Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Hil honen zehar Bedaiora hurbiltzen den orok, aukera izango du kultura eta herrialde desberdinetako jendea topatzeko eta ezagutzeko, ez harritu jendea ingelesez entzun ezkero. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegian ari dira jo ta ke munduko herrialde desberdinetatik etorritako gazteak. Italia, Belgika, Korea, Turkia, Espainia, Euskalerria, etab. Jo ta fuego ari dira lanean, eta hori begi bistakoa da, bazterrak ederki garbitu dituzte, lana eta bromak uztartuz ematen dute goiza, arratsaldeak inguruko parajeak ezagutzeko probesten dute.
Hona hemen bideotxo hau.
zabaldu |
del.icio.us |
Bedaiotik Azkaratera
San Fermin eguna gerturatzen ari da, egun haundia izango da Iruñean, baita Azkaraten ere. Bedaio eta Azkaratek nahiz eta elkarrekin muga egin, kotxez joan nahi izan ezkero, 31 km-ko ibilbidea egin behar da. Urtero bezela, Gurdillaundiko langa zabalik izango da, San Fermin egunez, eta kotxez (todoterrenoz hobe!), Azkaratera joateko aukera izango degu, honela 4,7 km besterik egin behar izango ditugu. Oinez egiteko ere ez da aukera txarra.
Egitaraue, Bedaion bezela urteroko antzekoa:
Hamaiketan erromeria herriko plazatik San Fermin ermitaraino eta jarraian meza. Eguerdian, herriko plazan Otsolar taldeko dantzariak. Bakaldu aurretik Zeberio eta Mañukorta bertsolarien saioa plazan. Ondoren Balerdi Elkarteak antolatuta, bertsolari eta trikitilariekin bazkaria. Arratsaldeko 7etan, afizionatu mailako pilota partidua Urmeneta- Insausti. Egun osoan zehar, Laja eta Landakanda trikitilariak.
Baño, Naparron ba al da festik entzierroik bare?
TO ENTZIERROA…
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)