B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Josu Naberan idazleak, Aintzinako euskaldunen ilargi egutegian, erakusten digu zer nolako esanahia izan duen ilargia euskaldunon bizitzetan. Baina ilargiari eta izarrei begira egutegiaz aparte ere; zein egunetan komeni den landatzea, noiz erein, noiz ximaurtu, jakin dezakegu… ilargi egutegiaz baliatuko gara.
Azken hilabete hauetan Egutegi Biodinamikoa delakoaren laguntzaz, nekazaritza mota honekin, nekazarizta biodinamikoa alegia eta Lunario egutegiarekin probetan nabil. (Oso hantzekoak dira biak).
Era labur batean azalduko dizuet zertan datzan:
Lau elementu ditugu Sua, Lurra, Haizea eta Ura.
Izarren posizioa ilargiarekiko, honen egoera, eta itsas marearen arabera, elementu-landare mota bat erein, aldatu edo landatuko degu. Askotan aditu degu, hau ilgoran, besta ilberan,… ba badu bere arrazoia. Landare motaren arabrea lau landare famili sailkatzen dira.
Sua-Fruttuk:
Berenjena, pepinoa, Kuia(kalabaza), baba, babarruna, artoa, piparra, illarrak, tomatea, zerealak,…
Lurra-Zañek:
Batxurie, erremolatxa, zainhorie, patata, arbie, tipule,…
Haizea-Loreak:
Alkatxofa, brokolie, azalorea, ta gañontzeko lore guztiak.
Ura-Hostoak:
Apioa, eskarola, espinaka, hinojoa, letxue, perrexille, zierba, porrue, albahaka,…
Bakoitzak du bere garaia, bai landatzeko eta baita biltzeko, pixkanaka hemen azaltzen saiatuko naiz.
Adibide gisa esan Otasilak 8, ostirala 01:00tik; Otsailak 9, larunbata, 15:00ak arte, Urano ilargiarekin konjuntzioan dago, egutegi honen arabera egun-tarte oso aproposa Haizea-Loreak ereiteko, egin porba ta komentetuko didazue. Gar, beste batzuen hartean, kalendula erein dugu Alegiako Eskolako Errekondo baratzean, jungo gara komentatzen.
Azken fiñean aintzinako euskaldunek bezela esperientziak erakustsiko digu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/02/08/ilargiari-begira/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)
ibusg(e)k zera dio:
Gai interesgarria txarli. Ea zenbat baratz berri jartzea lortzen deken. Eta lunario liburua ere interesgarria benetan. Atsegina eta erraza irakurtzeko eta ulertzeko.
balerditik(e)k zera dio:
Por zierto Iñigo, zer muz dijoazte batxuri hoiek?
Brokolik itxure ederra duela?!…
Emoixtasu Porrutxue(e)k zera dio:
Mari-juana ere ilargiari begila landatu behar da?
Noiz da garairik egokiena?
Balerditik(e)k zera dio:
Marijuana erretakoan hobeto ilargiari begira, eta aldatzeko garairik hoberena, martxo-apirilleko ilgoran. Nik martxoaren 16ean 21:00tatik apirilaren 18an 11:00ak arte, edota Apirilaren 13an 04:00tatik apirilaren 14ra 18:00rak bitartean. Azken aukera hau da egokiena.
Probatu ta komentatu.
ibusg(e)k zera dio:
ea brokoli hori hazten deken. nere batxurik aurrea zizatek eta ea laster tortille bat iten diten. gainera balkoiko batza handitzeko asmoa ere bazeuket.