Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Atzo abenduaren 27a, larunbata, herri honek inoiz izan ez duen bixita izan zuen, izan ere Juan Jose Ibarretxe, Autonomi Erkidegoako Lehendakari Jauna, bertan izan zen.
BedaiGOLf proiektua aurkeztu zuten, eta Ibarretxek hitz batzuk eskeñi zizkion proiektu honi. Herritarek harriduraz jarraitu zituzten bere hitzak, kanpoan golf zelaiaren kontrako konzentrazioa izan zen. Euskadi 2012 proiektu estrategikoaren barruan kokatu zuten, Hacienda bedaiGOLf Hotel & Country Club-a. Inbertsio haundiak egingo dira eta herriaren itxuraldaketa nabarmena ekarriko du. Azpiegitura berriak egingo dira, adibidez, estrazarra konpondu eta Eskoletxen Bearnetik barrena garai bateko bidea berreskuratuko da, parking gune zabalak eraikiko dira, Bizakten urtegi txiki bat egingo da (aurrerantzean ur kirolak eskeintzea aurreikusten da), zezen plaza txiki bat eraikiko da Larrañetako zelaietan, 800 bifamiliar egitea ereaurreikusten da, Spa, Zaldi Club-a, eta gauz gehio aurreikusten dira, baino faseka egingo denez, hauek proiektuan daude oraindik.
Planoaren xehetasunak.
A) Arrupeko kruzean Country Clubera sarrera. (Herrikoek ez dute peajerik pagatuko).
B) Club etxea. (Ez galdetu zer den).
C) Lote residentzialak.
D) Praktika Tee-a/ Putin green.
E) Urtegia. (Bizkateko bordatik ikuspegi paregabeak)
F) Hotela.
G) Spa (oraindik proiektuan).
H) Eliza (oraingoa honera mugituko dute, egie esan, ez nuen ulertu zergatik)
I) Zaldi Klub-a (oraindik proiektuan).
J) Zezen plaza (Larrañetako zelaian, Itziarko zezentxoentzako plaza txiki bat eraikitzea estudiatzen ari dira. Despedidetako etab.)
Irudia haundiagoa ikusteko, klikatu gañean.
zabaldu |
del.icio.us | Nola pasatzen den denbora. Dagoeneko 2 urte ta 2 egun pasa dira blog hau sortu nuenetik, gaur bi urte Hitzan agertutako Agustin Amianoren artikulua publikatu nuenetik, hainbat post izan dira idatziak, 120 hain zuzen ere ta 118 erantzun.
Beraz, krisia ez ta gurera allatu, je!
To hori ospatzeko bideo politt hau (kanta ezaune iteala…):
zabaldu |
del.icio.us | Lehena oraiña bihurtuz, etorkizune eraiki.
Azken egunetako egualdie ikusita zeñek esan behar tzuen, atzo, holako egualdie ingo zunik. Giro ederra, fresko, baño ateri, ta illuntzen elurre mara-mara. Eune konpleto.
Artilearekin harie egin, altzairu eta lanabes zaharrak, otarrak egin, margolanak, mila kolore eta zapore duten barazkiak, taloa, txoisoa, kroketak, gaztañek, …eta labetik atera berrie “2009ko egutegie”.
Bertan ekoiztu eta bertan kontsumitu, hori da bidea.
Abere asko izan zen, zaldi, behor, idi, koneju, ollo, ardi, indiollar, …
Aipatzekoa, herritarren parte hartze handia, zorionak!
Datorren urtean berriz, binbittarten… to argazkik!
zabaldu |
del.icio.us | Aurten ere ospatuko da Ganadu eta Barazki azoka berezie. Igande hontan, Abenduak 14, izango da. Azken egun, aste eta ilabetetako eguraldia ikusi eta gero, iazkoa errepikatzea zaila izango da. Bitartean iazko argazkiekin gozatu.
zabaldu |
del.icio.us |
Firefoxek duen folosofi berdiñarekin dagoeneko allatu da Songbird 1.0, Mozillaren erreproduktore multimedia dagoeneko eskuragarri dago. Interfaze erosoa, aukera asko ematen ditu.
Ezaugarri hauekin dator, beste askoren artean:
* GStreamer: C lengoaian idatzitako multimedia framework askea.
* mashTape: Songbird-en musika entzuterakoan, musikari edo talde horrek Flickeren dituen argazkiak ikusi, Youtubeko bideoak ikusi, last.fm-ko biografiak, Google-ko albisteak eta gehiago ikusi ahal izango ditugu.
* Last.fm Scrobbling: Last.fm-rekin integrazioa.
* Erreproduzio lista bizkorra (”inteligentea”).
* Kontzertuetarako sarrerak: Zure ordenagailuan dezun musikan oinarrituta, zure herrian edota inguruan dauden kontzertuen lista.
* Add-ons aukera zabala, eta askoz gehiago.
Eta EUSKERAZ ERE BAI. Gaur Euskeraren eguna izanik aukera ederra, jetsi, instalatu ta probatzeko. Zeñen zain zaude.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)