B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Post hau, bloga tuneatu nahi dutenentzat doa, aspaldian kontsulta bat baño gehio jaso det eta noski, ni afizionatua naiz, beraz zuk ere probatu, saltseatu ta galdetu, ta ahal degun neurrin erantzungo degu.
Tuneatzen hasi baño lehen, herraminta praktikoa izan daiteke Firebug. Firebug, Firefoxentzako plug-in moduan dator, beste nabigatzalleak ez dute onartzen, Firefox bexela hau ere Software librea da, hemen deskargatu dezakezu.
Baño zertarako balio du Firebug?
Firebugekin, web orri baten kode iturria, CSS-a(Cascading Style Sheets), HTML-a, (HyperText Markup Language) eta Java Script-a analizatu, editatu, monitorizatu eta depuratu (debugging) dezakegu, eta emaitzak momentuan, inline ikusi. Nabigatzailearen azpikaldean leihotxo bat zabaltzen da eta bertan guk nahi ditugun aldaketak egin ditzazkegu.

Hemen probatxo bat: ikusten den moduan (PD,: ez da hain garbi ikusten baño tira…), center colum-en kolorea aldatu det, #ffffff zegoen tokian #aaaaaa jarri det, blogaren erdiko zutabea grisa ikusten da, textu batzuk gorriz,…. Ba, aldaketa hoiek adibidez, zure blogaren CSS-an egin ezkero, emaitza hori lortuko zenuke.
Beraz, badakizu probatu, saltseatu ta bestela batenbati galdetu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/01/23/firebug-blog-tuning/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)