Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...

Lehen ikusi genuen bi ipurdi zituen sagar bat, ba oraingoan, txahal bat bi burukin jaio da Bedaioko Eletxe baserrian. Bueno, egie esan, behiaren sabelean hilda zegoen txahaltxoa, eta behi gaixoaren sufrimenduarekin bukatzearren, zesarea egin behar izan diote. Hala azaldu digu, Eletxe baserriko, Joseba Zulaika behizañak.
Naturaren misterioak, seguru Johan biologoak baduela honentzako esplikazioren bat.
Zergatik gertatzen ote die horrelakoak?
Hemen beste argazki bat ikusteko modue .
zabaldu |
del.icio.us |
Artubi Elkarteak antolatuta, datorren larunbatean, Otasilak 14, urtero legez, barrikotea izango da Elkartean. Hau da 2009ko lehenengo ekitaldia. Agenda osatu ala, emango degu beraren berri, bitartean… ondo pasa!
zabaldu |
del.icio.us |
Sukaldeetan erabilitako olioa jasotzeko edukiontzia jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak, Artubi Elkartearen kanpokaldean. Sukaldeetan erabilitako olioa plastikozko pote edota botiletan sartuta utzi beharko da edukiontzian, tapoia ondo itxita. Ondoren, plastikozko ontzi guztiak birziklatu egingo dira eta olioa biodiesela egiteko erabiliko da. «Hodiak ez trabatzea, uren kutsaketa eta baliabide bat alferrik galtzea eragoztea» du helburu.
Informazio gehiago nahi duenak Tolosaldeko Mankomunitatera deitu dezake, 943 676 216 telefono zenbakira.
Benetan zoriontzekoa da hain denbora gutxian, birziklatzeko edukiontzirik ez izatetik; orain, kartoia, kristala, ontziak eta olioa birziklatzeko aukera degu.
zabaldu |
del.icio.us | Herrietako musikariak, Gabino Zubeldia Gaztañga Abaltzisketarrak egiñiko lana da. Lan honetan inguruko herrietako musikarien zerrenda bat osatu du, ta bertan nola ez Bedaiokoak tarten.
Lan hau, lehen esan bezala, Gabino Zubeldiak egin du, 2007-2008 ikasturtean zehar, hezkuntza-sistemaren etapetarako material kurrikularrak euskarri digitalean egiteko, Hezkuntza Sailak emandako “Ikasketa-Lizentzia” dela eta.
Ondoren ikusiko duzuna herrietan egindako landa-lanaren ondorioa da; horretarako, artxiboak arakatu ditu eta herri bakoitzeko jendearekin hitz egin du.
Hemen pdf-a. (informazio gehiagorekin)
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)