B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Datorren irailak 28, Igandea, Bedaioko I Raid lasterketa ospatuko da. Heziketazkoa izango da, 20km ibilbidea prestatu dute eta irteera goizeko 10etan izango da Bedaiotik.
Raid lasterketak 40 km-tik 120 km bitartekoak izaten dira baina lehengo honetan Bedaion 2 fasez osaturiko 20 km-ko zirkuitua osatu dute. Irteera goizeko hamarretan izango da. Zirkuitu laburra da aurtengoa. Inguruan zaldun asko dagoela ohartuz zaldiarekin trebatzeko proposamena luzatzen dute, zaldia eta zaldunaren arteko taldea osatuz
Raid lasterketa bat erresistentzia motako lasterketa bat da, non lehenengo iristea garrantzitsua bada ere, garrantzitsuagoa da zaldia egoera físiko onean iristea. Zaldiari albaitari kontrolak egiten zaizkio, bihotz taupadak, hidratazioa, pausua zuzen eramatea etab. Horiek gainditu gabe geratuz gero, lehenengoak iristeak ez du baliorik.
Lasterketa honen bidez Bedaiotarrek heziketazko lasterketa bat proposatzen dute, zaldia gehiago ezagutzeko lasterketa bat, non bakoitzaren aberea kontrolatzen erakutsiko duten eta bien arteko erlazioa sendotzeko balio duen.
Zer esanik ez, Bedaion izanik, zirkuitu konpleto bat izango dela ez dago dudarik, aldapa gora, eta aldapa behera, belardia, pista eta asfaltoa, zeharkaldi eta paraje politaz disfrutatzeko eta zaldiaz eta Naturaz gozatzeko.
Izen emateko 620199166 telefonora deitu edo hemen eman izena.
Izen ematea irailak 25ean itxiko da eta 10 euroko prezioa izango du.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/09/24/bedaioko-1-zaldi-raid-a/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)