B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Lehenengo landaketa proposatu nahi dizuet, datorren ostirala Otsailak 29, URA eguna da, egun aproposa da HOSTOAK landareentzat, adibidez letxugak eta porruak landatzeko.
Dagoeneko ontziak eta lurra prestatuta ditugu, bestela hasi lanean…
Mazeta borobilletan banaka ederki hazten dira letxugak, mazetak ia goraino bete ( zentimetro pare bat utzi libre), ez ahaztu drenaje on bat egiteko mazeta betetzerakoan harri edo telle pusketa batzuk sartzea azpikaldean.
Mazeta karratuetan ere ederki etortzen dira, juntu antzean jarri, bestela zabaldu egiten dira eta burue egitea gehiago kostatzen zaie.
Porru batzuk tartekatzeko aprobetxatu, letxuak eta porruen elkarketa ondo dijoa. Porruak etzanda landatu, horrela zati zuria luzegoa izango da, eguzkia ikusten duen zatia berdetu egiten bait da, ontzi sakonagoa eskatzen du porruak, gogoratu.
Beraz, bibero batera joan, perira…, landarek erosi, eta probatu, ikusiko duzue…
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/02/25/letxuk-eta-porruk/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
balerditik(e)k zera dio:
Nik dagoeneko ekarri ditut landareak:
*Letxuk
*Espikanak
*Kogollok
(Porrua oraindik goiz xamar da eta garatu egingo lirateke)
Arratsaldean sartuko ditugu.
eiam(e)k zera dio:
Ba nik azkenen ez nun ez letxurik ez ezer jarri. Beste zerbait landatzeko garaian berriz ere abisatu bale? Bitartean lorontzian lurra prestatuko det.