Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Gar arratsaldean, Euskadi Irratiko, Mezulari saioan parte hartu degu, alde batetik Patxi Gaztelumendi, Larrabetzuko blog komuntiatearen gañean hizketan, eta bestetik neoni haritu naiz Bedaiori buruz.
Egie esan, nahiko motza geratu da elkarrizketa, aipatu gabe gelditu dira, wikian martxan jarritako auzolan digitalak adibidez. Bedaioko bideak, musikariak, Ahotsak.com-ekoekin elkarlana Bedaio kontu-kontari, Bedaioko mapa librea …
eta bai Jaime, Bedaiok Udalik ez izan arren Herri bat da!
Iñigo Balerdi, txintxarrisferako kidea, argi ibili eta saioa grabatu du, hemen dezue entzungai.
(Por zierto Bedaion Ordizin baño kobertura hobea ote dago)
zabaldu |
del.icio.us | Duela bi hilabete inguru, Aranzadi Elkartekoak, Jazku Goiko baserriaren inguruan, Musulmanen garaiko aztarnak izan litekeen aztarnategi batekin egin zuten topo. Orduan garbi ikusten ez bazuten ere, azken azterketek garbi utzi dute.
موسى بن موسى Musa ibn Musa-rena izan daitekeen eskuzko idatzi bat ere agertu bait da. Honek, IX. mendean Bedaio inguruan, musulmanen asentamendu bat egon litekeela pentsarazi diete Aranzadikoei, edota Musa ibn Musa eta bere sendiak, Jazku inguruan aldi batzuk igarotzeko tokia izatea.
Aranzadiko webgunean ikusi daitekeenez, inguruko mapa moduko idatzi bat ere azaldu da, eta honek, arabierak inguruko toponimian izan duen eragina erakutsiko luke.

ال ساارات (Al saarat) Al zaharat: egun Altzarte baserria.
ال بانو تيبي (Al banu tibi) Al banu tebi: Artubi mendia.
ال اِريدي (Al iridi) Al eredi—>B’al eredi: Balerdi mendia.
بيس ساارات (Bis saarat) Biz zaharat—>Bizkarate: Bizkate.
Al’zo (Altzo), Al egeria (Alegria), Al dabba (Aldaba), Ad messquita (Amezketa), ….
Orain, Banu Qasien boterea Iruñean frankoen aldeko alderdi batek ordezkatua zuenean eta bertoko nafar oligarka nagusiak garaituak izan zirenean, Eneko Aritza, eta Musa ibn Musa Iruña baserriaren inguruan egonaldiren bat egin ote zuten ari dira ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartekoak, Iruñea izena, Eneko Aritzak zuen herri miña gainditzeko jarri ote zion?
zabaldu |
del.icio.us |
Software askea edo librea, eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea (programa) da. Internet bidez dohain edo beste bide batzuetatik banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Jende askok pentsa lezake programa guztiak direla dohainekoak, kopiatu eta kitto! baino programa bakoitzak bere lizentzia du, eta lizentzia hori erabiltzeagatik ordaindu egiten da eta programa horien gainean ezin da aldaketarik egin.
Microsoften Windows Vista sistema eragilearen azken porrota eta gero etorri zaigu Windows 7. Eta aldi berean, inongo boom mediatiko-propagandistikorik gabe eskuratu degu Ubuntu 9.10 (http://ubuntu.org) sistema eragile askearen azken bertsioa. Bertsio azkarra, seguroa, askea, dohakoa eta euskarazko bertsioan instalatu dezakeguna.
Ubuntu ia edozeinek instalatu dezake bere ordenagailuan. Sistema eragile oso konpletoa da, eta edozein erabiltzaileek behar dituen oinarrizko programak ekartzen ditu. Testu editorea, irudiak, audioa, bideoak lantzeko tresnak, berehalako mezularitza aplikazioak, nabigatzailea eta posta elektronikoa… dena aske, dohain, euskaraz… Zer gehiago eska daiteke?
