B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Eguna iristear dago, ekainaren 8an izango da Bedaioko mendi martxa, aurreko post batean idatzi nuen bezala.
Aurtengoan berrikuntza batekin dator gainera, ibilbidea oinez edo bizikletaz egiterik izango da.
Ibilbidea ia berdiñe da, bizikletaren kasuan Artubira igo beharrik ez da izango.
Oinezko ibilbidea 6-8 ordutan egin daiteke, eta bizikletan aldiz 3-4 ordutan.
Oinezkoari hasiera goizeko 7.30eta emango zaio eta bizikletakoari 8.30etan.
ARTUBI ELKARTEAK antolatu du eta honako araudia prestatu dute:
ARAUAK:
* Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
* Izen ematea Ekainaren 8an irteera baino ordu ½ lehenago.
* Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
* Kontrol txartela 10 € truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
* Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
* Zakarrak kontrol guneetan bota.
* Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
* Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
* Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.
Beraz, herria ezagutu eta naturaz eta paraje ederrez gozatu nahi duenak, ekainaren 8an du zita, izena hemen eman dezakezu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/05/30/bedaioko-2-mendi-martxa/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
zabaldu.com(e)k zera dio:
Bedaioko 2. mendi martxa
Ekainaren 8an Bedaioko 2. mendi martxa ospatuko da. Aukera ederra Aralar Parke Naturalaren sarreran dagoen herri hau eta bere inguruak ezagutzeko.