Aste hontan, Greenpeacek, Elikagai transgenikoen gida berdea eta gorriaren 4. edizioa aurkeztu du. Honek, Hego Euskalerriko dendetan aurkituko ditugun elikagaien osagaien jatorria zein den erakusten du.
Europear Batasunean orokorrean artoa eta soiaren genetikoki manipulatutako deribatuak erabiltzen dira elika-katean.
* Soia: iriña, proteina, olioa eta koipea (askotan olio/koipe begetala bezela “izkutatzen” dira), lezitina E-322, azido koipetsuen mono eta diglizeridoak (E471), azido koipetsuak.
* Artoa: Iriña, almidoia*, olioa, semola, glukosa, glukosa xarabea, fruktosa, dextrosa, maltodextrina, isomaltosa, sorbitola (E420), gozokia (E150), grits.
*“almidoi modifikatuak” ez du zertan transgenikoa izan beharrik, modifikatu honek almidoiak jasaten duen aldaketa fisiko-kimiko bati erantzuten dio.
Gida hau baliagarria izan daiteke elikagaiak aukeratzerako garaian.
P.D. Galdera bat sortarazten dit honek, artiriñe, taloak,… zein jatorriko artoa darabilgu eskuartean?

Lehenengo landaketa proposatu nahi dizuet, datorren ostirala Otsailak 29, URA eguna da, egun aproposa da HOSTOAK landareentzat, adibidez letxugak eta porruak landatzeko.
Aspalditik nuen gogoa bloga tuneatzeko, ez dakit hitz hau egokia den. Nik huste kasu hontan rondalling, hobeto datorkiola.
Lehengoan huerto urbano edo balkoi baratzei buruz hitzegingo nuela esan nuen eta hemen doa lehendabiziko posta.

Josu Naberan idazleak,
Sua-Fruttuk:





Bedaio 2008