B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Atzo, Alegiko liburutegian jaso nuen, Jose Ramon zubillagak idatzitakoa Lardasketa liburua (honek beste post bat merezi du, aurreragoko utziko det). Biografi bat dela esan daiteke, bere bizitzeko pasarte desberdiñak kontatzen ditu bertan. 18 urte ingurukin Bedaiotik irten eta Argentinara joan zen.
Mesanotxeko argie itzali ta burui bueltak ematen hasi nintzen, Bedaiotar diaspora, munduan barrena zenbat bedaiotar, edota bedaiotarren seme-alaba izango diren, Argentina, Italia, EEBB,… Topagune moduko bat sortzea erabiki nuen, bertan, Bedaio maite, sentitu, bizitzen, etab. duenak bere txokoa izango du, dagoen tokian dagoela. Herritik mundura, ta mundutik herrira. Argazkiak, bideoak, ixtorioak, etab elkar trukatzeko.
Beraz zu ere parte sentitzen bazera, apuntatu hemen. Egin zurea Bedaio giza sarea.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2009/01/09/diaspora/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
ibusg(e)k zera dio:
hi haiz hi! hi de ezin geldik eon.
idea politte dek. ea suertea daukezuen; seguru baietz.
bertan apuntatzeko bedaiotarra izan beharra zeok? edo nahikoa dek inguruko mendi elegentenan abizen bea eukitzea? jejejeje
aupa bedaio eta aupa balerdi
balerditik(e)k zera dio:
Ba motel, aspaldi erregistratu nian orrie, baño beste erabilpen bat ematen nitxoan, ta lengon to! zergatik ez, bedaiotar etxe (euskal etxen estiloa) birtuala sortu eta munduko bedaiotar jatorria dutenak batu.
Hik seguru de abizenaz gain, baten bat bahuela Bedaioaldekoa.
Momentuz Floridako lagun bat batu dek sarera. Ikusiko deu zertan geratzen den, tiempo al tiempo…
Baten bat ezautzen bak, pasaiok mezue!