B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bedaiotik Azkaratera
San Fermin eguna gerturatzen ari da, egun haundia izango da Iruñean, baita Azkaraten ere. Bedaio eta Azkaratek nahiz eta elkarrekin muga egin, kotxez joan nahi izan ezkero, 31 km-ko ibilbidea egin behar da. Urtero bezela, Gurdillaundiko langa zabalik izango da, San Fermin egunez, eta kotxez (todoterrenoz hobe!), Azkaratera joateko aukera izango degu, honela 4,7 km besterik egin behar izango ditugu. Oinez egiteko ere ez da aukera txarra.
Egitaraue, Bedaion bezela urteroko antzekoa:
Hamaiketan erromeria herriko plazatik San Fermin ermitaraino eta jarraian meza. Eguerdian, herriko plazan Otsolar taldeko dantzariak. Bakaldu aurretik Zeberio eta Mañukorta bertsolarien saioa plazan. Ondoren Balerdi Elkarteak antolatuta, bertsolari eta trikitilariekin bazkaria. Arratsaldeko 7etan, afizionatu mailako pilota partidua Urmeneta- Insausti. Egun osoan zehar, Laja eta Landakanda trikitilariak.
Baño, Naparron ba al da festik entzierroik bare?
TO ENTZIERROA…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/07/03/san-fermin-eguna-azkaraten/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)