B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Atzo abenduaren 27a, larunbata, herri honek inoiz izan ez duen bixita izan zuen, izan ere Juan Jose Ibarretxe, Autonomi Erkidegoako Lehendakari Jauna, bertan izan zen.
BedaiGOLf proiektua aurkeztu zuten, eta Ibarretxek hitz batzuk eskeñi zizkion proiektu honi. Herritarek harriduraz jarraitu zituzten bere hitzak, kanpoan golf zelaiaren kontrako konzentrazioa izan zen. Euskadi 2012 proiektu estrategikoaren barruan kokatu zuten, Hacienda bedaiGOLf Hotel & Country Club-a. Inbertsio haundiak egingo dira eta herriaren itxuraldaketa nabarmena ekarriko du. Azpiegitura berriak egingo dira, adibidez, estrazarra konpondu eta Eskoletxen Bearnetik barrena garai bateko bidea berreskuratuko da, parking gune zabalak eraikiko dira, Bizakten urtegi txiki bat egingo da (aurrerantzean ur kirolak eskeintzea aurreikusten da), zezen plaza txiki bat eraikiko da Larrañetako zelaietan, 800 bifamiliar egitea ereaurreikusten da, Spa, Zaldi Club-a, eta gauz gehio aurreikusten dira, baino faseka egingo denez, hauek proiektuan daude oraindik.
Planoaren xehetasunak.
A) Arrupeko kruzean Country Clubera sarrera. (Herrikoek ez dute peajerik pagatuko).
B) Club etxea. (Ez galdetu zer den).
C) Lote residentzialak.
D) Praktika Tee-a/ Putin green.
E) Urtegia. (Bizkateko bordatik ikuspegi paregabeak)
F) Hotela.
G) Spa (oraindik proiektuan).
H) Eliza (oraingoa honera mugituko dute, egie esan, ez nuen ulertu zergatik)
I) Zaldi Klub-a (oraindik proiektuan).
J) Zezen plaza (Larrañetako zelaian, Itziarko zezentxoentzako plaza txiki bat eraikitzea estudiatzen ari dira. Despedidetako etab.)
Irudia haundiagoa ikusteko, klikatu gañean.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/12/28/inoxente-inoxente/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
katakumea(e)k zera dio:
Earra Txarli!! Lan earrak hartu’ituk aurtengo hontan’e!!
Johan(e)k zera dio:
Hemen parrez ai gatxok baño, hoi baño ideia deskabellatugok egie bihurtu dittuk ta… argi ibili!!!