B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.

Anoetan “Apelliduak abizendu” kanpaña jarri zuten martxan, orain Tolosako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak abizenak euskarazko grafiara aldatzeko aukera azalarazi nahi izan dute. Horretarako postal informatiboak banatuko dituzte martxoan.
Oso errexa da abizenak euskerazko grafiara aldatzea.
Erregistro zibilean egin beharreko tratimatizio guztia doakoa da, eta bertan aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:
Adin nagusiko ezkongabeak:
•- Jaiotza Ziurtagiria
•- Errolda agiria
•- N.A.N.
Adin nagusiko ezkonduak:
•- Jaiotza Ziurtagiria
•- Errolda agiria
•- N.A.N.
•- Famili liburua
Adin txikikoak:
•- Jaiotza Ziurtagiria
•- Errolda agiria
•- N.A.N
•- Famili liburua
•- 2 gurasoak
Aldaketak egin ahal izateko bakoitzaren presentzia ezinbestekoa da. Pertsona batek ezin ditu beste pertsona baten dokumentuak eraman. Behin tramitazioa burututa dokumentazio guztiaren eskaera egin beharko da.
Edozein duda izan ezkero, deitu Galtzaundiko Euskara Taldera (943 655 004) edo Tolosako Erregistro zibilera (943 002 610), ez dago aitzakirik, esan adio Jauregui, Aguirrezabala, Zuveldia, etab-i. Ta eman ongi etorrie Jauregi, Agirrezabala, Zubeldia, etab-i.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/03/10/apellidoak-abizendu/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)