Hasiera Agenda Fitxategiak Menura jetsi MEDIAteka Iruzkinak

Lehengo ostiralean, 2008ko apirilaren 25an alegia, Iruñean, manifestu bat aurkeztu zuten. Kultur eta gizarte arloko hainbat lagunek bat egin dute Nabarralde elkarteak Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoratzeko kaleratu duen manifestuarekin, horien artean Pablo Antoñana, Nestor Basterretxea, Jean Louis Davant, Pedro Esarte, Mikel Sorauren eta Txaro Arteaga. Aurtengo ekaina eta 2012 bitartean ekimen ezberdinak egingo dira, 5. mendeurrena dela eta.

nafarroaren konkista 1512-2012
1512-2012 Nafarroaren konkista Manifestua
Nabarralde (Pablo Antoñana, Tasio Agerre, Néstor Besterretxea, Jean Louis Davant, Pello Esarte, Iñaki Perurena*)

Gertu dago armada gaztelar eta aragoarrek Nafarroako Erreinua konkistatu zuteneko bostehungarren urtemuga. Espainia zabalkunde garaia bizitzen ari zen lurraldeari zegokiola.
Nafarroa herri askea zen, erregea, gorteak, kontseilua eta armada zituen, baita Europan enbaxadoreak ere. Gainera bere gortea garaiko kulturaren gune garrantzitsua izan zen. Herri txikia, baina Pirinioetako bi aldeetan estrategikoki kokatua bera, Espainia eta Frantzia bizilagunek berau desio zuten (orduko Gaztela eta Aragoa). Bizilagun hauek agramondar eta beaumondarren arteko borrokak sustatu zituzten eta ondorioz, herriak lur joarazi zituzten.
Hain justu nafar erregeek gerra zibil horiei bukaera eman zietenean, Fernando Katolikoak, 1476an jada nafar Erreinuarekiko bere eskubide-asmo sendoa erakutsia baitzen, inbasioa agindu zuen.
Espainiar armada, Albako Dukearen agintepean, su eta gar sartu zen eta Luis Correak idatzitako konkistaren gaineko historian Villalva Koronelaren hitzetan jarria da armada inbaditzaileak erabili zuen basakeria: “herriak erre ziren, ehunka nafarrek alde egin zuen, emakumeak bortxatu zituzten, ondasunak konfiskatu zituzten, erbesteratzeak izan ziren, exekuzioak, …”.
Gazteluak suntsitu ziren, nafarrentzat bakarrik izan zitezkeen karguetan espainolak sartu ziren. Herriek okupazio-armadaren gastuak ordaintzen zituzten “gerra gastuak” bailiran. Okupazio militarrak 100 urte iraun zuen, eta gaur arte luzatu da.
Hala ere, mende luze hartan gaztelarren kontrako konspirazioak ere izan ziren eta hauei erregeordeek “euren lurraren aurkako erreboltariak” deitzen zieten; erregeorde hauek espainiar Gorteari txostenak bidaltzen zizkioten “nafarren frantses egiteko nahiaz” eta “hala egiten ez badira armadak galarazten duelako da”. Felipe II.ak berak gotorlekuak eraikitzeko agindua eman zuen (Iruñeko harresi eta gotorlekua) “nafarrak eusteko” eta erresistentzia izan zela eta, Biltzaileak herriz herri ibili ziren “jende alferra, iheslaria eta estaltzailea”.
Honela, konkista eta ondorengo garaia gogorra izan zen, kezka handikoa, eta ez baketsua. Honek kontraesanean jartzen du “berdinen arteko hitzarmena” izan zela dioen bertsioa, “bat egite zoriontsua” asmo txarreko interpretazio historikoa da, azken batean, egungo Nafarroaren egoera legezkotzat eman nahi baitu.
Okupazioari erresistentzia etengabekoa izan zen; egitandi gogoangarriak izan zirelarik, Amaiur defendatu zutenena kasu. Honez gain, geroztik eta egun arte herri honen estatusaren hondaketa-prozesuak aitzina segitu du, probintzia bihurtzeraino eta egun, Autonomia Erkidego, ia-ia Nafarroa izena desagerraraziz.
Gaur, Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren aitzinean, 2012an Espainia Nafarroa konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri nahi dugu, data hura giltzarri izan zen gure estatua indarrez hondarazteko. Bitartean, XXI. mendeko Europan herri berriek independentzia lortzen dute, batzuek lehenbiziko aldiz beren historian, guk hala, gure mendeetako ibilaldia erakutsi nahi dugu eta kendu ziguten hura berreskuratzeko eskubidea dugula garbi adierazi; burujabetza galdu izana gure herriarentzat galbidea izan da.
Gauzak honela, 1512ko konkista XVI. mendean oraino askeak ziren nafar lurraldeen inbasio bortitzaren emaitza izan zela, eta, ondorioz, gure herria espainiar eta frantses kolonia dela ezagutzea beharrezko deritzogu.
Historiak independente izan ginela erakusten digu, eta izateari utzi geniola, ez gure arbasoen nahiaz, baizik eta espainiar eta frantses nahikeria dela eta. Eta, hain zuzen ere, gure interes nagusia ez baita iraganean, orainean eta geroan baino, memoria historikoa berreskuratu nahi dugu askatasunerantz pausoa emateko eta gure eskubideak defendatzeko.
Ziur gara nafar gehienek ez dutela orain bost mende gertatua ezagutzen. Ezagutuko balute, egungo errealitatearekiko beste jokaera bat biziko genuke.
1512 hartatik ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik da, Obanosko Infantzoien aldarria gaurkoa ere bada, indarrean da:

