Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Ez dut tutik ere ulertu!?
zabaldu |
del.icio.us |
Bizitzan hiru gauz egin behar omen die:
1.- Familie euki.
2.- Zuhaitz bat landatu.
3.- Blog batean idatzi (liburuarena pixka bat zaharkituta dago…)
Baño nundik hasi?
Oso errexa eta merkea (debalde) da, gaur egun ba dadue plataformak, non blog bat sortu eta kudeatzea oso errexa dena.
Euskeraz baditugu hainbat, gero eta gehiago:Blogak, blogari, nireblog, mundua,…
Erderaz kudeatzen direnak: blogspot, blogia,…
edota inglesez: blogsome, wordpress, blogates,…
Ni pertsonalki blogsome-zalea naiz, hori gomendatu zidaten eta egie esan oso gustora nago, aukera asko ematen ditu, baño noski dena inglesez dago, ala ere IKTeroei esker oso erraza da bloga euskeratzea.
Ez dago aitzakirik, hasi lanean!
Ni bitartean astebeteko oporrak hartuko ditut.
Ondo izan.
zabaldu |
del.icio.us |
Duela urtebete baño gehiago bada Ning sortu zela, giza sareak debalde sortzeko aukera ematen du. Irakasle talde batek, tartean Ordiziako Jakintza Ikastolakoak, zIriKTeroak txokoa sortu zuten duela 2 hilabete edo eta lilluratuta geratu nintzen. Orain Ning-ekin blog bat sortzea bezain erraza billakatu da sare sozial bat sortzea. Sarean erortzen (sartzen) denak, bere profilla sortu eta argazkiak, musika, bideoak igo, foroetan parte hartu, blog bat sortu etab egin ditzake, oso era errexean. Blogari komunitateentzat ere oso erabilgarria izan daiteke.
*Bertsio zuzendua.
zabaldu |
del.icio.us |
Papio lau, lau, lau,
xaguxarrak jango hau
zuastiko alkate
Maria, maria pelote
ez dirudi, ba dirudi
kopeta ipurtzuri… bale!
Nee ondoan daona joa dao!
Kantu hau erabiltzen zuten herriko neskamutilak mende hasieran gordeketetan ibiltzen zirenean, zergatik ez gure seme alabak?, ez galdu aukera erakutsi zuen umeei eta jolastu…
Horrelakorik gehiago jakin ezkero, utzi erantzun bat eta jarriko gera kontaktuan.
zabaldu |
del.icio.us |
Dagoeneko ostatua dago 2008rako Egitaraue, Hitzan aurkeztu da. Hamaika ez baño, oraindik hamalau arrazoi ondo pasatzeko. Lehenengoa apirillaren 5ean, Astigarragara autobusez joan eta sagarrondoei txertaketa nola egiten den ikustera, ondoren sagardotegian bazkarie (biajea aprobetxau in behar ba!) Animatu.
Urte guztirako egitaraue honako hau da.
2008 KO EGITARAUE
Apirilak 5. Astigarragan sagarrondo txertaketa ikastaroa.
Maiatzak 8. Harri jai eguna.
Maiatzak 9-11. Kultur Asteburua.
Ekainak 8. Mendi ibilaldia.
Ekainak 22. Jubilatuen eguna.
Uztailak 6. Gure artean falta ditugun gazteen oroimen eguna.
Uztailak 25-27. Gaztetxoenen txokoa.
Irailak 5-8. Jaiak.
Irailak 28. Abereen inguruko ekitaldiak.
Urriak 4. Afaria.
Azaroak 1. Musa, gaztain jatea eta kantu afaria.
Azaroak 29. Errioxara bidaia.
Abenduak 14. Azoka.
Abenduak 24. Eguberrietako kantuak baserriz baserri.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)