Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Larunbat hontan, azaroak 29, Artubi Kultur Elkarteak antolatuta, Errioxara irteera izango da. Autobusa, Bedaion 9.30etan eta Alegin 10.00etan izango da.
Egitaraue:
-San Millan de la Cogollako monasterioa bixitatu.
-Kanto gregorianoari buruzko hitzaldia.
(self service zerbiztua)
-Laguardiako “La hoya” erromatar garaiko herrixka bixitatu.
-Encisoko Paleontologi Zentroan bixita gidatua.
Bera, ez dago aitzikirik! Animatu!
Bideoa [ERD]
zabaldu |
del.icio.us |
Bedaio geolokalizatzeko (geografikoki kokatu, alegia) modu asko daude, argazkien bidez Panoramio, Flickr-en etab., bideoak Youtube-en, etab … baña azkena ezagutu dudana, eta oso interesgarrie iruditu zaitena, ibilbideak geolokalizatzeko Wikiloc izan da. Bertan erabiltzaileok ibilbideak (oinez, bizikletaz, zaldiz, 4x4 erabiliz,eskalatzekoak,…) gorde eta partekatzeko aukera dugu.
Tontokaletik blogan oso ondo azaldu zigun Iñigok nola geolokalizatzen diren ibilbideak.
Adibide gisa, honako ibilbidea aukeratu det, momentuz Bedaion dagoen bakarra, edo bakarrenetarikoa da, baño seguro nago gehio izango direla. Beraz, GPS bat badezu eta mendian ibiltzeko gogoa, badakizu, ibilbidea jaso eta partekatu. Ta hobena, igota dauden ibilbideak GPS-ra pasa ditzazu.
Zaldin ibiltzeko proposamena da honako hau, noski oñez ere egin daiteke. Paraje ederrak ikusteko aukera paregabea dudarik gabe.
Ibilbide hontatik asko gustatu zait eta eskertzekoa da, laita-k egiten duen komentarioa:
“Recorrido que une los pueblos Guipuzcoanos de Bedaio y la hermita de San Martin de Amezketa”, eskerrikasko laita, nahiz eta erderaz egon ederki ulertu degu eta!
Bi irudi hauetan ikusten den bezela informazio oso konpletoa dator gañera. Ibilbidearen luzera, altuera ta jetsierak, zailtasuna etab. eta Google Maps-en ibilbide bera markatuta, gertuatu, urrundu, etab egiteko aukerarekin, Jesulinek hau ikusten badu, zera esango du:
“Bi hitzetan: Iki Arrie!
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
zabaldu |
del.icio.us | Ba ez da zuek pentsatzen dezuena, izan ere, atzo Bizkateko sastin honako sagar errezille ale hau topatu nuen. Ez nuen sekulan halakorik ikusi. Kuriosoa iruditu zait eta horregatik argitaratu det. Gar bertan bibisekzioa egin eta jan egingo det, je, je, je!
Haundigon ikusteko klikatu iridiaren gañen.
zabaldu |
del.icio.us |
Aurten ere, Alegialdeko blogariok, ardiki jatea antolatu degu, Ugarten, nola ez. Iazkoaren harrakastaren ondoren, aurten ere ospatzea erabaki genuen. Beraz aurtengoa, Txintxarrisferako 2. Biltzarra izango degu.
Eguna, datorren azaroaren 14ean izango da (denok dakigun bezela). Ugarteko Goikotxeanen.
Zenek esan behar zuen, baiño urtebeten beitu zenbat gauz egin ditugun:
- 2007ko azaroan txintxarri irratiaren bloga estrenatu genuen.
- 2008an zehar Ugartetik, Txintxarri Korue eta Bioaniztasunetik blogak sortu dira.
- 2008ko otsailean gure wiki-txintxarria blogarioi begira ez ezik, herritar orori zuzendua izan zen auzolan digitalen bidez. Aldaketa nabarmena, erabiltzaile guztiok har dezakegu parte wikian.
- 2008ko apirilean txintxarriMEDIA sare soziala sortu genuen. Eduki multimedia (argazkiak, bideoak, audioak,…) sortzaileak agertzen hasi ziren. 40 inguru erabiltzailek hartzen dugu parte gure sarean.
- 2008ko maiatzean lehen Blogs&beers-a (B&B) burutu genuen. Eta hainbat etxeko lan planteatu ziren.
Ba hona hemen egitaraue:
20.00etan, Poteoa Alegin, Etxeberrianen. (Saio presentziala)
21.00etan Ugarten Afarie.
Ondoren tertulie, auzolan digitalak, proiektu berriak,…
Beraz, animatzen ba zera, apuntatu hemen. Menue zertxo bait aldatu da baño tira: mondeju zopak, mondeju eosie, mondeju prejitue, ardi gixadue, ardi txuletak gazta eta ard(i)oa. Lijero, lijero.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)