PRO LIBERTATE PATRIA, GENS LIBERA STATE

1512-2012 Nafarroa bizirik!

* Manifiestu hau sinatzen degu:
Pablo Antoñana (escritor)
Nestor Basterretxea (escultor)
Tasio Agerre (Nabarralde)
Jean Louis Davant (escritor)
Iñaki Perurena (artista y deportista)
Txaro Arteaga (Emakunde)
Pedro Esarte (escritor, historiador)
César Krutxaga (Osasuna)
Patricia Amigot (kazetaria)
Estitxu Fernández (kazetaria)
Floren Aoiz (escritor)
José Luis García Falces
Gabirel Ezkurdia
Iñaki Sagredo (historiador)
Joxe Erramun Bustillo Kastrexana (periodista)
Josu Mirena Ezkurdia Goienetxe
BASQUE POWER (Gernika)
Tasio (dibujante)
Mikel Sorauren (escritor, historiador)
Fredi Paia (bertsolaria)
José Mari Esparza (Txalaparta)
Koldo Martínez Garate (Nabarralde)
Angel Rekalde (Nabarralde)
Zelai Nikolas (Euskaria)
Iñaki Zabaleta Urkiola (UPV, irakaslea)
Joseba Felix Tobar-Arbulu (UPV, irakaslea)
José Mari Lorenzo Espinosa (UPV, irakaslea)
Dionisio Amundarain
Josu X. Udaondo B.
Federico de los Ríos Marín
Urtzi Sertutxa (Mamarigako Kultur Etxea, albokaria)
NABARRAKO HERRITARREN EKHIMENA
Iñigo Saldise Alda
Txarli Gesteira
………

Bedaion, Larrañeta baserritik behera, Ezkolborro aldera abiatu gara. Errekara iristean zubi txiki bat topatu dugu eta, hara gure atsekabea, zubi txiki polita erortzeko arriskuan dago, hau zoritxarra.
Aurrera jarraitu dugu eta errekara begira goazela han behean iturri bat dirudien zerbait bistatu dugu. Berehala bueltatu eta bertara jeitsi gara. Zoragarria, arropako jotzeko harria, putzua, iturria, benetan liluragarria. Hemen ere nahigabea, hau ere erabat utzia eta kaltetua bait dago.
Gure atsekabe eta nahigabe guztiarekin gorantz abiatu eta Amona Mariari galdetu diogu paraje horietaz. Gure harridura eta lilura haundituz doaz berak kontatutakoa entzutean.
Zubi txiki polit hartatik, gurdiak pasatzen omen ziren. Sinest eziña.
Iturrian berriz arropa garbitzen omen zuten, eta neguan ur epel epela izaten zuela kontatu digu, iturriko ura paregabea zela dio.
Berriro ere denok hori ikusteko aukera izateko, ezin dugu horrela utzi paraje hau, berreskura dezagun denon artean, auzolanean, edota Amezketa eta Tolosako Udalei gonbitea zuzenduta, zerbait egin dezaten.

mendi martxaAurten ere ospatuko da iaz estrenekoz egin zen mendi martxa.
Ekainaren 8an izango da, ibilbidea iazko berdiña izango da, Tagzanian ibilbidea ikus dezakezue.
24.83 km-tako luzera du eta ondo bidez 6-8 ordutan egiten da (iaz bakarren batek 5 ordu azpitik egin bazuen ere).
Ea aurtengoan, iazko 162 partaideak gainditzen diren.

2007ko I. mendi martxako argazkiak ikusgai - Argazkiak: Xa2


Azken Mezuak:

Azken Iruzkinak

Atalak:

Fitxategiak

Egutegia:

Apirila 2008
Al At Az Og Or Lr Ig
« Mar   Maiatza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Bilatu blogean:

Sindikazioa:

E-postaz harpidetu:

Identifikatu:

ecoestadistica.com
    e-posta

Argazkiak

Argazki zaharrak

Zergatik?

Balerditik, Bedaio mundura. Udalik gabeko herrien aldeko garraxia. Jarraitu irakurtzen...

Bedaioko estekak:

Blogrolla:

Zabaldu.com-eko azken berriak:


Hasierara igo