Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Eusko Jaurlaritzak, uztailean, Bedaioko garbitokia eta ur-aska errekuperatzea, bai eta bertara iristeko zubia eta bidea ere errekuperatzeko auzolandegi deialdia egin du .
Ba dirudi, iaz idatzitako postak bere fruituak emango dituela, eta auzolandegia aurrera ateratzen bada, Beko Itturie berriro eta inguruak berreskuratuko ditugula.
Hona hemen Martin Balerdiren hitzetan, Beko Itturiaren nondik norakoak, 1930.urte ingurkoa omen.
zabaldu |
del.icio.us | Dakizuenez, duela aste pare bat edo, ludotekaren inaugurazioa zela eta, Iñake Irastorza, JM Goiko, Aimar Irigoien ete Abel Barriolarekin kontu kontari aritzeko aukera izan genuen.
Saio irratiz, Txolarre Irratia, eta telebistaz, Artubi Telebista, jarraitzeko aukera izan genuen, baño seguro batenbatek ezin izan zuela saioa segitu, edota berriro ere pasarte batzuk berriro bizitu nahi dituela.
Ba hementxe dezu aukera, izan ere saio osoa dezu eskuragarri.
Artubi Telebistan saioa atalka ikusi dezakezu.
zabaldu |
del.icio.us | Oso zaila da behor bat erditzen ikustea. Normalean guaez edota, izktuan egiten bai dute. Guk izugarrziko suerte izan genuen, ta gainera, beste lan bat egiteko, kamara soinean genuen. Irudiak zenbait momentutan ez dira oso onak, badakit, momentuko nerbioak. Gainera behorra lasai egotea ezinbestekoa zen, ez genuen enbarazorik egin nahi. Erditzen ikustea harrigarria bada ere, are eta gehiago, jaio eta handik bi ordutara behoka saltoka jolasean ikustea. Ta hau dena Balerdi mendiaren magalean…
zabaldu |
del.icio.us | 
Klikatu irudiaren gainean haundiagoa ikusteko.
Ekainak 14, igandean izango da zita. Oinezkoak goizeko 7.30etan irtengo dira eta bizikletaz egin nahi dutenek, goizeko 8.30etan. Oinezko ibilbidea 6 ordutan egin daiteke, eta bizikletan aldiz 3-4 ordutan. Aurten ze aitzeki jarri behar det? Aspaldian sasoi gutxikin egon arren…
ARAUAK:
* Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
* Izen ematea Ekainaren 14an irteera baino ordu erdi lehenago.
* Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
* Kontrol txartela 10 € truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
* Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
* Zakarrak kontrol guneetan bota.
* Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
* Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
* Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.
Beraz, herria ezagutu eta naturaz eta paraje ederrez gozatu nahi duenak, ekainaren 14an du zita, izena hemen eman dezakezu.
zabaldu |
del.icio.us | 
Larunbatean estreinikoz, Tele Artubbik, (dagoeneko izena aldatu badiote ere… Artubi Telebista aurrerantzean) bere zuzeneko lehenengo saioa egin zuen. Irudiak ondo ailegatu ziren, baño audioa nonbait saturatuegie ailatzen zen, beraz batek baño gehiagok ezpainak irakurtzen saio politte egingo zuen.
Bai, bai, batek baño gehiagok, zeren momentu batean 6 lagun zeuden batera Artubi Telebista ikusten, eta 4 ikusleren media izan genuen saio osoan. Tarte horretan, Bedaioko giza serara partaide berri bat gehitu zen. Horregatik ,merezi izan zuela esan dezakegu. Gustora geratu giñen, bai hoixe.
Hemendik, hau posible izatea lagundu duten guztiei nere esker beroena, Oskar, Iñigo eta bere portatilleari, Julen, Ana eta bere pazientziari, Txolarrekoei, eta zuri. Ta nola ez, lau protagonistei! Eskerrik asko!
Umorez beteriko saioa izan zen, ondo pasa genuen gerturatu giñen guztiok, 2 ordu pasatako saioa izan bazen ere.
Aimar, Herri txiki honetan bataiatu zen harrijasotzaile bezela, lau urtekin egin zuen bere lehenengo exibibizioa, Barriolak, ez zen inoiz heldu Bedaiora baño harritute geratu zen. Iñakek lehendik ere ezaugtzen zuen bedaio eta Goikok Donostia eta Bedaioren artean aukeratu behar eta Bedaio aukeratu zuen…

Zuzenean segitzeko aukera izan ez zenuteneontzat bideotxo hau, Artubi telebistan gehiago izango dituzue, pixkanaka gehitzen jaongo naiz:
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)