B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Udaberrian jarri nuen/genuen martxan balkoi baratza, eta bere fruituak eman ditu. Kolore biziez beterik dugu terraza. Kolore eta laguntxo berriak, animalitxo txiki horiek ze erreztasuna duten ugaltzeko. Aurten gehien ugaldu dena, elbi txurie (mariposa blanca) izanda, seguro botika asko daudela honekin akabatzeko, baina denak toxikoak dira.
Guk, “Ghostbusters” (Cazafantasmas) izenarekin batailatu degun teknika erabili dugu, hau da, etxeko aspiradora hartu, landarea astindu eta ahal ditezun elbitxo gehien zurgatu.
Zorria ere izan degu azelgetan, oso ondo krontolatu degu, etxeko txikiak arduratu dira horretaz, kalean edo jolas parkean amona mantangorri pare bat bildu, azelgatan askatu ta listo. Amona mantangorrien gustokoen platera zorri beltza bait da.
Erdoillak ere bixitatu gaitu, tomateek nozitu dute gehien bat, eta arrosaren batek ere. Arrosa mahastietan “txibato” gisa erabiltzen da, erdoillek segituan atakatzen bait dio. Horrela badakite tratamendua noiz hasi, kobre sulfatoaren neurriko erabilera bat egin nahi duenarentzat beste aukera bat da (nik sulfatorik ez det erabiltzen).
Argazki sorta hauek zintzilikatu ditut, bertan balkoiaren billakaera zein izan den ikus daiteke.
Apirillen
Maiatzen
Ekañen
Uztaillen
Orain arte bildutakoak: Tomateak, batxuriak, marrubiak, azelgak, tipule, letxugak, brokoliak, aza, patata (errusiar entsaladilla baterako…), berbena belarra, salbia, perrexille, espinakak, …
Zain: Limoia, azamorea, aza, piperrak, berenjenak, tomatea, azelga, perrexille,…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/07/28/balkoi-baratza-iii/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
ibusg(e)k zera dio:
hire bai batza; nik ez dit horren hamarrenik ere lortzen. Trukoa esan behar diak.
maitor(e)k zera dio:
Ikusgarri zure baratza. Nik ere zerbait badut baño ez hainbeste. Tomatek ai zaizkit ederrak jartzen baño kalabaziñek ez dit ematen ezer.