Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Azaroaren 15ean, goizeko 11etan degu hitzordue. Nagusietxean hasiko ditugu grabaketak.
Uda aurretik jarri giñen harremanetan Ahotsak, Balerditik bloga eta Artubi Elkartea, eta uda pasa ondorenen gaia berriro eutsi eta dagoeneko lanean hasteko moduan gera. Larrañetako Maria eta Eletxeko Martiñen bideoekin hasitako lanari, orain kalitate eta profesionaltasun ikutu bat emango diogu, izan ere Ahotsak-eko lagunak hortan badute eskarmentu haundie, ikusi Ahaotsakekoek orainarte egindako lanen datuak: Herriak, 92; hizlariak: 1475; zintak: 1914; pasarteak: 14088; transkribatutakoak: 3322; audioak: 1589; bideoak: 2038. Zorionak eta eskerrikasko!
Bedaio Kontu Kontari, proiektu honen helburuak bi dira, batetik Bedaioko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; eta bestetik adiñekoen euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea. Beraz, badakizue, Bedaioko garai bateko kontuak jakin eta kontatzeko gogoa duen norbait ezagutu ezkero azaldu!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/11/05/ahotsak-artubi-elkartea-eta-balerditik-bloga-elkarlanean/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(138)
(34)
(1)
(5)
(31)
(4)
(41)
(7)
(7)
(3)
(24)
(5)
(3)
uberVU - social comments(e)k zera dio:
Social comments and analytics for this post
This post was mentioned on Twitter by bedaio3000: Ahotsak, Artubi Elkartea eta Balerditik bloga elkarlanean: Azaroaren 15ean, goizeko 11etan degu hitzordue. Nag.. http://bit.ly/sFd9B