B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Txintxarrisfera haunditzen doan einean, globeroak ezagutu beharreko herraminta batzuk erakusten joango naiz, nik ustet denoi ondo etorriko zaizkigula. Herraminta hauetako bat RSS jarioak izango lirateke. Zenbatetan ikusi dugu ikono hori e? Wikipedian ederki azalduta dator:
RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzutan erabiltzea posible da. Honi, sindikazioa edo harpidetza deritzo.
Akronimoak hurrengo esanahiak izan ditzake:
* Rich Site Summary (RSS 0.91)
* RDF Site Summary (RSS 0.9 eta 1.0)
* Really Simple Syndication (RSS 2.0)
RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira.
Sindikazio formatu honen erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.
Baina garrantzitsuena informazioaren tratamendu honek sortu duen balio-kate berria da. Bloglines(Nik hau erabiltzen dut), Feedster, Plazoo, Feedness, Retronimo, YourFeeds, Amazon, AllConsuming, NewsIsFree, sindic8, Blogdigger eta beste ugari dira informazioaren erabilpen eta banaketarako metodo berriak aztertzen ari diren enpresak.
Bideo hau ere oso praktikoa da gaia ulertzeko. Inglesez dago, euskerazko azpi-tituloekin.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2008/01/19/rss-jarioak/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)
Eiam(e)k zera dio:
Oso interesgarrie. Ni beti hor ibiltzen naiz blog guztik banan bana begiratzen. Berehala jarriko det hau martxan, jartzen saiatuko naiz behintzat. Denbora sobran ez daukeunez oso ondo etorriko da. Segi holaxe tresna hauen berri ematen. Eskerrik asko!