Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Proiektu honen helburuak bi dira, batetik Bedaioko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; eta bestetik adiñekoen euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.
Ta helburu hoiek bete asmoz hasi nintzen iazko (2008) urrian elkarrizketak egiten. Momentuz, bi dira elkarrizketatuak, Maria Zubillaga eta Martin Balerdi.
Ikusiko degu proiektu honek aurre egiten duen, edo zertan gelditzen den, baño jakin ezazu proiektu irekie dala, ta zuk ere grabazioren bat badezu edota egiteko prest bazaude, hemen tokia dezula (proiektu honentzat eta datozenentzat sortutako wiki bat da). Beraz badakizue, animatu ezkero utzi mezutxo bat eta elkarren berri izango degu.
zabaldu |
del.icio.us | Post hau, bloga tuneatu nahi dutenentzat doa, aspaldian kontsulta bat baño gehio jaso det eta noski, ni afizionatua naiz, beraz zuk ere probatu, saltseatu ta galdetu, ta ahal degun neurrin erantzungo degu.
Tuneatzen hasi baño lehen, herraminta praktikoa izan daiteke Firebug. Firebug, Firefoxentzako plug-in moduan dator, beste nabigatzalleak ez dute onartzen, Firefox bexela hau ere Software librea da, hemen deskargatu dezakezu.
Baño zertarako balio du Firebug?
Firebugekin, web orri baten kode iturria, CSS-a(Cascading Style Sheets), HTML-a, (HyperText Markup Language) eta Java Script-a analizatu, editatu, monitorizatu eta depuratu (debugging) dezakegu, eta emaitzak momentuan, inline ikusi. Nabigatzailearen azpikaldean leihotxo bat zabaltzen da eta bertan guk nahi ditugun aldaketak egin ditzazkegu.

Hemen probatxo bat: ikusten den moduan (PD,: ez da hain garbi ikusten baño tira…), center colum-en kolorea aldatu det, #ffffff zegoen tokian #aaaaaa jarri det, blogaren erdiko zutabea grisa ikusten da, textu batzuk gorriz,…. Ba, aldaketa hoiek adibidez, zure blogaren CSS-an egin ezkero, emaitza hori lortuko zenuke.
Beraz, badakizu probatu, saltseatu ta bestela batenbati galdetu.
zabaldu |
del.icio.us |
Atzo, Alegiko liburutegian jaso nuen, Jose Ramon zubillagak idatzitakoa Lardasketa liburua (honek beste post bat merezi du, aurreragoko utziko det). Biografi bat dela esan daiteke, bere bizitzeko pasarte desberdiñak kontatzen ditu bertan. 18 urte ingurukin Bedaiotik irten eta Argentinara joan zen.
Mesanotxeko argie itzali ta burui bueltak ematen hasi nintzen, Bedaiotar diaspora, munduan barrena zenbat bedaiotar, edota bedaiotarren seme-alaba izango diren, Argentina, Italia, EEBB,… Topagune moduko bat sortzea erabiki nuen, bertan, Bedaio maite, sentitu, bizitzen, etab. duenak bere txokoa izango du, dagoen tokian dagoela. Herritik mundura, ta mundutik herrira. Argazkiak, bideoak, ixtorioak, etab elkar trukatzeko.
Beraz zu ere parte sentitzen bazera, apuntatu hemen. Egin zurea Bedaio giza sarea.
zabaldu |
del.icio.us | Horrela ziren garai batean Egaurrik Bedaion, horrela kontatu zidan amona Mariak, eskerrikasko!
Urte berri on!
Hizlarie: Maria Zubillaga, Larrañeta baserrikoa. 84 urte.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)