alegi)
Ordua: 7.30etan
Apuntatzeko azken eguna, osteguna 10, atsaldeko 8etan…
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a | Erabiltzailea: bedaio3000
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)