Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Eguna iristear dago, ekainaren 8an izango da Bedaioko mendi martxa, aurreko post batean idatzi nuen bezala.
Aurtengoan berrikuntza batekin dator gainera, ibilbidea oinez edo bizikletaz egiterik izango da.
Ibilbidea ia berdiñe da, bizikletaren kasuan Artubira igo beharrik ez da izango.
Oinezko ibilbidea 6-8 ordutan egin daiteke, eta bizikletan aldiz 3-4 ordutan.
Oinezkoari hasiera goizeko 7.30eta emango zaio eta bizikletakoari 8.30etan.
ARTUBI ELKARTEAK antolatu du eta honako araudia prestatu dute:
ARAUAK:
* Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
* Izen ematea Ekainaren 8an irteera baino ordu ½ lehenago.
* Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
* Kontrol txartela 10 € truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
* Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
* Zakarrak kontrol guneetan bota.
* Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
* Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
* Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.
Beraz, herria ezagutu eta naturaz eta paraje ederrez gozatu nahi duenak, ekainaren 8an du zita, izena hemen eman dezakezu.
zabaldu |
del.icio.us | Eguraldi onak hasi eta dagoeneko balkoi baratzak kolorez betetzen ari dira. Gu dagoeneko neguan landatutako letxuak, tipulak, batxuriak, marrubiak etab, dastatzen ari gera. Udarari begira tomate landare pare bat jarri ditut (beste gauzen artean, noski), ez badituzue landatu oraindik garaiz zabiltzate, bihar maiatzak 22, ostegune, 14:00etatik igandea 25, 02:00etara egun aproposak dira egutegi biodinamikoaren arabera tomateak eta fuitu landareak landatzeko, jun bibero batea ta ekarri landarek…
Animatu ezkero ez ahaztu tomateak fruitu gehiago emateko kimatu egin behar direla, nola?
Ikusi bideoa [ERD].
zabaldu |
del.icio.us | Aurten ere Ausa Gaztelura mendi martxa egingo da, maiatzaren 18an, goizeko 10etan Larraitzen. Iaz bezela Nafarro osoaren batasuna aldarrikatuz. Goierri eta Tolosaldeko Nafarrek antolatuta, honako egitarau hau prestatu dute:
EGITARAUE
*10:00 Ausa-Gaztelura abiatu.
*11:30 Tontorrean bildu.
*11:30-12:00 Bandera zutitu gazteluan.
Txistuz Nafarroako Gorteen ereserkia jo.
Komunikatua irakurri.
Bertso para bat abestu.
*13:30 Larraitzen bildu berriro, bertako tabernetan zerbait hartu.
*14:30 Lagunarteko bazkaria. Bazkaltzen geratu nahi duenak deitu maiatzaren 15a baino lehen telefono honetara: 607 111 202
Argazkiak: Eduardo Arrayet -
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)