Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Atzo goizean korreo bat jaso nuen, pixka bat laburbilduz, bertan, Tolomendiren eskutik, GureGipuzkoan Bedaioko argazki zaharrak igotzeko gonbitea luzatzen zitzaigun. Horretarako, herritarrek argazkiak digitalizatu, zintzilikatu eta argazki horiek kudeatzeko ikastaro ttiki bat antolatzeko aukera ere aurreikusten da.
Duela bost urte hasi giñen argazki zaharrak bildu eta urtero urtero “Bedaioko egutegie” bezela ezagutzen den egutegia argitaratuz, eta Eguberri bezperan, kantari eta dohainik, herritarren artean banatuz. Orain argazki horiek, ala erabakitzen badegu, GureGipuzkoan partekatuko ditugu.
GureGipuzkoa, argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta bultzaturikoa, bertan topatu det argazki hau, 1960. urtean Eibarko mendizale talde batena, Balerdi mendiaren tontorrean ateratakoa.

GureGipuzkoa.net | Balerdi (Aralar). Taldea tontorrean © CC BY-SA: San Martin, Juan
zabaldu |
del.icio.us | Larunbat honetan, martxoak 27, Bedaion, Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoratuko dute, honekin 4. urtea izango da emakumeen afarie ospatzen dela.
Aurreko urteetan sorpresaren bat ere izan dute ta aurten ere izango ote da?
Artubi Elkartean izango da, 8 t’erdik inguruan.
zabaldu |
del.icio.us | Hemen dezue lehengo larunbatean egiñiko elkarrizketaren audioa.
euskaltube.com audioak | Izenburua: A Bildua saioa. Bedaiori buruz | Erabiltzailea: bedaio3000
zabaldu |
del.icio.us | Bihar larunbata, goizeko 9.30etatik aurrera, Xabier Unanuerekin arituko naiz hizketan.
Bedaio eta teknologia berrien inguruan. Teknologia berriek, horrelako herri ttiki batean, komunikaziorako, duten garrantziaz. Hauei esker, inongo injerentziarik gabe, nola, gu geuk gurea konta eta gure egin dezakegun. Gure erara, gure modura.
Bihar gehiago, Euskadi Irratiko “A_Bildua” saioan, 9.30etatik aurrera.
zabaldu |
del.icio.us | Hona hemen aurtengo txiri tour-aren bideoa.
Txiri (pitiflautikos) Tour 2010 from bedaio3000 on Vimeo.
zabaldu |
del.icio.us | Urtero bezela, aurten ere Bedaiora hurbildu dira Amezketako Talai dantzariak. Otsailaren 18n izan ziren eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzakoak bertan izan ziren bideokamararekin, eta Euskaltubera igo dituzte irudiak. Eskerrikasko!
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Talai Dantza | Erabiltzailea: Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza
zabaldu |
del.icio.us | Sargardozaleen komando itinerantea prest dago, 4. urtez jarraian, Bedaio, Amezketa eta Alegiko sagardo probaketa ibiltaria egiteko. Martxoaren 6ean izango da. Aurten hiru sagardogile gehiago batu dira, bata Bedaioko Larrañetakoak eta bestea bi Alegiko Errotakoak.
Beraz, Bedaion 4, Amezketan 1 eta Alegin 7 kupel dastatzeko aukera izango dute gutxiñetik.
Apertitue ta egarrie ikitzeko… to iazko irudiak!
zabaldu |
del.icio.us |
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Argi indarra sortzeko tramankuloa | Erabiltzailea: bedaio3000
Lanbat atsaldeko 5.3oetatik, jai illuntzeko 8.30ak harte. Montxo Armendarizen filmean ez bezela, hemen, Bedaion 27 ordu egon gara asteburuan argirik gabe.
Ala ere, Eletxe baserrian, Josebak eta badute argindarra sortzeko tramankulo bat. Ez da generadore arrunta, traktoreari eransten zain generadore bat da. (220/330 V—-> 66/38 A)
Honi esker, larunbatean Elkartean barrikotea inongo arazorik gabe ospatu zen, Illorretako Karlosek igande goziean ardiak jetzi zituen, eta guk igande atsaldeko pelota partidua ikusteko aukera izan genuen.
Bitxia tramankulua, norberak energia kudeatu dezakela garbi erakusten duena, energia deszentralizatu eta bakoitzak berea sortuz, haize, ur edo kasu honetan bezela, gasoilarekin traktorearen bidez energia sortu eta hau etxeko sarean isuriz. (Konmutadore baten bidez, zein argi indarra nahi dezun aukeratzen dezu, sarekoa ala norberak sortutakoa).
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)