Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Igande honetan, Ekainak 6, Zizurkilgo Aundinibar baserriko belardian egingo diote omenaldia.
Jose Mari Zulaika, Paskualtxo, Zarautzen jaio bazen ere, Bedaioko Eletxeko Pakita Balerdirekin ezkondu eta Bedaiora etorri zen bizitzera.
Herri kirolen munduan 50 urtetik gora eman ditu lanean, lotura estua du herri kirolekin. Lehenik kirolarik bezela: harri-jasotzaile, segalari, idi-apostutan, etab, eta gero maisu bezala, tartean, Erasun-en laguntzaile bezela aritua da Paskualtxo.
Omenaldian ordea, herri kirolez gain, musika ere izango da. Nola ez, trikitixa ere bertan izango da. Dantzarako afizio haundia dute Eletxen. Bertsoek ere tartea izango dute. Beraz, badakizue, ekainak 6 Zizurkilen, goizeko 11.30etatik aurrera:
Harrijasotzaileak.
Perurena aita -semeak, Saralegi, Goenatxo, Zelai, Izeta II, Ostolaza aita-semeak, Landarbide, Gibitegi eta Aimar Irigoien.Aizkolariak.
Nazabal, Larretxea, Olasagasti, Arrospide, Lopez, Otaegi, Arria II, Arria V, Oihan Larretxea, Olano eta Mudertza II.Segalariak.
Lizaso, Mendizabal, Urki, Erasun, Gabirondo eta Garin.Korrikalariak.
Garin anaiak, Eneko Garin, Aimar Agirresarobe, Bixente Artola eta Iruntxinberri.Trontzalariak.
Bi bikote: Aitor Esnaola eta Josune Gorostidi; eta Igor Esnaola eta .Bertso eta trikitixarekin bazkaria, 14:00etan
Bertsolariak.
Jesus Mari Irazu eta Jokin Sorozabal.Trikitilariak.
Epelde eta Iturbide, Astiazaran aita-alabak eta Tapia eta Leturia.
zabaldu |
del.icio.us | Bi albiste, egunkari bat.

“…Orain dela urte asko, bi urteetan jarraian, egun berean, harri jasa handia egin zuen eta landare eta soroetan hondamendi handia izan zen. Horren ondorioz, Bedaioko auzoak erabaki zuen egun hori jai egitea…”
“Eguraldi lagun zutela, asteburu honetan Tolosadelko herrietan antolatutako ekintzak arrakastatsuak suertatu dira. Horien artean, Altzon, Bedaion, Berrobin eta Iruran izandakoak…”
Bi albiste hauen artean astebete baino gutxiago pasa bada ere, alde haundia dago bata irakurri ala bestea ezta?
Semantikaren garrantzia…
zabaldu |
del.icio.us |
Asteburu kulturala allatu da, azken orduko aldaketa batzuekin.
Gaur, larunbata 22, arratsaldeko 6etatik aurrera Juantxo Agirre Mauleon izango degu hizlari, Aralar eta Bedaio izango ditu hizpide. Hasiera batean Asier Izagirre mendizalea bertan izango zela iragarrita bazegoen ere, azken expedizioa bukatu berri duela eta, oraindik Nepal-aldean aurkitzen da. Baino Asier berak Bedaion egon nahi duela adierazi digu eta horretarako dituen baliabide teknikoak probestuz, satelite bidez, elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izango degu. Bedaio Katmandu konexioa.
Ondoren afarie izango degu elkartean, helduek 12 euro eta haurrak 5 euroren trukean.
Igandean berriz, goizeko 11:00-etan: Mendi ibilaldia irteera Artubi elkartetik. Bakoitzak eraman dezala bere jatekoa eta Azkaraten atsedenaldia eginez zerbait jateko aprobetxatuko da.
Arratsaldeko 16:00-etan: haurrentzako MUSIKA TRESNEN LANTEGIA (Sointek taldearen eskutik)
Sointek taldeak sortutako ikuskizuna da, haurrentzako musika hezkuntza arloko profesionalen lankidetza eta aholkularitzarekin. Musika – tresnen forma eta soinua erakusten zaie eta, hori guztia, jolasaren eta parte hartzearen bitartez, haurrek abestu eta dantzatzen dituzten abesti herrikoien laguntzaz.
Beraz, badakizue…
zabaldu |
del.icio.us |
Urte guztian zehar egoten dira ekintzak Bedaion, baino udaberriarekin batera iristen zaigu Asteburu Kulturala, iaz Ludotekaren aitzakian, “famosoak” izan genituen gurean. Aurten ere Asteburu Kulturala doterea dator.
Maiatzak 20, osteguna, Harri jaie egune ospatuko degu, eta asteburu horretan, larunbata maiatzak 22, Asier Izagirre mendizaleak eta Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadi Zientzi Elkartearen kidearen eskutik, Aralar hobeto eta beste modu batean ezagutzen lagunduko digute.
Igandean berriz, mendi martxa herriko txikiekin.
Aukera politte!
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)