B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
OSTIRALA 29
Arratsaldeko 19etan BEDAIOKO GIDAren AURKEZPENA
Bedaioko Gida turistikoa azalduko da bertan. Turismoko bulegoa, Tolosako udala eta Bedaioko herritarren artean egindakoa. Bertan Bedaioko baliabide turistikoen berri ematen da.
LARUNBATA 30
LUDOTEKA INAUGURAZIOA eta HITZALDIA
Artubi Elkartearen gainean dagoen lokala haur eta gazteen liburutegi (Ludeoteka) bezela atondu eta egokitu da. Ordenadore eta internetak iada martxan daudela, inaugurazioa egitea tokatzen zaigu.
Horretarako IRRATSAIO bat egingo dugu, Txolarre irratia eta hemen zuzenean segitzeko aukera izango dezue, kirol eta kultura alorreko pertsonai ezagunei SOLASALDI / GALDEKETA egingo diegularik.
Solasaldian parte hartuko dute beste batzuren artean Abel Barriola pilotaria, Aimar Irigoien Harrijasotzailea eta Jose Manuel Goikoetxea –“ Goiko” (aktore eta ahots doblatzailea) eta beste zenbait sorpresa.
Gazte ospetsu hauek haur eta gazteek prestaturiko galderei erantzuten saiatuko dira.
2 orduko saioaren ondoren afaria egongo da, bertara hurbilduko direnentzat. Giroa ordu txikitara eramanez.
IGANDEA 31
Goizeko 11etan TXANGOA Bedaio eta Lizartzako mugetatik barrena.
Sagardotegitik aterako gara, ondoren, oinez Zumizketa baserritik aterako geralarik.
Zelai eta pagadietatik barrena ordubete ondoren , Arraunetara iritxiko gera, beste ordubeteren barruan, Gaztelu, eta Orexatik barrena Lizartzan sartzeko. Hemen, Pagoluze izeneko tokian aurkituko ditugu enborrean 4.5 metrodun perimetroa duten pagoak., eta bertan baita ere Leize Gaiztok izeneko arkaitz zuloak.
Dagoeneko bazkaltzeko ordua gertu dugularik, Bedaion sartuko gera berriro, eta Pagohaundiko dolmenera abiatuko gara. Bertan egingo dugu bakoitzak etxetik eramandako ogitartekoekin bazkaria.
Azkenik Jazkura jetxi eta kotxez itzuliko gera hasierako abiapuntura.
Honekin emango diogu amaiera asteburu kulturalari.
Gerturatzen zreten guztioi, ondo pasa!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/05/29/asteburu-kulturala-bedaio-2009/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)