Ubuntu deskargatu CD batera, eta aukera ematen du ordenagailuan inongo aldaketarik egin gabe sistema eragile hau probatzeko. Ordenagailua pizterakoan CDa sartu eta bertatik abiaraziko da, horrela Ubuntu probatzeko aukera izango duzu, eta aurrerago instalatu nahi izan ezkero berak gidatuko zaitu (dituzun artxiboen segurtasun kopia bat egin badaezpadaere…)
Ala ere, zaila da Windowsekin hazi eta hezi garenean, bat batean software askera jauzi egitea. Pixkanaka hasteko, baditugu Windows sistema eragilean instalatu ditzakegun hainbat software askeko programa. Adibidez, Open office (Microsoft Ofice-ren baliokidea) ofimatika paketea, Mozilla Firefox (Internet Explorer-ren baliokidea) nabigatzailea, Gimp (Photoshop) irudi editorea, Tux paint (Paint) umeek marrazkiak egiteko programa, Thunderbird (Outlook Express) korreo aplikazioa, etab luze luze bat.
Denak, edo ia gehienak euskaraz daude, software askearen inguruan murgiltzen diren pertsona, kolektibo, talde, enpresa etab.ek elkarlanean, musutruk, euskeratzeko ardura eta konpromezua hartu dutelako. Filosofia honek, elkarlanak eta jendearen konpromezuak, euskerazko eta kalitatezko software bat bermatzen du.
Horretan dihardute, besteak beste, Librezale.org-ko kideak (http://www.librezale.org), euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia.
Jadanik gure herrietako kaleak argiz eta apaingarriz beteak ditugu, eguberriak gainean ditugun seinale, ez galdu aukera eta eskatu Olentzerori software askea.

zabaldu |
del.icio.us | Iepaa ai!
Duela hiru urte idatzi nuen lehenengo post hura. Zeñek esan behar zidan neri blog honek, hiru urteren bueltan 180 post eta 176 iruzkin izango zituela, eta hare gehiago, bizirik egongo zela.
Ba hemen gaude, indartsu, gogotsu, ikasteko irrikaz. Bedaiok munduan bere tokia egiten ari delakoan nago. Gauz asko etorri dira blog honen ondotik, webgunea, wikia, giza sarea, Ahotsak.com-ekoekin elkarlana, Bedaioko mapa librea,… ta auskalo zer izango den hurrena.
Bueno ba autobonbo pixkat egin eta gero, bideotxo hau ekarri nahi det hona. Bedaioko lurrak landuz Bedaioko historia egin duten guztiei eskeñiz.
Urte berri On! Urte zahar Off!
Antzeko bideo gehiago Bedaio(e)n
zabaldu |
del.icio.us | Twitterren bidez izan det honen berri, Sustaturen geografia atalean Bedaioko mapa librea erabili dute irudi gisa. Eskerrik asko @sustatu, @mkerejeta, @auggie_tolosa
zabaldu |
del.icio.us | Aurreko asteburuan ETBren Teknoflash atalean OpenStreetMap izan zuten hizpide, egindako eta datozen mapa-jaiak, erabiltzaileak eta abar. Herri eta hirien mapa libreen eskeintza gero eta haundiagoa da, eta azken nobedadeak, bideoan aipatzen ditu, Arrasate, Alegia, Altzo ta Bedaio .
zabaldu |
del.icio.us | Laster uretebete beteko da Bedaioko giza sarea martxan jarri genuenetik. Agian, ez du beste sare batzuek duten mugumendua, baino horrelako herri ttiki batek mundu globalizatuan bere espazioa bilatu du. Giza sareak, munduari eman eta mundutik hartu egiten du, eta horren adibide, bi kide hauek. Carlos Zubillaga (Florida EEBB)eta Carmen Salasamendi (Estocolmo-Suedia). Carlos-ek giza sarean zintzilikatutako argazki bat ekarri nahi det honera.
Copia del registro de San Bartolome, Amezketa, con el nombre del caserio y niños que fueron sujetos a la ceremonia de Confirmacion, alrededor de 1770. No puedo descifrar el nombre de este caserio; “Bedaio Licearmea”? Yo soy aficionado a la genealogia y tengo una gran cantidad de registros de los Zubillaga de Bedaio/Amezketa desde que comenzaron los registros sacramentales en 1540. Lamento mi debilidad para entender Euskera pero nuestra estancia en Argentina se llamaba Gure Kabia. Gracias por cualquier ayuda.
Carlos A Zubillaga
Bedaio Licearmea hori zer ote da? Bedaio barrenea agian?…Argituko al degu?
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)