B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bedaio geolokalizatzeko (geografikoki kokatu, alegia) modu asko daude, argazkien bidez Panoramio, Flickr-en etab., bideoak Youtube-en, etab … baña azkena ezagutu dudana, eta oso interesgarrie iruditu zaitena, ibilbideak geolokalizatzeko Wikiloc izan da. Bertan erabiltzaileok ibilbideak (oinez, bizikletaz, zaldiz, 4x4 erabiliz,eskalatzekoak,…) gorde eta partekatzeko aukera dugu.
Tontokaletik blogan oso ondo azaldu zigun Iñigok nola geolokalizatzen diren ibilbideak.
Adibide gisa, honako ibilbidea aukeratu det, momentuz Bedaion dagoen bakarra, edo bakarrenetarikoa da, baño seguro nago gehio izango direla. Beraz, GPS bat badezu eta mendian ibiltzeko gogoa, badakizu, ibilbidea jaso eta partekatu. Ta hobena, igota dauden ibilbideak GPS-ra pasa ditzazu.
Zaldin ibiltzeko proposamena da honako hau, noski oñez ere egin daiteke. Paraje ederrak ikusteko aukera paregabea dudarik gabe.
Ibilbide hontatik asko gustatu zait eta eskertzekoa da, laita-k egiten duen komentarioa:
“Recorrido que une los pueblos Guipuzcoanos de Bedaio y la hermita de San Martin de Amezketa”, eskerrikasko laita, nahiz eta erderaz egon ederki ulertu degu eta!
Bi irudi hauetan ikusten den bezela informazio oso konpletoa dator gañera. Ibilbidearen luzera, altuera ta jetsierak, zailtasuna etab. eta Google Maps-en ibilbide bera markatuta, gertuatu, urrundu, etab egiteko aukerarekin, Jesulinek hau ikusten badu, zera esango du:
“Bi hitzetan: Iki Arrie!
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/11/13/bedaio-geolokalizatzen/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)
Johan(e)k zera dio:
Biologo bezela, tresna hau oso interesgarrie dek lerro transektok itteko.
Alegi inguruko ibilibiden artxibo galanta zeok ittea!
balerditik(e)k zera dio:
Agian, lerro transektok zer dien azaldu behar huke, Johan.
Gu ez gattuk adituk eta!