B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Duela urtebete baño gehiago bada Ning sortu zela, giza sareak debalde sortzeko aukera ematen du. Irakasle talde batek, tartean Ordiziako Jakintza Ikastolakoak, zIriKTeroak txokoa sortu zuten duela 2 hilabete edo eta lilluratuta geratu nintzen. Orain Ning-ekin blog bat sortzea bezain erraza billakatu da sare sozial bat sortzea. Sarean erortzen (sartzen) denak, bere profilla sortu eta argazkiak, musika, bideoak igo, foroetan parte hartu, blog bat sortu etab egin ditzake, oso era errexean. Blogari komunitateentzat ere oso erabilgarria izan daiteke.
*Bertsio zuzendua.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/03/17/giza-sareak/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
balerditik(e)k zera dio:
Txintxarrisferarako ere oso erabilgarrie izan daiteke, honekin, argazkiak lekutzeko (baita audio, eta bideo) dugun arazoa konpondu dezakegu.
Txintxarrimedia moduko bat sortzea posible da, bakoitzak egin ditzaken ekarpenekin (audio, irudi, bideo…) osatzea besterik ez dago.
Oraindik Beta bertsioa da. Parte hartu ta kudeatu.
jolaus(e)k zera dio:
Aupa Txarli
ZirIKTeroen txokoa irakasle talde baten ekimena da, ez bakarrik Ordiziako ikastolako IKTeroena. Aspalditik genuen elkarlana, informazioa trukatzeko eta esperientziak partekatzeko plataforma baten beharra. Plataforma, beraz, denon artean hartutako erabaaki baten ondorioa da. Ning-en antzeko plataforma ugari daude hortikan zehar; ezagunena Facebook da, dudarik gabe. Baina Ning ezaugarri nagusiena bere sinpletasuna da; oinarrizko kudeaketa egiteko ez da derrigorrezkoa trebetasun handirik. Gure asmoa ahalik eta irakasle gehien erakartzea zenez, horri eman genion garrantzirik handiena.
Zu ere irakasle zarela uste dut. Jaso ezazu honen bitartez sareko kide izateko gonbidapena, beraz. Ez dakit zuk besteongandik zerbait jasotzeko aukera izango dugun baina ziur egon zugandik asko ikasiko dugula besteok. Beste inor parte hartzera animatzen bada, ateak irekita dauzka.
ibusg(e)k zera dio:
aupa txarli, ikusten diat hor habilela erre ke erre (????). lan da lan esan nahi nian. Txintxarrisferara bueltatzean dena txukun txukun begiratuko diat.