Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Creative Search bilatzailearen berri heranegun izan nuen Zabaldun irakurri nuen eta segituan probatu nuen. Lehenengo bilaketa, nola ez, “Bedaio”, ta hara nere sorpresa: Google blogs bilatzailean blog hau ez da agertzen ;-(

Bromak aparte, oso interesgarrie iruditu zait bilatzalle berri hau, bilaketa bakarrarekin Wikipediako sarrerak, Google eta Flickreko irudiak, Youtubeko bideoak, Google blogs, news eta webgunea, iTuneseko abestiak… dena orri berdiñean.
Porzierto, Frantzesesko Wikipedian, Amezketa sarreran “à l’ouest avec le petit village de Bedaio ” irukurri daiteke, jejej.
zabaldu |
del.icio.us |
Atzean geratu dira internet informazio iturri edota denborapasa bezala erabiltzeko garaiak. Agur esan diogu ikusle hutsa izateari. Denborapasa eta informazio iturria izateaz gain, komunikaziorako tresna ere bada internet. Pertsonen arteko komunikazioa gauzatu eta bermatzen duen tresna. Erabiltzaileok edukiak sor ditzakegu, eta edukiak partekatzeko teknologiak ere sortu dira (blogak, sare sozialak, argazki-bideo partekatzeko guneak…). Erabiltzaileok hitza dugu. Internet, informazio eta ezagutza kolektiboaren espazioa izatera pasatu da. Lehen hartu egiten genuen, orain hartu eta eman egin dezakegu.
Gaur estreinatzen dugun Zintzilik atal hau ere, komunikaziorako tresna bat izatea espero dut, atal parte-hartzailea (horrela nahi nuke behintzat), horretarako nere blogera (balerditik.blogsome.com) egindako ekarpenak, iritziak, kriktikak, etab.ek neurri batean gidatuko dute atal berri hau. Atal kolaboratibo bat izango da. Bertan, internet, euskal blogosfera, software librea, sare sozialak, etab izango ditugu mintzagai.
Baino, zer da blog bat, zer da euskal blogosfera?
Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da, debaldekoa izaten da. Blogariak mezuak, egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Irakurleak ere, iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badu.
Gaur egun, blog bat euskeraz sortzeko hainbat plataforma ditugu, blogari.net, blogak.com, nireblog.com, mundua.com,… Ala ere, erderaz dauden blogak, norberak euskera ditzake. Erderaz ere hainbat plataforma ditugu, blogspot.com, wordpress.com, blogsome.com, blogia.com, blogger.com, etb.
Blogen harira, eskualdeko blog bat aipatu nahi nuke, Ibarrako Udal Liburutegiaren bloga, ibarrakoliburutegia.blogspot.com, bertan liburutegiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Ordutegia, agenda, zerbitzuak, etab. Baita gehien mailegatutako liburuak, sinopsiak, nobedadeak, gomendioak, … Interesgarria, Ibarrako liburutegiaren bloga.
Euskal blogosfera berriz, euskaraz idatzitako blogen “unibertsoa” da, 2001ean sortu zen lehengo bloga, Sustatu.com, eta 2007an euskal blogosfera 5,500 blogek osatzen zuten.
Euskal blogosfera, txikia baina oso aktiboa da. Sarea, itsaso haundi bat da, eta euskaldunok puntu txiki bat gara bertan, eta munduak puntu txiki hori ikus dezan sortu zen, puntueus.org ekimena. Katalunian .CAT domeinuarekin bezela Euskal Herrian .EUS domeinua lortzearen alde lan egiten du elkarte honek, …”ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .EUS domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu: .EUS domeinuak, Interneteko espazio birtualean, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen baitu. Are gehiago, .EUS domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bihurtzen du Interneten, mundu mailako aitorpena eskainiko baitio eta hura sustatzeko bitarteko eraginkor bihurtuko baita….” dagoeneko 2600 lagunek gure atxekimendua eman diogu ekimen honi, zeren zain zaude?
zabaldu |
del.icio.us | Bihar estrinatzen du Galtzaundik, Zintzilik atal berria. Udako oporretatik bueltan egindako itxura, eduki etab.en aldaketekin batera dator atal berri hau, nik idatziko dut bertan.
Bertan, internet eta tekonologiei buruz arituko naiz.
Blog hontan ere, Zintzilik atala jarrai eta osatzeko tartea izango degu, hemen ere publikatuko bait da, honela iruzkiñak, kriktikak, zorionak, ideiak, etab uzteko moduan izango zarete.
zabaldu |
del.icio.us | OpenStreetMap proiektua aurkeztuko da Alegian azaroaren 20.enean.
Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak nola sor daitezke azalduko digute Tagzaniako lagunek; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa erabilpen librekoa ez denez, ekimen honekin edozein erabiltzailek lagun dezake mapa osatzen eta bere lizentziari esker (CC-SA-BY) berau berrerabili. Dagoeneko herri askotara zabaldu da ekimen hau.
Ekimen interesgarria, dudarik gabe, Bedaion tokien izenak ugariak dira, zergatik ez jaso mapa libre batean? Auzolan digitalak osatzen joateko aproposa.
Ez galdu aukera, etorri ekimen hau ezagutzera. Izena eman.
Ikusi tamainu haundian
zabaldu |
del.icio.us |
Sygic, symbian sistema eragilean, besteak besta, oinarritutako GPS nabigatzaile aplikazio bat da. Aplikazio hau GPS barne antena duten mugikorretan instalatu, eta kotxeek erabiltzen duten bezelako GPS nabigatzaile bat edukiko dugu gure mugikorrean. Aplikazio hau, erosi edota, harrigarria bada ere, interneten aplikazio hau “bakunatuta” aurkitutko dezue.
Nik erostea gomendatzen det, zuek ikusi… dirurik xahutzeko gogorik ez badezue, hona hemen segitu beharreko pausoak:
Zer egin behar da Sygic nere mobilean instalatzeko?
(Nik proba, Nokia 5800 Xpressmusic batean egin dut, honek Symbian sistema eragilea du)
DESKARGATU
1. Lehenik eta behin beharrezkoak diren artxiboak deskargatuko ditugu. Mapa eta radarrak izan ezik, beharrezko guztia artxibo honetan dago.
INSTALATU
1. Deskargatutako artxiboak kopiatu zure mogikorraren memori txartelan (aurretik beste bertsioren bat izan ezkero, ezabatu lehenik).
2. .Sis artxiboa instalatu, exekutatu.
3. Behar dituzun mapak deskargatu, MAPS karpetaren barruan sortu beste karpeta bat, Espainiako mapa jeixten badezu adibidez, ESP karpeta sortu, honela geratuko zaizu MAPS/ESP. Espainiako mapa edota Europakoak eskuratu.
MAPA NOLA AKTIBATU
Sygic-en bertsio hau TRIAL moduan 30 urtez erabil dezakegu, nahikoa ezta?
Honela, programak ze aktibazio mota nahi degun galdetuko digu, MANUAL aukeratuko degu, orduan programak kodigo bat ematen digu eta aktibazio kodigoa eskatuko digu, hau da : TRIALKJPWLWQZ
Hau egin eta gero, aplikazioa TRIAL moduan aktibatuta degu, eta nabigatzailean “trial” hitza aterako zaigu, hau ekiditeko, deskargatu artxibo hau eta, memoria txartela:/Res/Skin karpetan kopiatu, aurretik dagoena ordezkatuz.
Dagoeneko GPS aplikazioa zure mugikorrean erabiltzeko moduan beharko luke.
Sarrianet blogean ikusia.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)