B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Dagoeneko martxan dagoela esan dezakegu, naiz eta beta eran (probetan) egon. Maiatzaren 30ean, larunabata, Bedaioko “liburutegia” inauguratuko da. Horretarako ekitaldi berezi bat antolatu da, eta Kultur eta Kirol arloko hiru lagunen bixita izango degu. Abel Barriola, Aimar Irigoien eta J.M. Goikoetxea “Goiko” izango dira bertan, emakumezkorik lortzea ezinezkoa izan da. Herriko haur eta gazteek galderak egingo dizkiete. Tertulin aitzeko aukera earra!
Ekitaldia irratiz eta internetez emango da. Neri internetez emateko prestakuntza lenen erantzunkizuna egokitu zait.
Horregatik sortu degu Bedaioko Telebista digitala, “Tele Artubbi”.
Horretarako Teketen-en bitartez, Patxi Gaztelumendirekin, irratia.com-eko kidea, jarri nintzen harremanetan. Hilara hauek probestuz, Patxik hasieratik laguntzeko izan duen borondatea publikoki eskertu nahi det. Berari esker ezagutu det livestream, bideoa internetez zuzenean eskeintzeko webgunea. Nahikoa da PC bat, webcam edo bideo kamara bat eta interneterako konexio txukun bat izatea, internetez zuzenean emititzeko.
Horregatik, gauzak guk nahi ditugun bezela irtetzen badira, egun horretan prest izango gera Bedaiotik zuzenean mundu guztira bertan gertatzen ari dena erakusteko.
Blog honetan eskubiko zutabean aurkituko duzue, ae zer iruditzen zaizuen.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/05/21/bedaioko-telebista-martxan/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)